Iragarkia
153. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 29a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
Ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena
Cortesko Udalak, 2024ko apirilaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Cortesko Udalaren ordenantza fiskal orokorra eta zenbait ordenantza fiskal, ondotik ematen direnak:
0.–Ordenantza fiskal orokorra.
1.–Agiriak egin eta tramitatzeko tasak eta prezio publikoak.
2.–Udalaren haur eskolan zaintza eta egonaldi zerbitzua emateko prezio publikoak.
3.–Udalaren igerilekuak erabiltzeko tasa.
4.–Prezio publikoak, honako hauetan sartzeko, izen-emateko edo matrikulatzeko: Udalak hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan antolatzen dituen ikastaroak eta jarduerak.
5.–Jarduerak kontrolatzeko lizentziak emateko tasak.
6.–Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak.
7.–Herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatiboen edo aprobetxamendu berezien tasak (merkatu txikia, azokak, obrak etab.).
8.–Ibilgailuak eremu publikotik kentzeko tasa.
9.–Udalaren lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak.
10.–Udal hilerria erabiltzeko tasa.
11.–Cortesko gazteluan bisita gidatuak egiteko tasa.
12.–Tasak, bisitak egiteko Alto de la Cruzeko aztarnategi arkeologikoaren erakusketa iraunkorrera.
13.–Cortesko gazteluan ezkontza zibilak egiteko tasa.
14.–Ezkontza zibilak egiteko tasa.
15.–Ordezko betearazpenen tasak eta betearazpen aginduenak.
16.–Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak.
17.–Tasak, ibilgailuak espaloietan barna sartzeko, eta eremu publikoa erreserbatzeko, erreserbaren helburua izanik aparkaleku esklusiboa, ibilgailuak gelditzea eta edozein motatako salgaien zamalanak egitea.
18.–Kontribuzio bereziak arautzen dituen ordenantza.
19.–Udal ordenantza eta erabakietan ezarritako ikuskapenen tasak arautzen dituen ordenantza.
20.–Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
21.–Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza.
22.–Ordenantza, tasak/prezio publikoak arautzen dituena, Cortesko Udalean, honako hauetarako: ur hornidura, estolderia, saneamendua, arazketa, eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jarduerak.
23.–Laboratzeko eta larratzeko herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.
24.–Cortesko adinekoendako eta pentsiodunendako jantoki zerbitzuaren funtzionamendua arautzen duen ordenantza.
Iragarkia 2024ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 23an, eta jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.
Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, egoitza Iruñean baitu, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) eta 46. artikuluekin bat.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Cortesen, 2024ko ekainaren 12an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.
ORDENANTZA FISKAL OROKORRA
0. ORDENANTZA
I. KAPITULUA.–PRINTZIPIO OROKORRAK
Xedea
1. artikulua. Honako Ordenantza fiskal orokor honen xedea da arauak eta oinarri orokorrak finkatzea udalerri honetako zerga araubidea osatzen duten ordainarazpen guztiendako. Ordenantza honen arauak ordenantza partikular bakoitzaren osagarritzat hartuko dira, azken horiek berariaz arautzen ez duten orotan.
Zergaren orokortasuna eta interpretazio murriztailea
2. artikulua. Tokian tokiko ordenantza fiskalek, eta bai toki ogasunei buruzko foru legeek ere –halakorik beharrezkoa ez izateagatik ordenantza partikularrik onetsi ez den kasuetan– agintzen duten bezala, zergak ordaintzeko obligazioa guztion betebeharra da, eta ukitzen ditu pertsona fisiko zein juridiko oro, eta bai eskubide eta betebehar fiskalak dituzten nortasun juridikorik gabeko subjektuak ere.
Ezin izanen dira aplikatu foru lege batean espresuki ezartzen diren hobari fiskalak baizik, eta, era berean, ez da onartuko inolako analogiarik, zerga-egitatearen edo zerga salbuespen edo hobarien eremua bere muga hertsietatik harago hedatzeko.
