2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Oinarriak aldatzea hirigintzako teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian
Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko martxoaren 8an, deialdi baten oinarriak onetsi zituen, hirigintzako teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Erabaki hori, deialdiaren oinarriekin batera, 2024ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.
2024ko apirilaren 11n, berraztertze-errekurtso bat aurkeztu zen deialdiaren puntuazio-baremoaren aurka, zeina deialdiaren II. eranskinean jasotzen baita, han jasotakoa ez datorrelako bat Antsoaingo udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren 18. artikuluan ezarritakoarekin.
Ikusi dira aurkeztutako errekurtsoa eta Hizkuntza-eskakizunen batzordeak 2024ko maiatzaren 22an hartutako erabakia deialdiaren bidez bete nahi den lanpostuaren (hirigintzako teknikaria) hizkuntza-eskakizunari buruz. Erabaki hori hartzeko, hain zuzen, oinarritzat hartu da lanpostuaren eginkizunei eta hizkuntza-eskakizunari buruzko txosten indibidualizatua.
Horrenbestez,
ERABAKITZEN DA:
1.–Baiestea Miren Josu Blanco Ocerinek aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa eta deialdiaren oinarriak aldatzea, honela:
1.1 Deialdiaren II. eranskina aldatzea. Hona testu berria:
–II. eranskinaren hasieran.
Honela dioen tokian:
"II. ERANSKINA.–BAREMOA
Merezimenduak baloratzeko baremoa, 10 puntu gehienez"
Honela behar du:
"II. ERANSKINA.–BAREMOA
Merezimenduak baloratzeko baremoa, 20 puntu gehienez"
–II. eranskinean elementu hau sartzea ezarritako merezimenduen baremoan:
3. Euskara jakitea : 10 puntu gehienez.
–A1 maila: 2 puntu.
–A2 maila: 4 puntu.
–B1 maila: 6 puntu.
–B2 maila: 8 puntu.
–C1 maila: 10 puntu.
Titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkeztuz gero, epaimahaiak goragoko maila duena baizik ez du baloratuko.
Frogatzen ahalko da hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiriarekin edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den titulazioarekin edo, bestela, Euskarabideak eginiko proba bat gaindituz. Erakunde horrek 0 eta 10 punturen arteko puntuazioa emanen dio.
1.2. Aldatzea 7.1. oinarria, testu hau izateko:
Honela dioen tokian:
"7.1. Lehiaketaldia. Merezimenduak.
...
Lehiaketaldian 10 puntu lortzen ahalko dira gehienez."
Honela behar du:
"7.1. Lehiaketaldia. Merezimenduak.
...
Lehiaketaldian 20 puntu lortzen ahalko dira gehienez."
1.3. Aldatzea 7.2. oinarria, testu hau izateko:
Honela dioen tokian:
"7.2. Oposizioaldia.
Oposizioaldian 90 puntu lortzen ahalko dira gehienez.
Oposizioa 2024ko urritik aurrera hasiko da.
...
a) Lehen ariketa. Teorikoa: gehienez 40 puntu.
...
Prozesutik kanpo geratuko dira gutxieneko 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak, eta, beraz, ezin izanen dira hurrengo probara aurkeztu.
b) Bigarren ariketa. Proba teoriko-praktikoa: gehienez 50 puntu.
...
Baztertu eginen dira gutxienez 25 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Ariketa honen iraupena zehaztuko da ariketa hasi baino lehen."
Honela behar du:
"7.2. Oposizioaldia.
Oposizioaldian 80 puntu lortzen ahalko dira gehienez.
Oposizioa 2024ko abendutik aurrera hasiko da.
...
a) Lehen ariketa. Teorikoa: gehienez 35 puntu.
...
Prozesutik kanpo geratuko dira gutxieneko 17,5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak, eta, beraz, ezin izanen dira hurrengo probara aurkeztu.
b) Bigarren ariketa. Proba teoriko-praktikoa: gehienez 40 puntu.
...
Baztertu eginen dira gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Ariketa honen iraupena zehaztuko da ariketa hasi baino lehen."
2.–Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Antsoaingo Udalaren web-orrian, eta eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea euskara proba eskatu nahi dutenentzat, hogeita hamar egun naturalekoa, erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Antsoainen, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2410529