154. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

196E/2024 EBAZPENA, uztailaren 11koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurrekontua handitzen baita eta aurrekontua handitzeko baimena ematen baita "Energia berriztagarri termikoen instalazioak jartzeko laguntzak" emateko deialdian. DDBN identifikazioa: 650951 eta 650953.

Irailaren 27ko 167E/2022 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza honen deialdia onetsi zen: "Laguntzak, energia berriztagarri termikoen instalazioak jartzeko bizitegi ez diren eraikinetan, establezimenduetan eta sektore publikoko azpiegituretan".

Deialdi horren funtsak Nafarroako Foru Komunitateari zuzenean egindako kontzesio batetik datoz, eta abenduaren 21eko 1124/2021 Errege Dekretuaren bidez onetsi ziren (dekretu horrek onetsi zuen zuzeneko laguntzak ematea autonomia erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei, energia berriztagarri termikoen instalazioak jartzeko pizgarri programak aurrera eramateko ekonomiaren hainbat sektoretan, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan).

Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua (IDAE) MP enpresa-erakunde publikoko buruaren 2023ko azaroaren 13ko Ebazpenaren bidez, bigarrenez handitu zen aurrekontua. Ebazpen horretan Nafarroako Foru Komunitateari esleitutako aurrekontua handitzea onetsi zen, hain zuzen ere 1.603.721 euroan.

Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua (IDAE) MP enpresa-erakunde publikoko buruaren 2024ko martxoaren 4ko Ebazpenaren bidez, hirugarrenez handitu zen aurrekontua. Ebazpen horretan Nafarroako Foru Komunitateari esleitutako aurrekontua handitzea onetsi zen, hain zuzen ere 4.503.255,00 euroan.

Aurrekontuaren handitzeak onartu ondoren eta zeharkako kostuak eta zuzeneko inbertsioak kenduta, deialdi honen zuzkidura ekonomikoa 5.555.610,00 euroan handitzen da. Zenbateko hori hainbat programaren artean banatuko da.

2024

2025

GUZTIRA

1. programa: 820001 82500 7701 425205

Instalazio termikoetarako laguntzen deialdia (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa, SEM)

3.204.939,63

350.670,37

3.555.610,00

2. programa: 820001 82500 7609 425205

Sektore publikorako laguntzen deialdia (SEM)

2.000.000,00

-

2.000.000,00

Guztira

5.204.939,63

350.670,37

5.555.610,00

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 3. oinarria aldatzea, deialdiaren aurrekontu-zuzkidurari dagokionez, aurrekontua handitzea onartu baita, eta gastua baimentzea, ebazpen honen azalpen zatian adierazitako moduan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko uztailaren 11n.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2410834