1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako langileen ehun eta berrogeita hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Hirugarren izendapen proposamen osagarria.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 3ko 822/2023 eta urriaren 2ko 3209/2023 ebazpenen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, zerbitzu orokorretako lanpostuetan aritzeko.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 1476/2024 Ebazpenaren bidez, hautaprobak gaindituta lehentasun hurrenkeran hurrengoak diren 23 izangai proposatuak izendatu ziren. Ebazpen hori 2024ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3koan.
Horretarako zuten epearen barruan, txanda irekiko hamahiru izangaik uko egin zioten lanpostuari, edo borondatezko eszedentzia eman zitzaien zerbitzu orokorretako lanpostuan, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrera, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzuak ematen ari zirelako.
Deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.
Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da izendapen-proposamena osatzea, honako pertsona hauek sartuta:
–Txanda irekia.
ANTA MORÁN, PILAR
IMÍZCOZ CAMPOS, LAURA
JAUREGUI JIMENO, MARIA IDOIA
AZKUNE ETXABARRI, KOLDOBIKA
RUIZ JIMENEZ, LAURA
REVIRIEGO CUENCA, IGNACIO
BENGOCHEA MARTINEZ, MARIA IDOYA
ECEIZA OYARZABAL, JOSE MARTIN
PEREZ RECLUSA, JESUS MIGUEL
GOÑI LARRAZA, JOSE LUIS
SAENZ DEL SANTO, OSCAR
ESTER CANCER, M.ª PILAR
SALABERRIA GABELLANES, ANTXON
Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak bide telematikoz aurkezteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxako estekaren bidez.
Iruñean, 2024ko ekainaren 28an.–Hautapen Prozesuetako, Lanpostuak Betetzeko eta Administrazio Egoeretako Ataleko burua, Virginia Marín Fernández.
Iragarkiaren kodea: F2410482