2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
Egoitza elektronikoa sortzea
2024ko uztailaren 9an, Etxalarko alkateak 66/2024 Ebazpena eman du, hau izanik idazki osoa:
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,
Aurrekoa aintzat hartuta, eta legeak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,
EBATZI DUT:
1. Etxalarko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://egoitzaelektronikoa.etxalar.eus helbide elektronikoan. Etxalarko Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.
2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea, baita Etxalarko Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan ere.
4. Etxalarko Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.
2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Etxalarren, 2024ko uztailaren 9an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.
Iragarkiaren kodea: L2410829