2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onarpena
2024ko ekainaren 26ko osoko bilkuran, hasierako onarpena eman zitzaien Etxarri Aranatzeko Udalaren eta bere erakunde autonomoen 2024ko plantilla organikoei.
Onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235.ari buruz ezarritakoarekin.
Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
Etxarri Aranatzen, 2024ko uztailaren 8an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2410784