154. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

494E/2024 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, "2024ko Hondakinen Funtseko urteko dirulaguntza, etxeko hondakinen fluxurako" izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 770541.

Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen bidez Hondakinen Funtsa eratu zen, haren bidez zenbait neurri finantzatzeko, helburu izanen dutenak hondakinak sortzeak eta kudeatzeak giza osasunari eta ingurumenari eragiten dizkien eragin kaltegarriak arintzea. Halaber, zehazten du Nafarroako Gobernuak ezarriko dituela Hondakinen Funtsa kudeatzeko, antolatzeko eta banatzeko irizpideak erregelamendu bidez. Tramite hori betetzat jo da Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretua argitaratzearekin batera.

2024ko Hondakinen Funtsak 5.595.156 euro ditu, hondakinak erraustearen eta hondakindegietan ezabatzearen gaineko zergatik heldu direnak, baita 96.240 euroko diru-sarrerak ere, zeinek jatorria baitute hondakinen arloko arau-hausteengatik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ezartzen dituen isunetan. Hortaz, guztirako zenbatekoa 5.691.396 eurokoa da. Diru-sarrera horiek kalkulatzeko, kontuan hartu da 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitarteko aldia, bat etorriz Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

2023ko Hondakinen Funtsa banatzeko, 2023ko azaroaren 30ean nahitaezko kontsulta egin zitzaien Hondakinen Partzuergoari eta Iruñerriko Mankomunitateari, Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuak ezartzen duenarekin bat.

49/2020 Foru Dekretuan ezarritako tramiteak egin ondoren, urtarrilaren 29an, 2024ko Hondakinen Funtsaren banaketari buruzko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren 17E/2024 Foru Agindua onetsi zen, zeinean ezartzen baita udal hondakinen fluxurako 3.265.126 euro bideratuko direla. Zenbateko hori banatuko da 2024an, 2025ean eta/edo 2026an jarduketak egin daitezen etxeko hondakinen arloko prebentzioarekin, gaikako bilketarekin eta kudeaketarekin lotuta.

Era berean, 50.000 euro bideratuko dira aurreko paragrafoan adierazitako jarduerak 2025ean garatzeko, bere garaian onesten diren foru aginduekin bat.

Deialdi honen ondoriozko obligazioei aurre egiteko, proposatzen da 1.000.000,00 euroko gastua baimentzea, 2024ko Gastuen Aurrekontuko "740001-74100-4609-456205 Hondakinen Funtsa. Toki erakundeentzako dirulaguntzak" partidaren kargura, eta 50.000,00 euroko gastua, 2025eko Gastuen Aurrekontuan horretarako gaitzen den partida beraren kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. "2024ko Hondakinen Funtseko urteko dirulaguntza, etxeko hondakinen fluxurako" izeneko dirulaguntzaren deialdia onestea.

2. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean bildu dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontu-kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTU-PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

740001-74100-4609-456205: Hondakinen Funtsa. Toki erakundeentzako dirulaguntzak

2024

1.000.000,00

740001-74100-4609-456205: Hondakinen Funtsa. Toki erakundeentzako dirulaguntzak

2025

50.000,00

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko ekainaren 20an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da toki erakundeentzako dirulaguntza bat arautzea, 2024an emanen zaiena etxeko hondakinen bilketa, garraio edo kudeaketarako eskumena esleitua izan eta, udal hondakinen fluxuari dagokionez, hondakinen funtsa eratzeko ekarpena egin duten toki erakundeei, Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Dirulaguntza honen helburua da laguntzea hondakinen hierarkiako goiko mailadiak lehenesten eta hondakinen arloan aurreikusitako helburuak betetzen, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legean ezarritakoarekin bat eta Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko baimendutako kreditua 1.050.000 eurokoa da, guztira, eta hurrengo atalean zehazten diren jarduketa lerroen artean banatuko da.

2. oinarria.–Proiektu diruz lagungarriak.

1. Dirulaguntzaren xede izanen dira gastu arrunten ekintzak (azterlanak edo proiektuak, ondasunen errentamendua, material suntsikorra, beste enpresa batzuek egindako lanak, publizitatea, jardunaldiak, liburuxkak, informazio kanpainak eta abar) edo kapital-inbertsioak, baldin eta lotuta badaude etxeko hondakinen kudeaketarekin, gaikako bilketarekin eta prebentzioarekin. Deialdi honetarako, diruz lagungarriak izanen dira honako jarduketa lerro hauek garatzen dituzten proiektuak:

a) 1. jarduketa lerroa: 210.000 euroko zuzkidura du, etxeko eta merkataritzako hondakinen prebentzio eta plangintza buruzko jarduketetarako. Honako jarduketa hauek dira diruz lagungarriak:

1.–Elikagai-hondakinak murriztea, elikagaiak alferrik galtzea saihesteko eta kontsumo arduratsua sustatzeko neurriak ezarriz, hala nola iraungitako elikagaien kopurua gutxitzeko akordioak egitea saltegiekin, soberako elikagaiak aprobetxatzeko jarraibideak ezartzea kontsumitzaileentzako, jatetxeentzako eta jantokia duten jarduerentzako, egoera onean dauden soberakinak aprobetxatzeko bideak sortzea gizarte-ekimenen bidez (herri jantokiak, elikagaien bankuak, etab.).

2.–Lagun egite, prestakuntza, informazio eta sentsibilizazioko jarduketak, hondakinen prebentzioari buruz. Besteak beste, barne hartzen ahal ditu pixoihal berrerabilgarrien eta kopa menstrualen arloko jarduketak eta horien sustapena.

