1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
364/2024 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, "Corellako (Nafarroa) hondakin uren araztegiaren birmoldatzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko eguna finkatzen duena.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak abenduaren 27an emandako 637/2023 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta Moncayoko Ur Mankomunitatea deklaratu zen desjabetze espedientearen onuradun.
Jendaurreko aldia bukatuta, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak maiatzaren 14an emandako 284/2024 Ebazpenaren bidez, aurkeztutako alegazioak ebatzi ziren eta behin betiko onetsi zen aipatutako proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespenak berekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta lurrak okupatu beharra.
Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea "Corellako (Nafarroa) hondakin uren araztegiaren birmoldatzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, Moncayoko Ur Mankomunitateko buruari, desjabetzearen onuraduna den aldetik, eta Corellako Udaleko alkate udalburuari, edo hark eskuordetutako zinegotziari, 2024ko abuztuaren 13an ager daitezen Corellako udaletxean, 09:30ean, okupatu aurreko aktak egiteko.
2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.
3. Alexia Mauleón Goñi andrea, Pedro Gracia Araiz jauna eta Aimar Serrano Arana jauna izendatzea Administrazio jardulearen ordezkari, haietako edozeinek sina ditzan okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak.
4. M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Jasone Goikoetxea Iriberri eta Itziar Calvo Oteiza andreak Administrazioaren/onuradunaren peritu izendatzea, haietako edozein halakotzat aritu dadin.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Moncayoko Ur Mankomunitatearen eta Corellako Udalaren iragarki-tauletan argitaratzea. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
6. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedula baten bidez.
Iruñean, 2024ko uztailaren 3an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.
ERANSKINA.–AKTAK EGITEKO TOKIA: CORELLAKO UDALETXEA.
EGUNA: 2024KO ABUZTUAREN 13A
HITZORDUAREN ORDUA | TITULARRA | FINKAREN KODEA | POLIGONOA | LURZATIA | UDAL MUGARTEA |
09:30 | M.ª Delia Martínez López | CO-32 | 5 | 913 | Corella |
09:45 | M.ª del Mar Calvo Estévez | CO-43 | 5 | 1227 | Corella |
09:45 | Jesús Calvo Sesma | CO-44 | 5 | 931 | Corella |
10:15 | Milagrosa Jiménez Galarreta | CO-45 | 5 | 929 | Corella |
10:30 | Valentín García Segura | CO-33 | 5 | 914 | Corella |
10:45 | Ángel Isla Rubio | CO-37 | 5 | 918 | Corella |
CO-42 | 5 | 932 | Corella |
10:45 | M.ª Josefa Maura Catalán Igea | CO-38 | 5 | 919 | Corella |
CO-41 | 5 | 933 | Corella |
11:45 | Araceli Grávalos Díaz | CO-39 | 5 | 920 | Corella |
12:15 | Miguel Igea Gómez | CO-30 | 5 | 912 | Corella |
12:45 | Julio Jiménez Buñuel | CO-04 | 5 | 1003 | Corella |
13:00 | Corellako ezezagunak | CO-01 | 5 | 1011 | Corella |
13:00 | Carlos Arellano Gallués | CO-31 | 5 | 935 | Corella |
13:00 | Araceli Arellano Catalán | CO-12 | 5 | 972 | Corella |
Manuel Arellano Catalán | Corella |
Javier Arellano Gómez | Corella |
José Luis Arellano Catalán | Corella |
13:00 | Araceli Arellano Catalán | CO-13 | 5 | 971 | Corella |
Manuel Arellano Catalán | Corella |
Javier Arellano Gómez | Corella |
José Luis Arellano Catalán | Corella |
13:00 | Corellako Udala | CO-14 | 5 | 962 | Corella |
13:00 | Corellako Udala | CO-16 | 5 | 961 | Corella |
13:00 | Corellako Udala | CO-17 | 5 | 960 | Corella |
13:00 | Corellako Udala | CO-18 | 5 | 951 | Corella |
13:00 | Corellako Udala | CO-19 | 5 | 952 | Corella |
13:00 | Corellako Udala | CO-20.1 | 5 | 35 (lehen 950) | Corella |
13:00 | Corellako Udala | CO-20.2 | 5 | 34 (lehen 950) | Corella |
13:00 | Corellako Udala | CO-21 | 5 | 45 (lehen 903) | Corella |
13:00 | Corellako Udala | CO-28 | 5 | 1202 | Corella |
13:00 | Corellako Udala | CO-29 | 5 | 936 | Corella |
13:00 | Corellako Udala | CO-46 | 5 | 928 | Corella |
13:00 | Moncayoko Ur Mankomunitatea | CO-27 | 5 | 1201 | Corella |
CO-20.3 | 5 | 33 (lehen 950) | Corella |
Iragarkiaren kodea: F2410576