1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
66/2024 FORU DEKRETUA, uztailaren 3koa, Atezko Udaleko Eritzegoitiko Kontzejua iraungitzen duena.
Nafarroako Gobernuaren Erregistroan 2023ko maiatzaren 30ean aurkeztutako agiri baten bidez, Eritzegoitiko Kontzejuko bizilagunen gehiengo egiaztatuak adierazi zuen aipatu kontzejua iraungitzeko prozedura abiatzeko eskatu nahi zutela, bat etorrita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44. artikuluarekin. Kontzejuan erroldatuta dauden 17 bizilagunen sinadurak aurkeztu ziren eskaera horrekin batera, Atezko Udaleko idazkariak autentifikatuta.
Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44.1.a) artikuluak xedatzen du kontzejuak iraungitzen direla bertan bizi diren bizilagunen gehiengoaren idatzizko eskaeraren bidez, kontzejuari eta udalari entzunaldia eman ondoren.
2023ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 2koan, argitaratu zen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 10eko 8/2023 Foru Agindua, Nafarroako kontzejuetako 2022ko urtarrilaren 1eko populazio kopuruak ofizial deklaratu zituena. Foru agindu horretan 34 biztanlekoa da Eritzegoitiko Kontzejuaren populazio kopuru ofiziala, eta, horrenbestez, udaleko idazkariak ziurtatzen dituen 17 sinadurek bertako bizilagunen gehiengoa osatzen dute.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 210/2023 Ebazpenaren bidez, zeina 2023ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, uztailaren 13koan, Eritzegoitiko Kontzejuari eta Atezko Udalari entzunaldia ematea eta kontzejua iraungitzeko espedientea jendaurrean jartzea xedatu zen.
2023ko abuztuaren 22an, Atezko Udaleko idazkariak ziurtatu zuen, Eritzegoitiko Kontzejua iraungitzeko prozedurari dagokionez, legez ezarritako epean eta moduan jendaurrean izan ondoren Eritzegoitiko Kontzejuaren eta Atezko Udalaren iragarki-taulan, ez dela alegaziorik aurkeztu, ez udalean ez kontzejuan.
Era berean, Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko zuzendariak jakinarazi du ez dela alegaziorik aurkeztu Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusian.
Beraz, aipatu lege-gorputzeko 44.1.a) artikuluan aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direnez Eritzegoitiko Kontzejua iraungitzeko, aipatu artikuluko 2. apartatuaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio kontzejua iraungitzeko dekretatzea, Lurralde Mugaketako Batzordeak txostena egin ondoren.
Lurralde Mugaketako Batzordeak, 2024ko ekainaren 3an, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 44.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aldeko txostena eman du Eritzegoitiko Kontzejua iraungitzeari buruz.
Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita lauko uztailaren hiruan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. artikulua. Atezko Udalerriko Eritzegoitiko Kontzejua iraungitzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44 1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat.
2. artikulua. Kontzejua iraungitzeko, prozedurako arau hauei jarraituko zaie:
1. Eritzegoitiko Kontzejuaren ondasun guztien inbentarioa eginen da, Atezko Udalarenean sartzeko. Hala ere, Eritzegoitiko Kontzejuarenak diren herri-ondasunen gozamena eta aprobetxamendua Eritzegoitiko bizilagunena izanen da bakarrik.
2. Eritzegoitiko Kontzejuaren kontuak itxiko dira, eta ordaindu gabeko obligazioak eta kobratu gabeko eskubideak Atezko Udalaren aurrekontuei gaineratuko zaizkie. Iraungi den kontzejuaren baliabide finantzario guztiak udalaren diruzaintzara pasatuko dira.
3. Atezko Udalari emaniko ondasun, artxibo eta zigiluen akta eginen da.
3. artikulua. Foru dekretu hau Estatuko Administrazio Nagusiari jakinarazi beharko zaio, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 44.2 artikuluan xedatutako ondorioak izan ditzan. Urriaren 25eko 288/1990 Foru Dekretuaren 5. artikuluari jarraikiz, Eritzegoitiko Kontzejuaren inskripzioa deuseztatuko da Nafarroako Toki Entitateen Erregistrotik.
4. artikulua. Foru dekretu hau Atezko Udalari eta Eritzegoitiko Kontzejuari jakinarazi beharko zaie. Aditzera emanen zaie haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
AZKEN XEDAPENA
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean izanen ditu ondorioak.
Iruñean, 2024ko uztailaren 3an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2410589