153. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2024ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udaleko langileen plantilla organikoa 2024. urterako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Sunbillan, 2024ko uztailaren 9an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2410818