2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
2024ko Plantilla organikoa. Hasierako onespena
Erroibarko Udalak 2024ko apirilaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, 2024ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batean.
Onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai iragarki hau argitaratzen denetik hamabost laneguneko epean. Epe horretan interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak aurkeztu ahalko dituzte.
Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.
Erroibarren, 2024ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Leire Remiro Esnoz.
Iragarkiaren kodea: L2410532