3.–Ostalaritza, sukaldaritza eta banaketa sektoreekin ekintzak egitea, neurri hauek hartzeko: ontzi berrerabilgarrien erabilera sustatzea, ingurumen irizpideak eta hondakinen prebentzioari buruzkoak txertatzea material eta zerbitzuen kontratazioan, edo ontziratutako produktuen kontsumoa murrizteko neurriak. Horien artean sartzen dira ur pitxerrak, edalontzi berrerabilgarriak, janari hondarrak edo ontzirik gabeko erosketak gordetzeko tuperrak, etab.

Gastu diruz lagungarritzat jotzen dira prebentzio jarduketak egiteko behar diren materiala eta bestelako gastuak –ezarritako prebentzio jarduketei lotutako informazioa zabaltzeko kanpainak barne–, ekintzekin zuzenean lotutako ekipamenduak eta instalazioen egokitzapena.

Jarduketa lerro horretatik kanpo daude hondakinak bereizi, bildu eta tratatzeko ekipamendu eta elementuak, eraikuntza lanak eta prebentzioarekin zerikusirik ez duten eta/edo beharrezkoak ez diren sari eta opariak.

4.–Gauzak berrerabiltzen ikasteko lantegiak, produktuak norberaren kontura konpontzeko eta trukatzeko lantegiak eta abar (langile gastua eta material finantzagarria).

5.–Etxeko eta merkataritzako hondakinen prebentzioari buruzko azterlanak eta lan teknikoak.

b) 2. jarduketa lerroa: 440.000 euroko zuzkidura du, udalak kudeatu beharreko etxeko eta merkataritzako hondakinak gaika biltzeko sistemak, trazabilitatea eta kudeaketa hobetzeko jarduketetarako. Diruz lagungarriak izanen dira hondakin horien gaikako bilketa bai kopuruaren bai kalitatearen aldetik hobetzeko helburua duten jarduketak, bereziki hondakinen zati organikoari lotuak. Honako hauek har ditzakete barnean proiektuek:

1.–Bilketa zatien karakterizazioak, Nafarroan etxeko hondakinen errefusa tratatzeko eskumena duten erakundeek eginak. Proiektuek honako hauek jaso beharko dituzte:

i. Egitekoak diren etxeko hondakinen karakterizazioen plangintza. Laginketa-plana egiteko metodologia egokia eta egiaztatua erabili beharko da; adibidez, REMECOM gidan jasotako metodologiak. Laginketa-plan horrek estatistikoki justifikatuta egon beharko du. Zehazki, onuradunak aldez aurreko plangintza badu, eskaeran aurkezten ahalko da, baina, hala ez bada, plangintza bat egin beharko du. Bi kasuetan, plangintza berrikusiko da, eta kontrako komunikaziorik ezean, baliozkotzat joko da.

ii. Karakterizazioak gauzatzean, gaikako eta nahastutako bilketako zati hauek guztiak sartu beharko dira:

–Gaika bildutako zati organikoa.

–Ontzi arinak.

–Errefus zatia.

–Papera eta kartoia.

iii. Ontzi arinek eta ontzietako paper eta kartoiek duten hezetasunaren/zikinkeriaren zehaztapena. Zehaztapenak bilketa zati bakoitzerako eta errefus zatirako eta gaika bildutako zati organikorako (GBZO) egiten ahalko dira. Karakterizazio guztietan ez da beharrezkoa izanen zehaztapen horiek egitea.

iv. Karakterizazioen emaitzen txostenak eta osaerari buruzko azterlanak. Horietan guztietan emaitzen interpretazio estatistikoa sartu beharko baita, ontzien hezetasunaren/zikinkeriaren ondoriozko zuzenketak barne.

Karakterizazioek, gutxienez, IV. eranskineko epigrafeak jasoko dituzte.

2.–Etxeko eta merkataritzako hondakinei buruzko azterlanak eta lan teknikoak: kudeaketa-programak edo -planak, edo hondakinekin lotutako beste batzuk, hala nola KYAT kanpainak (ezagutza bidezko sorkuntza) edo beste batzuk. Ez da emanen dirulaguntzarik obren eta azpiegituren inguruko proiektuetarako.

c) 3. jarduketa lerroa: 400.000 euroko zuzkidura du, etxeko hondakinak eta merkataritzako hondakinak gaika bildu eta kudeatzeari buruzko lagun egite, prestakuntza, informazio eta sentsibilizazioko jarduketetarako.

3. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak eta laguntzen intentsitatea.

1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, behar-beharrezkoak izanik, oinarri arautzaile hauetan ezarritako epean eta moduan egiten badira.

2. Justifikatzen diren gastu diruz lagungarrien zenbatekoaren gainean, erakunde onuradun bakoitzarentzako gehieneko laguntza 50.000 eurokoa izanen da hasiera batean. Eta, gainera, lerroren batean soberako krediturik baldin badago, lerro horren onuradun izan direnen artean banatuko da, horietako bakoitzaren puntuazioan ezarritako ordenaren arabera eta aipatutako gehieneko laguntzarekin, diruz lagungarria den zenbatekora iritsi arte eta erabilgarri dagoen kreditua agortu arte. Oraindik soberako krediturik badago, gainerako lerroen artean banatuko da, lehentasun hurrenkera honi jarraikiz: 1. lerroa, 2.a eta 3.a.

