154. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Egoitza elektronikoa sortzea

Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2024ko uztailaren 3an, 05/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

Aurrekoa aintzat hartuta, eta legeak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz, ebazten dut:

1. Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoa sortzea, helbide honetan: https://ssblosarcos.sedipualba.es/. Interneteko domeinu horren jabea Los Arcos aldeko Oinarrizko Zerbitzuen Mankomunitatea da, bai eta egoitzaren titularra ere.

2. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen berri ematea Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko alor guztiei, eta erakundearen Interneteko atarian argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

4. Egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak esleitzea Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Idazkaritza/Kontu-hartzailetzari.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Los Arcosen, 2024ko uztailaren 3an.–Mankomunitateko burua, Eduardo García de Galdiano Baños.

Iragarkiaren kodea: L2410644