Aplikazio-eremua
3. artikulua. Ordenantza fiskalak Cortesko udalerri osoan ezarriko dira, indarrean jartzen diren unetik beretik indargabetu edo aldatzen diren arte.
II. KAPITULUA.–TRIBUTU-HARREMANERAKO ELEMENTUAK
Zerga-egitatea
4. artikulua. Zerga-egitatea izaera juridikoa edo ekonomikoa duen betebeharra da, ordainarazpen bakoitza finkatzeko behar den ordenantzan zehaztutakoa, eta hura gauzatzeak zerga-betebeharra sortzen du.
Ordenantza fiskal partikular bakoitzak osatuko du zerga-egitatearen zehaztapena, aipatuz zein diren zergari ez atxikitzeko arrazoiak eta zerga ordaindu beharra zer baldintzetan sortzen den.
Ordainarazpenak erroldatu, matrikulatu edo erregistratu egin beharko dira, baldin eta, beren ezaugarriak direla medio, zerga-egitateak jarraitutasunez gertatzen badira.
5. artikulua. 1. Subjektu pasiboa pertsona natural edo juridikoa da, legearen arabera zerga-prestazioak betetzeko obligazioa duena, zergaduna edo haren ordezkoa izateagatik.
Zergaduna pertsona natural edo juridikoa da, legearen arabera zerga-egitatetik sortutako tributuaren zama bere gain hartzen duena.
Zergadunaren ordezkoa da, legearen aginduaren ondorioz, haren ordez zerga betebeharren prestazio material eta formalak betetzera behartuta dagoen subjektu pasiboa.
2. Zerga-egitate bati titular bi edo gehiago batera egokitzeak berarekin ekarriko du horiek elkarrekin beharturik izanen direla, udal ogasunari begira, salbu eta Legeak, tributua erregulatzean, kontrakoa ezartzen badu.
Zerga harremanaren aldaezintasuna
6. artikulua. Subjektu pasiboaren eta zerga betebeharraren gainerako elementuak ezin dira partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean aldatu.
Egintza eta hitzarmen horiek ez dute eraginik izanen udal administrazioan, ukatu gabe berekin dakartzaten ondorio juridiko-pribatuak.
Egoitza fiskala
7. artikulua. Pertsona fisikoendako zerga ondorioetarako helbidea beren ohiko bizitegia izanen da; pertsona juridikoendako, aldiz, beren egoitza soziala, bertan baldin badago zentralizatua haren administrazio kudeaketa eta negozioen zuzendaritza. Horrela ez bada, aipatu kudeaketa edo zuzendaritza kokatzen den tokia izanen da.
Udal administrazioak beren egoitza fiskala aitor dezaten eskatu ahal die subjektu pasiboei. Subjektu pasibo batek helbidea aldatzen duenean, tributu administrazioari jakinarazi beharko dio, horretarako aitorpen berezia eginez. Administrazioari dagokionean, helbide aldaketak ez du ondoriorik sortuko zerga aitorpen hori aurkezten ez deino. Administrazioak egiaztapen egokiaren bitartez zuzen dezake subjektu pasiboen egoitza fiskala.
Karga oinarria
8. artikulua. Tributuei buruzko ordenantzetan, zorra zehazteko oinarritzat hartzen direnean zerga-oinarriak, horiek zehazteko behar diren bitartekoak eta metodoak ezarriko dira.
9. artikulua. Likidazio-oinarritzat hartuko da zerga-oinarrian, hala egokituz gero, eginiko murrizketen emaitza, murrizketa horiek tributua arautzen duen legean edo dagokion ordenantza fiskalean xedaturik daudenean.
Kuotaren zehaztapena
10. artikulua. Tributu-kuota hauetako bat izanen da, dagokion ordenantza fiskalaren arabera:
a) Horretarako ezarritako kopuru finkoa.
b) Tarifa bat aplikatu eta horren ondoriozko kopurua.
c) Bi prozedura horiek batera aplikatzearen ondoriozko kopurua.
d) Oinarriari karga-tasa bat aplikatu eta horren ondoriozko kopurua.
e) Kontribuzio berezietan, subjektu pasibo bakoitzari zerga-oinarriaren zati bat egotzi, hori arautzen duen ordenantzan jasotako banaketa irizpideei jarraituz, eta horren ondoriozko kopurua.
