154. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

633/2024 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baitzaie "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)" izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abuztuaren 2ko 46/2023 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)" izeneko proiektua, eta jendaurrean jarri zen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren maiatzaren 2ko 49/2024 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)" izeneko proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, deklaratu zen presakoa dela "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)" izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea, nahitaez desjabetzeko.

Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren 30.h) artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, 2024ko irailaren 17, 18, 19 eta 20an ager daitezen Anueko udaletxean, okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, okupaziokoak egiteko.

2. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkari hedatuenetako bietan eta Anueko Udalaren iragarki-taulan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Anueko Udalari eta Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari.

Iruñean, 2024ko ekainaren 27an.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Pedro Andrés López Vera.

Iragarkiaren kodea: F2410367