3. Onartutako proiektu bakoitzaren gehieneko zenbateko finantzagarritik, diruz lagungarriak diren inbertsio inbentariagarrien zenbatekoa %90 izanen da gehienez.

4. Ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen hasitako jarduketak.

b) Jada indarrean diren Europar Batasuneko nahitaezko arauetara egokitzeko jarduketak.

c) Ingurumen kalitatea hobetzen ez duten produktu edo zerbitzuen aldizkako aldaketa arruntak.

d) BEZa eta zeharkako beste zerga batzuk, berreskuratzeko edo konpentsatzeko modukoak badira.

e) Finantza-gastuak.

f) Zehaztu gabeko gastuak edo dirulaguntzaren xedea ez dutenak, bai eta proiektuari zuzenean egotzi ezin zaizkion gastuak ere. Esate baterako, elementuen garraioan soilik oinarritzen diren ekintzak.

g) Lurrak erosteko eta industria nabeak eraikitzeko gastuak, proiektuaren ingurumen helburuak garatzeko behar-beharrezkoak ez direnean.

h) Azpiegituren alokairua.

i) Hondakin organikoak biltzeko pertzak eta/edo poltsak erostea, ez badaude lotuta zati organikoaren gaikako bilketa ezartzeko eta/edo tokian bertan konposta egiteko proiektu batekin.

j) Erabilera bakarreko elementuak (poltsak, baxera, etab.), gai organikoen gaikako bilketarako erabilera bakarreko poltsa konpostagarriak izan ezik.

k) Beharrezkoak ez diren sariak.

l) Hondakinak kudeatzeko ekintza arruntek eragindako gastu guztiak –hala nola hondakinak biltzeko tasak, edo baimendutako kudeatzaileei arrazoi beragatik egindako ordainketak– edo kasuan kasuko jarduera ekonomikoa garatzeko aplikatu beharreko araudia betez egindako beste edozein gastu.

m) Obra zuzendaritzak, jarraipen eta koordinazio txostenak eta antzekoak, baita obra bukaerako ziurtagiria edo antzekoak ere.

n) Legezko betebeharrak betetzearen ondorioz nahitaezkoak diren jarduketei dagozkienak, hala nola arauzko segurtasun probak.

o) Langileen gastuak, behar bezala egiaztatu ezean, ahaldun nahiko baten ziurtagiriaren bidez, diruz lagundutako proiektuan izan duten dedikazioa. Ziurtagiri horretan honako hauek adierazi beharko dira, justifikatu nahi den langile bakoitzeko: haren eginkizunak, horien hasiera eta amaiera, proiektuari eskainitako orduen kopurua, eta orduko kostua.

p) Dietak, mota guztietako prestakuntza ekitaldietara joateko gastuak edo antzekoak.

q) Ez da diruz lagunduko inbertsio gastuen %15 baino gehiago, deialdiko gastu diruz lagungarri osoaren gainean kalkulatuta.

5. Oinarri arautzaile hauei jarraikiz emandako dirulaguntzen zenbatekoa ezin da izan, inola ere, Espainiako edo nazioarteko beste erakunde publiko edo pribatuen dirulaguntzekin batera, erakunde onuradunak garatuko duen proiektuaren kostua baino handiagoa.

4. oinarria.–Erakunde onuradunak.

1. Laguntza hauen onuradun izaten ahalko dira etxeko hondakinak bildu, garraiatu edo kudeatzeko eskumena duten eta hondakinak Nafarroako tratamendu instalazio batera eramaten dituzten Nafarroako Foru Komunitateko toki erakundeak. Eta eskumen hori toki erakunde batzuen elkarte bati eskuordetuta badago, azken hori da funtsen onuraduna izaten ahalko dena.

Halaber, Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoak ere jasotzen ahal ditu laguntza hauek, gaur egun toki erakundea baita.

Halaber, lehen paragrafoan aipatutako erakundeek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192.2. artikuluaren babesean sortzen dituztenak ere onuradun izanen dira.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak 13. artikuluan ezartzen dituen betebehar orokorrak bete beharko dituzte. Eskaera-orrian dagoen erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatzen ahalko da horiek betetzen direla. Nolanahi ere, Administrazioak ahalmena izanen du aurkeztutako adierazpenak edo justifikazioak egiazkoak diren ikertzeko.

Betebehar horiek deialdi honen hurrengo atalean (5. oinarria) aipatzen diren agiriak aurkeztuta frogatu beharko dira, eta horiek betetzen jarraitu beharko da dirulaguntza ordaindu arte.

5. oinarria.–Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta argitalpen egunaren zenbaki bera duen egunean bukatuko da, hurrengo hilabetean.

Dirulaguntzen eskaera eta eman beharreko agiri guztiak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez. Eskaeren tramitazioa errazteko, eskatzaile posibleen eskura jarri da Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa. Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro elektroniko orokorrean sartzeko esteka bat egonen da, eta, identifikatzeko, beharrezkoa izanen da webgunea edo haren pareko bitartekoa bermatzeko ziurtagiri onartuak edo kualifikatuak izatea, edo sinadura elektronikoari buruzko legeriak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituen ziurtagiri elektroniko onartu edo kualifikatu batean oinarritutako zigilu elektroniko bat izatea.

2. Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira (eskaneatuta, bereizita eta behar bezala identifikatuta):

a) Eskaera-orria (I. eranskina).

b) Memoria, proiektuaren hedadura eta azalpen zehatza adierazten dituena eta egin beharreko ekintzak jasotzen dituena, jarduketa lerroen eta horien zenbatekoen arabera taldekatuak, 2. oinarriarekin bat.

c) Proiektuaren aurrekontu xehakatua.

d) Jarduketen plangintza, proiektuarekin lortu beharreko helburuak betetzeko aurreikusitako bukaera data adieraziz.

e) Deialdi honen kontura jasoko dituzten funtsei publizitatea emateko erabiliko dituzten hedapen neurriak.

6. oinarria.–Instrukzio organoa.

1. Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko Hondakinen Atalari dagokio prozeduraren instrukzioa, eta hark berrikusiko ditu eskaera guztiak eta aurkeztutako dokumentazioa.

2. Eskaerak ez badu betetzen oinarri arautzaile hauetan eskatzen den baldintzaren bat, edo dokumentazioa berrikusteko prozesuan zehar beharrezkoa bada emandako informazioa argitzea, eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo nahitaezko agiriak emateko eskatuko zaio. Hamar (10) egun balioduneko epe luzaezina izanen du horretarako, errekerimendua jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Ez badu hori egiten, eskaeran atzera egin duela ulertuko da eta, beste tramiterik gabe, artxibatu eginen da, horretarako emanen den ebazpenaren arabera.

3. Eskaerak berrikusi eta zuzenketak egin ondoren, baldintza guztiak betetzen dituzten eta behar den dokumentazioa duten administrazio espedienteak baloratuko dira. Oinarri hauetan edo aplikatzekoa den araudian jasotako eskakizunak betetzen ez badira edo behar den dokumentazioa ez badago, tramitera ez onartzeko edo ukatzeko ebazpena emanen da, kasu bakoitzean gertatzen den egoeraren arabera.

7. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.

1. Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, egindako ebaluazioa ikusita, laguntzak nori eman proposatzen duen txostena eginen du, eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari igorriko dio.

2. Proposamen txostena egitean, instrukzio organoak egiaztatuko du onuradunak egunean dituela bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, halaber, ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debeku egoeratan.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitateko Administrazioan edota beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

4. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunen arabera.

5. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta laguntza esleitzeko espedientean jaso beharko da erakunde onuradunak laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela.

8. oinarria.–Dirulaguntza emateko irizpideak.

Hauek dira dirulaguntza hau emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:

a) Proiektuaren memoriaren koherentzia, kalitatea eta argitasuna (helburuak, adierazleak, aurreikusitako emaitzak): gehienez ere 10 puntu, honela banatuta:

1.–Proiektuaren kalitatea memoriaren xehetasun tekniko eta deskriptiboaren arabera baloratuko da (helburuak, adierazleak, aurreikusitako emaitzak): gehienez ere 4 puntu.

2.–Proiektuaren koherentzia baloratzeko, kontuan hartuko dira ekonomia- eta ingurumen-bideragarritasuna, norainokoa eta jarraipena, eta helburuen planifikazioa, Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Planean ezarritako helburuen ildotik: gehienez ere 3 puntu.

3.–Proiektuaren argitasuna baloratzeko, kontuan hartuko da espero diren ingurumen onurak lortzeko proiektatutako jarduketen gaineko ezagutza, azalpena eta justifikazioa: gehienez ere 3 puntu.

b) Jarduketa lerro bakoitzean egiten diren jardueren arabera (2. oinarriko lehen jarduketa lerrorako bakarrik aplikatuko da puntuazio hau):

JARDUERA

PUNTUAK

1.a

15

2.a

10

3.a

5

4.a eta hurrengoak

0

c) Oinarri arautzaileen II. eranskinean zehazten den prebentzioaren adierazleak lortutako balioen arabera (2. oinarriko jarduketa lerro guztiei aplikatuko zaie puntuazio hau):

MURRIZKETAREN PORTZENTAJEA

PUNTUAK

‘ < edo = %0

0

‘ > %0 eta < %1

5

‘ = edo > %1 eta < %2,5

10

‘ = edo > %2,5 eta < %5

15

‘ = edo > %5

20

d) Oinarri arautzaileen II. eranskinean zehazten den errefus zatiaren murrizketaren adierazleak lortutako balioen arabera (2. oinarriko jarduketa lerro guztiei aplikatuko zaie puntuazio hau):

MURRIZKETAREN PORTZENTAJEA

PUNTUAK

‘ < edo = %0

0

‘ > %0 eta < %2

5

‘ = edo > %2,5 eta < %5

10

‘ = edo > %2,5 eta < %8

15

‘ = edo > %8

20

e) Oinarri arautzaileen II. eranskinean zehazten den gai organikoen berreskuratze garbiaren adierazleak lortutako balioen arabera (2. oinarriko jarduketa lerro guztiei aplikatuko zaie puntuazio hau):

BERRESKURATZE PORTZENTAJEA

PUNTUAK

‘ < %5

1

‘ = edo > %5 eta < %10

5

‘ = edo > %10 eta < %25

10

‘ = edo > %25 eta < %50

15

‘ = edo >%50

20

f) Oinarri arautzaileen I. eranskinean zehazten den gai organikoen bilketaren kalitatearen adierazleak lortutako balioen arabera (2. oinarriko jarduketa lerro guztiei aplikatuko zaie puntuazio hau):

KALITATEAREN PORTZENTAJEA

PUNTUAK

‘ < %10

1

‘ = edo > %10 eta < %50

5

‘ = edo >%50 eta < %75

10

‘ = edo > %75 eta < %90

15

‘ = edo > %90

20

g) Oinarri arautzaileen II. eranskinean zehazten den gaikako bilketaren adierazle globalak lortutako balioen arabera (2. oinarriko jarduketa lerro guztiei aplikatuko zaie puntuazio hau):

BILKETAREN PORTZENTAJE GLOBALA

PUNTUAK

‘ < %20

0

‘ = edo > %20 eta < %30

5

‘ = edo > %30 eta < %40

10

‘ = edo > %40 eta < %50

15

‘ = edo >%50

20

Proiektuaren onuraduna Nafarroako Hiri Hondakinen Partzuergoa bada, c) letratik g) letrara bitarteko atalak baloratzeko, kide guztien puntuazioen batezbesteko haztatua kalkulatuko da.

