4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Bake-epaileen izendapena
Erabakiak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2024ko uztailaren 1eko bilkuran, bake-epaileak izendatzeari buruzkoak. Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake-epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:
Bosgarrena.–Arakilgo bake-epaile titularra: M.ª Carmen Garro Redín andrea.
Seigarrena.–Garesko bake-epaile titularra eta ordezkoa: Javier Márquez Irurtia jauna eta Juan Ayerra Larrayoz jauna.
Zazpigarrena.–Eguesibarko bake-epaile titularra: Rosario del Pilar Llive Guamba andrea.
Zortzigarrena.–Itzaltzuko bake-epaile titularra eta ordezkoa: Iñaki Mancho Ibáñez jauna eta Anne Mancho Ibáñez andrea, bake-epaile titularra eta ordezkoa, hurrenez hurren.
Bederatzigarrena.–Urzainkiko bake-epaile titularra: Francisco Javier Remondegui Biesa jauna.
Hamargarrena.–Hiriberriko bake-epaile titularra eta ordezkoa: Cristian Burusco Arrese jauna eta Joséba Juandeaburre Vidondo jauna.
Hamaikagarrena.–Aranaratxeko bake-epaile titularra: Sara Pérez de Albéniz Ruiz andrea.
Hamabigarrena.–Iguzkitzako bake-epaile titularra eta ordezkoa: José Andrés Barandiarán Pérez jauna eta Carlos María Pascual Foronda jauna.
Hamahirugarrena.–Elizagorriko ordezko bake-epailea: José María López Caro jauna.
Hamalaugarrena.–Lezaungo bake-epaile titularra eta ordezkoa: Íñigo Urabayen Irurzun jauna eta Mikel Etxebeste López jauna.
Hamabosgarrena.–San Adriango bake-epaile titularra: Juan José Salvador Chicote jauna.
Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.
Iruñean, 2024ko uztailaren 8an.–Gobernuaren idazkaria, ordezko gisa, Sagrario Sánchez Equiza.
Iragarkiaren kodea: J2410835