153. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Herri-lurren desafektazioa, 11. poligonoko 174. lurzatian (Los Cascajos parajea), Los Arcosko legar-hobiaren ustiapen-proiektuan eta lehengoratze planean erabiltzeko

Udal honek, 2023ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batez onestea herri-lurretatik 16.658,59 metro karratu desafektatzea, Los Cascajos parajean dagoen 11.poligonoko 174. lurzatian, Los Arcosko legar-hobiaren ustiapen-proiektuan eta lehengoratze planean erabiltzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean alegazioak aurkez daitezen, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140. artikuluarekin bat. Horretarako, espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hura aztertu nahi duen ororen eskura.

Los Arcosen, 2024ko ekainaren 28an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.

Iragarkiaren kodea: L2410389