9. oinarria.–Dirulaguntza ematea.

1. Ingurumen Zuzendaritza Nagusia izanen da organo eskuduna dirulaguntza emateari buruzko ebazpena egiteko, ebazpen proposamena oinarri harturik. Ebazpena gehienez ere 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Gutxienez ere, dirulaguntza eman zaien eskatzaileen zerrenda jasoko da ebazpenean, eta gainerako eskaerak ezetsi direla adieraziko da, hala denean; horien artean, aurrekontu-baliabideen muga dela-eta ezetsitako eskaerak ere aipatu behar dira. Hala ere, azken horiei dagokien puntuazioa adieraziko da, oinarri hauetan ezarritako irizpideen arabera.

Dirulaguntza emateari buruzko ebazpenak ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

2. Erakunde onuradunen batek uko egiten badio emandako dirulaguntzari, edo deklaratzen bada erakunde onuradunen batek dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu duela, dirulaguntza ematen ahalko zaie, horretarako eginen den ebazpen baten bidez, aurkeztutako eskaerak aurrekontu-kreditu faltagatik ezetsi zaizkien erakundeei, betiere aurrekontuan diru nahikoa badago eta denbora nahikoa gelditzen bada diruz lagundu beharreko proiektuak gauzatzeko eta dagozkien ordainketak justifikatzeko. Kasu horretan, deialdiaren ebazpenean ezarritako puntuazio ordenari jarraituko zaio.

10. oinarria.–Proiektuak gauzatzeko epea.

Finantzatzen diren proiektuak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira, eta gauzatzeko epea 2024ko abenduaren 31n bukatuko da. Gauzatzeko epe hori ez da luzatuko.

11. oinarria.–Egindako gastu eta ordainketen justifikazioa.

Dirulaguntza jasotzen duten jarduketak amaitu ondoren, eta 2025eko apirilaren 30a baino lehen, erakunde onuradunek honako justifikazio-agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Memoria, egindako jarduerak frogatzen dituzten agiriak biltzen dituena; gainera, egindako jarduerak azaldu beharko dira, eta lortutako emaitzak baloratu, dirulaguntza jaso duten jardueren bidez lortu nahi ziren helburuekin alderatuta.

Eskaeran adierazitako hedapen neurrien betetze maila ere justifikatuko da memoria horretan, dokumentazio grafikoaren bidez (5. oinarriko 2. ataleko d letra). Neurri horien ordez, eskaeran proposatutakoen irismen maila bereko beste neurri batzuk hartzen ahalko dira, eta, era berean, egiaztatu egin beharko dira.

b) Proiektuaren azken aurrekontua. Bertan, diruz lagundutako ekintza bakoitzerako, datu hauek bilduko dira:

b.1. Hornitzailearen izena.

b.2. Fakturen zenbakiak.

b.3. Zenbatekoa.

b.4. Ordainketaren data.

c) Aurreko aurrekontuan sartutako ordainketen fakturak eta transferentzia.

Ordainketen justifikazioak argi eta behar bezala frogatu beharko dira (faktura bakoitza eta onuraduna identifikatuta). Nolanahi ere, ordainketa efektiboa atal honetan (11. oinarria) adierazitako justifikazio epea bukatu baino lehen egin beharko da.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluaren 3. apartatuan xedatutakoa betetzeko, erakunde onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera hautatu duela. Horretarako, dirulaguntzaren xede diren ondasun edo zerbitzuen 2 eskaintza aurkeztu beharko ditu gutxienez, azkenean eskuratu direnen antzeko ezaugarriak dituztenak.

d) Onuradunak balio erantsiaren gaineko zerga ordaintzeko eskatzen badu, honako hauek aurkeztu beharko ditu:

d.1. Nafarroako Foru Ogasunaren ziurtagiria, zehazten duena eskatzen diren gastuen BEZa ezin dela berreskuratu ez konpentsatu.

d.2. Ahaldun nahiko batek sinatutako ziurtagiria, honako hauek zehazten dituena:

–Fakturak (faktura zenbakia, hornitzailea, zerga oinarria eta BEZa).

–Faktura horiek Nafarroako Ogasunak ziurtatutako jardueretan egin diren ala ez.

–Balio erantsiaren gaineko zergaren kuoten kenkarirako eskubiderik ez duen ehunekoa.

e) Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak betetzen direla ziurtatzen duen erantzukizunpeko adierazpena, III. eranskinaren araberakoa.

Dirulaguntza justifikatzen ez bada ezarritako baldintza guztiak betez, edo behar adinako justifikaziorik aurkezten ez bada, dirulaguntza itzuli beharko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluak ezartzen duen moduan.

12. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

Dirulaguntza ordaintzeko, lehenago, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak 11. oinarrian adierazitako dokumentazioa aztertuko du, dirulaguntza emateko arrazoia izan den jarduera gauzatu dela frogatua dagoela baieztatzeko eta, hori egin ondoren, ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, erakunde onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen txostenarekin batera.

13. oinarria.–Erakunde onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

Dirulaguntza jasotzen duten erakundeek honako betebehar hauek izanen dituzte:

1. Diruz laguntzen den inbertsioa oinarri hauetan ezarritako moduan egin eta justifikatzea.

2. Jasotako dirulaguntzari buruzko publizitate aktiboa egitea. Hedapen neurriak betetzeko, onuradunek Hondakinen Funtsaren logotipoa jarri beharko dute finantzatuko diren material guztietan. Azpimarratu behar da betebehar hori eskaera-orrian adierazi dituzten beste hedapen neurrien osagarria dela (5. oinarria).

Logoa helbide honetan dago eskuragarri:

https://www.navarra.es/eu/web/oficina-de-prevencion-de-residuos/plan-de-residuos

3. Diruz lagungarriak ez diren inbertsioen eta gastuen finantza karga beren gain hartzea.

4. Kontabilitate sistema bereizi bat edukitzea, edo kontabilitate kode egoki bat, proiektuarekin zerikusia duten transakzio guztiei dagokienez.

5. Ekipo ondasunak edo ondasun higiezinak diruz laguntzen badira, ondasun horiek onuradunaren ondarean egon beharko dute, dirulaguntzaren xedeari atxikita, gutxienez zazpi urtez, erregistro publiko batean inskribagarriak badira, edo bi urtez, gainerako ondasunetarako, 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritakoaren arabera (4. eta 5. apartatuak).

6. Dirulaguntzaren harremanak iraun artean, neurriak ezartzea honelako helburu sozialak lortzeko: desgaitasuna duten edo gizarte-bazterketan dauden edo hura jasateko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea; emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna; laneko eta familiako bizitza eta norberarena bateragarri egitea; lan eta soldata baldintzen hobekuntza; profesional gazteen eta langileen erakunde edo sozietate txikien parte-hartzea; enplegu-zentro bereziekin eta laneratze enpresekin azpikontratatzea; irizpide etikoak eta gizarte erantzukizunekoak, dirulaguntzaren xedeko jarduerari aplikatuak; prestazioa eman behar duten langileen prestakuntza, osasunaren babesa eta parte-hartzea; edo antzeko beste batzuk.

7. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan onuradunentzat ezarritako gainerako betebehar orokorrak betetzea.

Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, baldin eta aurreko puntuetan aipatutako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

Erakunde onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

Onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdurik, diru kopuru horiek askatzen badira, beste erakunde onuradun batzuei dirulaguntza emateko erabiltzen ahalko dira, ezin izan dutenei osorik jaso dagokien zenbateko diruz lagungarria.

14. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste dirulaguntza batzuekin, izan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanak, beste administrazio publiko batzuek emanak, beste erakunde publiko edo pribatuek emanak nahiz partikularrek emanak, Espainiakoek nahiz nazioartekoek.

Kasu horretan, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu erakunde onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

15. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.

16. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak jendaurrean paratuko ditu emandako dirulaguntzak, eta bertan azalduko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, zenbatekoa eta dirulaguntzaren helburua.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntza deialdi honi buruzko informazio guztia emanen dio Dirulaguntzen Datu Base nazionalari (aurrerantzean, DDBN), martxoaren 8ko 130/2019 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat. Errege dekretu horren bidez, Dirulaguntzen Datu Base Nazionala eta dirulaguntzen eta gainerako laguntza publikoen publizitatea arautu ziren.

I. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZA ESKAERA

Izen-deiturak:

IFZa:

Helbidea:

Herria:

PK:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Erakunde hau ordezkatuz:

Erakundearen izena:

IFZa:

Egoitza soziala:

Herria:

PK:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

1. Ziurtatzen du:

Eskaera honekin batera doan proiektuak Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 43. artikuluko xedeak betetzen dituela. Hona hemen:

XEDE MOTA

PROIEKTU
OSOAREN %

a) Hondakinen sorrera prebenitzeko ekintzak sustatzea

b) Hondakinen kudeaketaren arloko ikerketa eta garapena, ekodiseinua barne

c) Sentsibilizazioa, komunikazioa, lagun egitea, heziketa eta prestakuntza

d) Berrerabilerarako prestatzeko jarduketak

e) Ekonomia zirkularra sustatzeko eta klima aldaketaren aurka borrokatzeko jarduketak, hondakinei dagokienez

f) Gaikako bilketa sistemak hobetzea

g) Birziklatzeko eta balorizazio materialerako sistemak optimizatzea edo hobetzea

h) Hondakinen arloko boluntario lanak

i) Hondakinen ondorioz degradatutako espazioak lehengoratzea

j) Hondakinak kudeatzeko instalazioen trazabilitate, kontrol eta estandarizazio sistemak hobetzea

k) Sortzeagatiko ordainketa ezartzea

2. Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko betebeharren gaineko adierazpena.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko betebeharrei dagokienez, adierazten dut ez dudala artikulu horretan onuradun izateko ezarri diren debekuetako bakarrik ere.

3. Lortutako beste dirulaguntza batzuei buruzko adierazpena.

Aurkeztutako proiekturako bestelako laguntzarik edo dirulaguntzarik eskatu eta/edo jaso duen dioen adierazpena. Hala bada, jasotako zenbatekoak eta nondik jaso dituen zehatz-mehatz adieraziko da.

