154. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRATI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko Burutzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Irati Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko buruak, honako hau dekretatu du 2024ko uztailaren 4an:

Ikusirik oporretan egonen naizela, aurten, abuztuaren 1etik 15era (biak barne). Ikusirik Mankomunitateko buruak, kanpoan egonez gero (eta hori da kasua), buruordearen esku uzten ahal dituela bere eginkizun guztiak. Eta ikusirik, orobat, buruordeak eginkizun horiek bere gain hartzeko horretarako dekretu bat, espresuki, eman behar dela eta dekretu horretan ezarri behar dela zer gai uzten diren haren esku; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin azaroaren 28ko 2568/1986 Foru Dekretuaren 43. eta 44. artikuluetan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua),

DEKRETATU DUT:

1. Irati Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko buruorde Elisa Ayape Arrietaren esku uztea Mankomunitateko buruaren eginkizun guztiak 2024ko abuztuaren 1etik 15era, biak barne. Epe horretan bere gain izanen du eginkizun horien ardura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 44. artikuluak xedatutakoaren ondorioetarako.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Mankomunitateari ebazpenaren berri ematea egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.

Agoitzen, 2024ko uztailaren 4an.–Mankomunitateko burua, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2410722