Tributu-zorra
11. artikulua. Tributu-zorra subjektu pasiboak udal administrazioari zor dion diru kopurua da. Kopuru horretan sartzen da tributu-kuota eta, hala behar denean, kontzeptu hauek gehitzen zaizkio:
a) Oinarrien edo kuoten gainean legez galdatzen ahal diren errekarguak.
b) Berandutze interesa, sorrarazten den aldi horretan indarrean dagoena.
c) Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 52. artikuluko 3. apartatuan ezarritako errekarguak.
d) Premiamendu-errekargua.
e) Diru bidezko zerga-zehapenak.
Erantzukizuna tributu-zorra ordaintzean
12. artikulua. Erantzukizuna tributu-zor osoari dagokiona izanen da, zehapenak kenduta. Aitzitik, premiamendu-errekargua bakarrik eskatzen ahalko zaio erantzuleari ordenantza honen 17. artikuluaren 1) apartatuan araututako kasuan.
13. artikulua. Tributuei dagokien arau-hauste baten egile edo laguntzaile diren pertsonek orok elkarrekin eta batera erantzun beharko diete tributu obligazioei.
14. artikulua. Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluak aipatzen dituen entitate juridiko nahiz ekonomikoen partaidekideek edo titularkideek elkarrekin eta batera erantzun beharko dute entitate horien zerga-betebeharretan, bakoitzak duen partaidetzaren neurrian.
15. artikulua. 1. Pertsona juridikoek egindako arau-hauste arinen erantzule subsidiarioak izanen dira, bai eta, arau-hauste astunak direnean, tributu-zor osoaren erantzule ere, haien administratzaileak, baldin eta asmo gaiztoz nahiz axolagabekeriaz ez badituzte egin dagozkien egitekoak, hautsitako tributu obligazioak betetzeko, edota beren menpekoei utzi badiete arauak hausten, edota arau-haustea ahalbidetu duen erabakirik hartu badute. Halaber, administratzaileek erantzun beharko dute subsidiarioki, baldin beren jarduera bertan behera utzi duten pertsona juridikoek uzten badituzte ordaindu gabeko tributu obligazioak.
2. Porroten, lehiaketen, elkarteen, edo, oro har, edozein entitateren sindikoak, kontu-hartzaileak edo likidatzaileak erantzule subsidiarioak izanen dira, baldin eta, asmo gaiztoz nahiz axolagabekeriaz, ez badituzte beharrezkoak diren gestioak egiten, arras bete daitezen egoera horien aurretik sortu eta subjektu pasiboari egotz dakizkiokeen tributu obligazioak.
16. artikulua. Zor baten erantzule solidario edo subsidiarioak bi edo gehiago badira, zorra oso-osorik galdatu ahalko zaio horietako edonori.
17. artikulua. 1. Tributu-zorra ordaintzeko jardute administratiboa erantzuleengana bideratu ahal izateko, egintza administratibo bat egin beharko da, non erantzukizuna adieraziko baita eta horrek noraino hartzen duen zehaztuko, interesdunari entzutea eman eta gero. Egintza hori jakinaraziko zaie, likidazioaren funtsezko osagaiak adieraziz, eta une horrexetatik zordun nagusiaren eskubide guztien jabe eginen dira.
Erantzuleari borondatezko epe bat emanen zaio, ordaintzeko, eta behin hori iraganik ordaindu ez badu, erantzun beharko dio premiamendu bidezko diru-bilketak aurreikusten duen %20ko errekarguari ere, eta zorra aipatu bide hori erabiliz galdatuko zaio.
2. Jardute administratiboa erantzule subsidiarioengana bideratu ahal izateko, aurretik adierazi beharko da zordun nagusiari kobratu ezin izan zaiola, ezta gainerako erantzule solidarioei ere, hori guztia adierazi aurretik hartzen ahal diren kautelazko neurriak galarazi gabe.
