1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
488/2024 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 2.700.000 euro gehitzen zaizkion etxebizitzetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzen 2023ko deialdiaren gastu baimenduari ("SEM-Etxebizitzak 2023"). DDBN identifikazioa: 663009.
Etxebizitzako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 132/2022 Ebazpenaren bidez "SEM-Etxebizitzak 2022" programa onetsi ondoren, antzeko beste deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren Etxebizitzako zuzendari nagusiaren abenduaren 7ko 874/2022 Ebazpenaren bidez, 2023ko ekitaldirako, etxebizitzetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzak emateko ("SEM-Etxebizitzak 2023"). Deialdi horren xedea da banakako ebaluazioaren araubidean dirulaguntzak ematea, familia bakarreko edo familia ugariko eraikinetako etxebizitzetan energia-efizientzia modu egiaztagarrian hobetzeko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan sartutako etxebizitzen birgaitzearen eta etxebizitza sozialen arloko laguntza-programak arautzen dituen urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan aurreikusitakoari jarraikiz (853/2021 Errege Dekretua, aurrerantzean). Zehazki, V. kapituluan, 40. artikulutik 49.era, jasotakoaren arabera jardunen da ("Etxebizitzetan energia-efizientzia hobetzeko jarduketetan laguntzeko programa").
Deialdi horren arabera, 1.000.000 euroko gastua baimendu zen, 2023ko gastu-aurrekontuko "SEM Birgaitze babesturako Europako funtsen dirulaguntzak" izeneko 320000-32100-7800-261405 aurrekontu partidaren kargura.
Ondoren, Etxebizitzako zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 375/2023 Ebazpenaren bidez, 1.750.000 euroko gastu gehigarria baimendu zen dirulaguntzen deialdi horretarako.
Jaso diren eta ordaintzeke dauden eskaeren kopurua ikusita, ezinbestekoa da deialdiaren zenbatekoa handitzea, beste 2,7 milioi euro gehituta; ekitaldi honetan jasoko dira funts horiek.
Kasu honetan, aplikatzekoa da Nafarroako 2024rako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legearen 66. artikulua, honako hau ezartzen baitu:
"Administrazio-ebazpen bidez onesten ahalko dira kreditu-zenbateko gehigarriak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko etxebizitzen birgaitzearen arloko laguntza-programak garatzean onetsitako dirulaguntzen deialdietan, urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, baita eskabideak aurkezteko epea bukatuta dagoenean ere, programa horiek finantzatzeko jaso diren funts berrien zenbatekoarekin. Halaber, baliagarri dauden funtsak programen artean birbanatzea onesten ahalko da, errege dekretu horretan ezarritakoari jarraikiz. Gastu gehigarriaren igoera onesteak ez du berekin ekarriko eskabideak aurkezteko beste epe bat abiaraztea".
Etxebizitza Zerbitzuaren txostena ikusita, kontu-hartzailetza delegatuaren adostasunarekin, eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 2.700.000 euroko gastu gehigarria baimentzea, 2025eko gastu-aurrekontuko "SEM-Birgaitze babesturako Europako funtsen dirulaguntzak" izeneko 320000-32100-7800-261405 (PEP E-21/000433-01 elementua) partidaren kargura, 663009 DDBN-kodea duen deialdi honetarako: etxebizitzetan birgaitze energetikorako jarduketak egiteko dirulaguntzen 2023ko deialdia, "SEM-Etxebizitzak 2023" programa.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean argitaratzea.
3. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera, Etxebizitza Zerbitzura eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusian dagoen kontu-hartzailetza delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko ekainaren 27an.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Maite Arrondo Segovia.
Iragarkiaren kodea: F2410352