153. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi dira 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 27an.

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 38.000,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.815.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.853.000,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 1.701.900,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 61.100,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 90.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.853.000,00 euro.

Berriozarren, 2024ko uztailaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Elena Ugarte Páez.

Iragarkiaren kodea: L2410759