Tributu-zorraren iraungipena
18. artikulua. 1. Pertsona fisikoen edo juridikoen ustiapen eta jarduera ekonomikoen ondorioz sortutako zerga-zorrak eta erantzukizuna, edo Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan aipatzen diren entitateenak, eskatzen ahalko zaizkie haien titulartasunean edo jardunean (edozein kontzeptu dela bide) haien ondorengo direnei. Erantzukizun hori ezin zaio eskatu enpresa horien elementu solteak erosten dituztenei, salbu eta elementu solte horien erosketak (eroslea pertsona bakarra nahiz batzuk izanik) aukera ematen badio ustiapenari edo jarduerari jardunean segitzeko.
2. Eskuratzailearen erantzunbeharrak ez dio pagatu beharra kentzen eskualdatzaileari. Biak dira horren erantzule solidarioak. Erantzukizuna eskatzeko prozedura ordenantza honen 17.1 artikuluan ezarritakoa da.
3. Sozietateak edo entitateak deuseztatu eta likidatzen direlarik, haien tributu eginbehar burutu gabeak bazkide edo kapital-partaideei pasatuko zaizkie, eta haiek solidarioki hartuko dute erantzukizun hori, adjudikatu zaien likidazio kuotaren balioa muga dutela.
19. artikulua. Tributu-zorra arrazoi hauengatik iraungiko da:
a) Ordaindu edo bete delako.
b) Preskribatu duelako.
c) Ordainezintasuna frogatuta dagoelako.
d) Konpentsatu delako.
20. artikulua. 1. Betiere, lau urteko epean preskribatuko dute eskubide eta ekintza hauek:
a) Tributu-zorra likidazioaren bidez zehazteko eskubidea, eskubide hori sortu zen egunetik hasita.
b) Likidaturiko tributu-zorren ordainketa eskatzeko ekintza, non epea hasiko baita borondatezko ordainketaren epea amaitzen den egunean.
c) Tributu arau-hausteak direla medio zehapenak ezartzeko ekintza, non epea hasiko baita arau-hausteak gauzatu ziren egunean.
2. Orobat, lau urteko epean preskribatuko du beharrik gabe egindako ordainketa atzera jasotzeko zergadunek duten eskubideak, non epea hasiko baita ordainketa egiten den egunean.
3. Preskripzioa eteten denean, etendura gertatzen den egunean hasiko da lau urteko epea.
21. artikulua. 1. Aurreko artikuluaren 1. apartatuak aipatzen duen preskripzio epea honakoetan eteten da:
a) Edozein administrazio-ekintza egiten bada, subjektu pasiboa formalki jakinaren gainean dagoela, kreditu edo eskubide hori aitortzeko, erregularizatzeko, ikuskatzeko, segurtatzeko, egiaztatzeko, likidatzeko edo jasotzeko.
b) Edozein erreklamazio edo errekurtso paratzen bada.
c) Subjektu pasiboak tributu-zorra ordaindu edo likidatzeko edozein ekintza egiten badu.
2. Aurreko artikuluaren 2. apartatuaren kasuan, preskripzio epearen etendura etorriko da diru-sarrera bidegabea atzera jasotzeko xedez subjektu pasiboak egiten duen edozein egintza fede-emailerekin, edo hori hala izan dela aitortzeko udal administrazioak egiten duen edozein egintzaren bidez.
22. artikulua. Preskripzioa ofizioz aplikatuko da, subjektu pasiboak eskatu edo salbuespen gisa alegatu behar izan gabe.
23. artikulua. Subjektu pasiboaren eta gainerako erantzuleen kaudimengabezia egiaztatua delako ordaindu ezin izan diren tributu-zorrak behin-behinekoz iraungitzat deklaratuko dira, preskripzio epearen barrenean birgaitzen ez diren bitartean. Epe horretan zorra birgaitzen ez bada, behin betiko iraungita geldituko da.