Eskatutako dirulaguntzaren xedeari buruz,

ADIERAZTEN DUT:

Ez dudala eskuratu Espainiako edo nazioarteko beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren dirulaguntzarik.

Espainiako edo nazioarteko beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren dirulaguntza hauek eskuratu ditudala edo dirulaguntza emateko ebazpenaren zain nagoela:

ERAKUNDEA

KONTZEPTUA

EMANDAKO
ZENBATEKOA

4. Baimena.

Baimena ematen diot Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dirulaguntzen ebazpen proposamena onartzen denean egiazta dezan zerga guztiak ordainduta eta Gizarte Segurantzarekiko zor guztiak kitatuta dauzkadala.

............................................................(e)n, .............(e)ko ......................................aren .........(e)(a)n.

Eskatzailea,

Sinatua:

II. ERANSKINA.–ADIERAZLEEN KALKULUA

Adierazle hauen kalkulua banaka eginen da eskatzaile bakoitzarentzat, etxeko hondakinei buruzko txostenaren 2022ko datuekin ("Hondakinen fluxuen araberako txostenak" atalean). Web helbidea honetan daude argitaratuta:

https://app.powerbi.com/view?r=eyJrIjoiY2M5ZTY2YzktYWNhZi00ZmQxLTk0MmItNDU4OWU5M2ExOTMzIiwidCI6ImU1MzUyM2I4LWQ5NDYtNDQxMi05OTFjLWMxOTk3ZWMyMzU1NyIsImMiOjl9

Proiektuaren onuraduna Nafarroako Hiri Hondakinen Partzuergoa bada, c) letratik g) letrara bitarteko atalak baloratzeko, kide guztien puntuazioen batezbesteko haztatua kalkulatuko da.

1. Prebentzioaren adierazlea:

Adierazle honen bidez, puntuak ematen zaizkio hondakinen sorrera murriztea lortzen ari denari.

Honela kalkulatzen da: per capita sortutako kopuruan (kilogramoak biztanleko eta urteko) 2021. urtetik 2022era izandako murrizketaren portzentajea kalkulatzen da.

2. Errefus zatiaren murrizketaren adierazlea:

Adierazle honen bidez, puntuak ematen zaizkie errefus zatiaren kopurua murrizten dutenei. Honela kalkulatzen da: per capita sortutako errefus zatiaren kopuruan (kilogramoak biztanleko eta urteko) 2021. urtetik 2022era izandako murrizketaren portzentajea.

3. Bilketaren adierazleak:

3.1. Gai organikoen berreskuratze garbia:

Adierazle honen bidez, puntuazioa ematen zaio mankomunitate / toki erakunde bakoitzaren berreskuratze portzentajeari.

Kalkulua honela egiten da:

a) Pisu garbi baliokidea GUZTIRA kalkulatzen da, autokonpostajearen eta gaika bildutako zati organikoaren (GBZO) pisu garbi baliokideen batuketa eginez.

Pisu garbi baliokidea kalkulatzeko, desegokien faktorea aplikatzen zaie berreskuratze gordinaren tonei, kontuan harturik autokonpostajean desegokirik ez dagoela ulertzen dela.

b) DAGOEN ZATI ORGANIKOA kalkulatzeko, %36,10ko ehunekoa aplikatzen da, sortutakoaren balio global gisa.

a) Aurreko bi balioen arteko zatiketa eginez lortzen da mankomunitate / toki erakunde bakoitzaren berreskuratze portzentajea.

3.2. Gai organikoen kalitatea:

Adierazle honen bidez puntuazioa ematen da, gai organikoen kalitate faktorearen balio normalizatua bider auzokideen artean duen hedapenaren portzentajea eginez.

Kalkulua honela egiten da:

a) Desegoki baliokideen zenbatekoa honela kalkulatzen da: gaika bildutako zati organikoko desegokien portzentajea, gai organikoen berreskuratze gordin guztiaren (autokonpostajea eta GBZO) aldean1.

1Autokonpostajeak desegokirik ez duela ulertzen da.

b) Kalitate faktorea desegoki baliokideen balio-tarteen normalizazioa da, %25 zero delarik (txarrena baita, 25etik aurrera ulertzen delako zati nagusia jada ez dela organikoa eta, beraz, ez da zenbatzen), eta %0, berriz, bata (onena baita, ez daukalako desegokirik).

c) Kalitate faktore baliokidea, portzentajean, honela kalkulatzen da: aurreko kalitate faktorea bider mankomunitateko / toki erakundeko biztanleen artean gai organikoen bilketak duen hedapena.

3.3. Gaikako bilketaren adierazle globala:

Adierazle honen bidez, puntuazioa ematen da gaikako bilketaren portzentaje globalaren arabera, guztira sortutako etxeko hondakinen kopuruarekin alderatuta.

Kalkulua honela egiten da:

Gaikako bilketaren portzentaje globala kalkulatzen da, ikusita hondakinen zenbat tona jaso diren gaika, guztira sortutako etxeko hondakinen kopuruarekin alderatuta.

III. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUN ERAGINGARRIAREN ARLOAN INDARREAN DAGOEN ARAUDIAN EZARRITAKO BETEBEHARRAK BETETZEARI BURUZKOA

................................................................................................................................. jaunak/andreak, ......................... NAN zenbakidunak, ................................................ erakundearen izenean eta hura ordezkatuz (IFKa: ............................... , eta helbidea: ............................................................................), ........................................................................... dirulaguntza deialdiaren baitan, ............................................................................. proiekturako dirulaguntzak eskatzeko,

ADIERAZTEN DU:

Lehena.–Erakundeak betetzen dituela lan eta gizarte arloan indarrean dauden xedapen guztiak, bai eta emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarriaren arloan indarrean daudenak ere.

