2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
Uso-ehizako postuen enkantea
Udal honek enkante publikorako deialdia egin du, Iarmendi alderdian kokaturiko usategien aprobetxamendua esleitzeko, 2024ko ehiza denboraldirako.
Enkantea Herriko Etxean eginen da 2024ko irailaren 7an, goizeko 12:00etan, ahozko prozeduraren bidez.
Baldintza-plegua interesaturik daudenen eskura dago bai udal bulegoetan, baita Etxalarko Udalaren web orrian ere (www.etxalar.eus).
Etxalarren, 2024ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.
Iragarkiaren kodea: L2410779