Gerora etorritako kaudimena suertatuz gero, eta preskripziorik ez badago, exekuzio-prozedura irekiko da berriz. Erabaki hori aldi berean jakinaraziko zaio dagokion bulego kudeatzaileari, baja emanda dauden kredituen likidazio berria egin dezan, eta, honela, kasuan kasuko exekuzio-tituluak luza daitezen kobraezin deklaratu ziren unean zeuden kobrantza egoera berean.
III. KAPITULUA.–TRIBUTUEN ARLOKO ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK
Tributuen arloko arau-hausteak
24. artikulua. 1. Tributu arloko arau-hausteak dira, bai ordenantza honetan bai toki entitateen ogasuna arautzen duten gainerako legezko xedapenetan azaldu eta zehatzen diren egiteak eta ez-egiteak. Arau-hausteak zabarkeria hutsezkoak badira ere zeha daitezke.
2. Subjektu arau-hausletzat joko dira legez arau-haustetzat hartutako egiteak eta ez-egiteak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, eta, bereziki, ondoko hauek:
a) Tributuen subjektu pasiboak, zergadunak nahiz ordezkoak izan.
b) Jarduteko gaitasunik ez duten subjektu pasiboen legezko ordezkaria.
c) Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Administrazioari informazioa edo laguntza eman beharrean dauden pertsona fisiko nahiz juridikoak.
3. Legez arau-haustetzat hartzen diren egiteek edo ez-egiteek honako kasu hauetan ez dute erantzukizunik sortuko:
a) Tributu gaietan obratzeko gaitasunik ez dutenek eginak direnean.
b) Ezinbesteko kasuetan.
c) Erabakia anitzen artean hartua delarik, beren botoa gorde dutenendako edo erabakia hartu zeneko bileran egon gabeendako.
4. Aurreko zenbakiak aipatzen dituen kasuetan, subjektu pasiboen edo gainerako behartuen tributu egoera erregularizatzean, tokatzen diren kuota eta errekarguez gain, dagokion berandutze-interesa eskatuko da.
5. Toki administrazioak arau-hausteei Ogasun Publikoaren kontrako delituak izan daitezkeela deritzen kasuetan, jurisdikzio eskudunari jakinaraziko dio dagokiokeen errua, eta ez dio administrazio prozedurari segidarik emanen agintari judizialek epai irmoa eman, jarduketak largetsi edo artxibatu, edo Fiskaltzak espedientea itzultzen ez duen bitartean.
Agintaritza judizialak zigortzeko epaia emanez gero, ez da administrazio zehapenik izanen.
6. Deliturik atzematen ez bada, toki entitateak segida emanen dio zehapen espedienteari, epaitegiek frogatutzat jo dituzten gertaerak oinarritzat harturik.
25. artikulua. Arau-hausteak bi motatakoak izan daitezke:
a) Arinak.
b) Astunak.
26. artikulua. Arau-hauste arintzat hartzen da tributuen kudeaketan edozein pertsonari, subjektu pasiboa izan ala ez, eskatzen zaizkion tributu obligazio edo betekizunak ez betetzea, arau-hauste astunak ez direnean, eta horiek zehapena graduatzeko osagai gisa hartzen ez direnean.
27. artikulua. Arau hauste astunak honako hauek dira:
a) Legeek edo behar den ordenantzak ezarritako epeetan ez ordaintzea zerga-zor osoa, edo haren parte bat.
b) Salbuespenak, zerga-onurak edo itzulkinak bidegabe baliatu edo erdiestea.
c) Toki entitateak autolikidazio jardunbidearen bidez eskatzen ez diren tributuak likidatu ahal izateko behar dituen aitorpen edo agiriak ez aurkeztea, epez kanpo aurkeztea edo modu osatugabe edo okerrean aurkeztea.
Zehapenak
28. artikulua. Arau-hausteak zigortzeko, diru bidezko isunak jarriko dira, finkoak edo proportzionalak. Diru bidezko isun proportzionala aplikatuko da zerga kuotaren, ordaindu gabeko kopuruen eta bidegabe lorturiko onuren edo itzulketen zenbatekoaren gainean.
