153. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

2024rako tasak eta zerga-tasak

Aguilar Kodesko Udalak, 2024ko apirilaren 11n egin bilkuran, besteak beste, hasiera batez onetsi zuen 2024ko tasak eta zerga-tasak ezartzeko erabakia.

Hasierako onespenaren erabakia 2024ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 30ean. Tasak iragarki-taulan egon dira jendaurrean, eta haien kontrako alegaziorik egin ez denez, argitaratu egiten dira, behin betiko onets daitezen eta indarrean jar daitezen.

–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,24.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2,5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren indizea, 1,4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera. Hain zuzen, 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira.

Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8koa, alegia.

Tasei dagokienez, erabaki da 2023an bezala uztea.

–Ur hornidurarako eta saneamendurako zerbitzua: Ordenantza fiskala, Aguilar Kodesko Udalaren ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituena.

–Hileta zerbitzuak egiteko tasa: Ordenantza, Aguilar Kodesko udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituena.

–Agiriak eta hirigintzako txostenak emateko tasa: Lizarrako Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoak aurkezten duen fakturaren arabera.

–Jarduera sailkatuen espedienteak izapidetzearekin loturiko txostenak egiteko tasa: txostenak egiten dituen enpresak aurkezten duen fakturaren arabera.

Aguilar Kodesen, 2024ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.

Iragarkiaren kodea: L2410566