2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA
Administrazio arteko hitzarmena Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuarekin eta Navarra de Servicios y Tecnologías SA sozietate publikoarekin (NASERTIC)
Errege Bardeako Komunitateak, batzorde iraunkorrak 2023ko irailaren 27an hartutako erabaki baten bidez, onetsi zuen administrazio arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatzea Nafarroako Gobernuarekin, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiaren bidez. Navarra de Servicios y Tecnologías SA sozietate publikoak (Nasertic) ere parte hartuko du, entitate instrumentala izanen baita, eta hitzarmenaren xedea izanen da telekomunikazioetako zentro bat eraikitzea, abiaraztea, erabiltzea eta mantentzea, larrialdietarako irrati-komunikazio digitalen zerbitzua (TRUNKING) emateko Bardea Beltzean.
Ebazpena jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluari, (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Halaber, komunitate honen egoitza elektronikoan egonen da interesdunen eskura: https://bardenasreales.sedelectronica.es/info.0.
Tuteran, 2024ko uztailaren 3an.–Komunitateko burua, José María Agramonte Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2410608