29. artikulua. 1. Arau-hauste arin bakoitzak 6,01 eurotik 901,52ra bitarteko zehapena izanen du.
2. Ikuskatzaileen jardunari, beren eskumenak erabiltzen ari direlarik, kontra, uko edo traba egiten bazaio, 300,50etik 6.010,12 eurora bitarteko isuna ezarriko da.
3. Arau-hauste astunei diru-isun proportzionala jarriko zaie, kuotaren %50etik %150era bitartekoa, 31. artikuluan aipatutako murrizketa deusetan galarazi gabe.
Era berean, zilegi izanen da berandutze-interesak eskatzea ordainketarako borondatezko epea bukatu eta zerga-egoera erregularizatuko duen likidazioa egiten den egunera bitarteko denboragatik.
Zehapenen graduazioa
30. artikulua. 1. Tributu zehapenak mailakatzeko honakoak hartuko dira kontuan:
a) Tributu arloko arau-hausteak behin baino gehiagotan egin diren.
b) Toki-entitatearen ikerketa-lanei trabak jarri, uko edo aurka egin zaien.
c) Arau-haustea egitean iruzurrezko bideak erabili diren edo beste norbait tarteko egin den.
d) Aitorpenik aurkeztu ez ote den edo aitorpen faltsu, osatugabe edo zehaztugabeak aurkeztu ote diren, horrek tributu-zorra gutxitzea badakar berekin.
e) Formazko edo laguntza emateko betebeharrak nork bere kabuz bete ez ote duen edo berandu bete ote duen.
f) Zerga kudeaketarako zer-nolako munta duten eman gabeko datu, txosten edo aurrekariek eta, oro har, ez betetzeak eginbide formalak, kontabilitatekoak edo erregistrokoak, eta toki entitateari lagundu edo informatzekoak.
2. Mailakatze irizpideak aldi berean aplika daitezke.
3. Tributu arloko arau-hauste astunen zehapenen zenbatekoa %30 murriztuko da subjektu arau-hausleak edo, hala balitz, erantzuleak egiten zaion arautze proposamenarekin bat datorrela adierazten duenean.
Aurreko e) eta f) letretan aipatzen diren irizpideak arau-hauste arinei dagozkien zehapenak mailakatzeko baizik ez dira erabiliko. Aurreko d) letran aipatzen den irizpidea arau-hauste astunei dagozkien zehapenak mailakatzeko baizik ez da erabiliko.
Zehapen prozedura
31. artikulua. Tributu arloko zehapenak ezartzeko espedientea ez da izanen subjektu arau-hauslearen tributu-egoera egiaztatu eta ikertzeko instruitutako bera, baizik eta beste bat, eta hartan interesdunari entzunaldia emanen zaio.
Zehapenak erabaki eta ezarriko dituzte tributuen behin-behineko edo behin betiko likidazioak burutzeko egintza administratiboak eman behar dituzten organo berberek.
Zehapena murriztea
32. artikulua. 1. Arau-hausteek sortzen duten erantzukizuna zehapena ordaindu edo betetzean iraungitzen da, edo preskripzioz.
2. Subjektu arau-hausleak hiltzean, gauzatu gabeko zerga-betebeharrak jaraunsle edo legatu-hartzaileei transmitituko zaizkie, legeria zibilean jaraunspena eskuratzeari buruz finkatzen dena ukatu gabe. Inoiz ez zaio zehapenik beste bati transmitituko.
3. Sozietateak edo entitateak deuseztatu eta likidatzen direlarik, haien tributu eginbehar burutu gabeak bazkide edo kapital-partaideei pasatuko zaizkie, eta haiek solidarioki hartuko dute erantzukizun hori, adjudikatu zaien likidazio kuotaren balioa muga dutela.