Bigarrena.–Ordezkatzen duen pertsonak edo erakundeak ez duela zigorrik jaso arau-hauste oso astunagatik, eta ez dela kondenatua izan administrazio-ebazpen edo epai judizial irmoaren bidez, berdintasunari buruzko betebeharrak ez betetzeagatik. Betebehar horiek jasota daude Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuan edo aplikatzekoa den hitzarmenean.

Hirugarrena.–Enpresak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritakoa betez.

Berrogeita hamar langile edo gehiago dituela, eta betetzen duela berdintasun plan bat egiteari eta aplikatzeari buruz 3/2007 Lege Organikoaren 45.2 artikuluak ezartzen duena.

Berrogeita hamar langile baino gutxiago dituela eta, aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan ezartzen den bezala, betetzen duela berdintasun plan bat egiteari eta aplikatzeari buruz 3/2007 Lege Organikoaren 45.3 artikuluak ezartzen duena.

3/2007 Lege Organikoaren 45.5 artikulua aplikatuz, enpresa ez dagoela beharturik berdintasun plan bat egitera eta ezartzera.

Laugarrena.–Aurkeztutako proiektuaren esparruan egindako ekintzek, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritakoa betez, foru lege horretan jasotako neurriak bultzatzen dituztela:

–Langileei dagokienez, tratu berdintasunaren, aukera berdintasunaren eta aniztasunarekiko eta diferentziarekiko errespetuaren printzipioen arabera jokatuz.

–Jarduketetan genero-ikuspegia eta ekintza positiboa txertatuz eta sexuaren araberako rol eta estereotipoak baztertuz.

–Zuzendaritza organoak osatzeko, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua lortzen saiatzen dira.

–Mota orotako euskarrietan, sexistak ez diren hizkera eta irudiak erabiliz.

.............................................(e)n, 20......(e)ko ............................................aren ........(e)(a)n.

Eskatzailea,

Sinatua:

IV. ERANSKINA.–KARAKTERIZAZIOAREN FITXA

DATU OROKORRAK

Instalazioa

Karakterizazioa egiten duen enpresa

Laginaren jatorria (bilketaren erakundea)

Laginketaren data eta ordua

Hondakinak bereizteko eredua [i]

Hondakinaren jatorria (ibilgailua/hobia/edukiontzia)

Laginaren tamaina (kg)

Ibilgailuaren matrikula (hala badagokio) / ibilbidea

Laginaren jatorrizko zatia

Analisi osagarriak: Hezetasuna/Zikinkeria. (bidezkoa bada)

Bilketa sistema (edukiontzia, atez atekoa, pneumatikoa)

Aztertuko den laginaren kg-ak / Laborategia (hala badagokio)

ZATIA-EDUKIONTZIA[ii]

OSAGAIA

ETXEKOAK

MERKATARITZAKOAK/
INDUSTRIALAK

MERKATARITZAKOA/INDUSTRIALA+ETXEKOA, GUZTIRA

SEZSK

SEZSK EZ

SEZSK

SEZSK EZ

SEZSK

SEZSK EZ

Papera eta kartoia

Ontzia

Ontzia ez dena

Brika

Beira

Ontzia

Ontzia ez dena

Metal ferrikoak

Altzairua

Ontzia

Ontzia ez dena

Metal ez-ferrikoak

Aluminioa

Ontzia

Ontzia ez dena

Zura

Ontzia

Ontzia ez dena

SUP ez diren plastikoak (iii)

Ontzia

Ontzia ez dena

* Erabilera bakarreko plastikoak (SUP) [iii]

7/2022 Legearen IV. ERANSKINEKO (SUP) A atala (edarientzako edalontziak eta elikagaientzako ontziak)

7/2022 Legearen IV. ERANSKINEKO (SUP) E atala (edarientzako edalontziak eta elikagaientzako ontziak, tapoiak barne; ez dira sartzen erabilera medikoetarako botilak)

Beste batzuk. 7/2022 Legearen IV. eranskineko B, C, D eta F atalak

Biohondakinak

Elikagai-hondarrak

Sukaldeko olio erabiliak (ontzietan gordeak)

Lorezaintzako hondarrak

Zelulosikoak

Beste gai organiko batzuk

AEEH [iv]

AEEH

Beste batzuk

Pila eta metagailuak

Ibilgailuen bateriak

Ehunak eta larrua

Ehun eta zelulosiko sanitarioak

Produktuaren kantitatea ontzietan (solidoa)

Produktuaren kantitatea ontzietan (likidoa - oliorik ez)

Lurrak eta obra-hondakinak

Kautxua

Beste batzuk

ZATIAREN GUZTIZKO PARTZIALA

[i] Espainian dauden udal eskumeneko hondakinak bereizteko ereduen artean:

https://www.miteco.gob.es/es/calidad-y-evaluacion-ambiental/temas/prevencion-y-gestion-residuos/flujos/domesticos/gestion/modelo_gestion/

[ii] Fitxa bat beteko da karakterizazioaren xede den zati bakoitzeko.

[iii] Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legea betetzeko.

https://www.boe.es/eli/es/l/2022/04/08/7/con

Iragarkiaren kodea: F2410109