2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
2024ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena
2024ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsi izanaren iragarkia argitaratu zen 2024ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 6an, eta iragan denez hura jendaurrean edukitzeko epea, hamabost egun baliodunekoa, behin betikoz onetsi dira, 2024ko ekainaren 25eko udal akordio bidez. Hori dena, bete beharrez Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoa.
Horrenbestez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.3 eta Nafarroako Toki Administrazioei buruzko Legearen 272. artikuluan xedatutakoa betetzeko, behin betikoz onetsitako aurrekontua argitara ematen da, honela zehaztua:
Atalkako laburpena:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 204.301,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 54.115,71 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 61.200,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 403.783,91 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 49.896,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 496.251,65 euro.
Denetara diru-sarrerak: 1.269.548,27 euro.
GASTUAK:
1.kapitulua.–Langileen lansariak: 254.973,69 euro.
2.kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuen gastuak: 287.069,91 euro.
4.kapitulua.–Transferentzia arruntak: 137.553,30 euro.
6.kapitulua.–Inbertsio errealak: 589.951,37 euro.
Denetara gastuak: 1.269.548,27 euro.
Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.
Goizuetan, 2024ko uztailaren 9an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2410828