IV. KAPITULUA.–KUDEAKETA ARAUAK
Tributu kudeaketa hasteko moduak
33. artikulua. Ordainarazpenen kudeaketa ondokoen bidez hasiko da:
a) Subjektu pasiboaren aitorpen edo ekimenaren bidez.
b) Ofizioz.
c) Ikerketa bidez.
Zerga-aitorpena
34. artikulua. a) Zerga-aitorpentzat hartuko da zerga-egitate baten inguruabarrak edo elementuak gertatu edo sortu direla adierazi edo aitortzen duen dokumentu oro. Halaber, aitorpen balioa emanen zaio zerga-egitatea biltzen edo eratzen duen dokumentua aurkezte hutsari.
b) Inondik inora ere ez da eskatuko zerga-aitorpenak zinpean egin daitezen.
c) Aurkezteko garaian, aitorpenaren hartu-agiria emanen zaie interesdunei; aitorpenaren kopiak ere horretarako balioko du.
d) Frogagiri bat aurkeztean, interesdunek eransten ahal diote kopia arrunt bat edo fotokopia bat, hain zuzen ere, udal administrazioak erkatu ondoren, jatorrizkoa itzul diezaien, non ez den erabakitzen ez dela itzuli behar prozedurari buruzko behin betiko ebazpena eman baino lehen, agiria pribatua izateagatik edo bidezkotzat jotzen den beste arrazoiren batengatik.
Aitorpena nahitaez aurkeztu beharra
35. artikulua. Aitorpena nahitaez aurkeztu beharko da ordenantza partikular bakoitzean zehaztutako epeetan, eta, oro har, zerga-egitatea gertatzen den egunaren ondoko hogeita hamar egun balioduneko epearen barnean. Epe horietan aurkezten ez bada, arau-hauste arintzat hartuko da eta dagokion zehapena ezarriko zaio.
Aurkezpenaren ondorioak
36. artikulua. a) Aitorpena udal administrazioan aurkezteak ez dakar berekin kargaren bidezkotasuna onartzea edo aitortzea.
b) Udal administrazioak aitorpenak eska ditzake, eta datu gehiago ematea ere bai, eta orobat aurkitu diren okerrak zuzentzea ere, ordainarazpenaren likidaziorako eta egiaztapenerako beharrezko den neurrian.
c) Aurreko zenbakian aipatzen diren betebeharrak ez egitea arau-hauste soiltzat hartuko da eta horren arabera zehatuko.
Izapidetzeko epeak
37. artikulua. a) Ordenantza partikularretan adieraziko da izapide bakoitza egiteko zein izanen diren bete beharreko epeak. Ordenantza horiek ez badituzte epeak finkatzen, oro har ulertuko da ez dela sei hilabete baino gehiago izanen administrazio prozedura hasten denetik prozedurari amaiera ematen dion ebazpenaren egunera arteko denbora, hori galarazteko behar bezala justifikatutako aparteko arrazoiak ez badira. Ikuskatze kasuan, epe hori bi urtekoa izanen da.
b) Administrazioak epeak betetzen ez baditu ere, horrek ez du esan nahi administrazio ekintza iraungi egiten dela, baina, hala ere, interesdunei kexa erreklamazioa aurkezteko baimena ematen die.
c) Izapidetze akatsen kontrako kexako erreklamazioak noiznahi egiten ahal dira, bereziki, akats horiengatik prozedura gerarazten bada, jarritako epeak hausten badira edo arazoa behin betikoz ebatzi aitzin konpon daitezkeen izapideak egiten ez badira. Kexa baiesten bada, erantzukizuna duen funtzionarioaren kontrako diziplina espedientea irekiko da, horretarako arrazoirik izanez gero.
Ikerketa eta ikuskapena
38. artikulua. Udal administrazioak ikertuko ditu zerga-egitatea osatzen edo baldintzatzen duten gertaera, egintza, egoera, jarduera, ustiapen eta gainerako inguruabarrak oro, eta egiaztatuko du karga-oinarriaren balorazioa.
39. artikulua. Ikerketa egiteko, aztertuko dira subjektu pasiboaren kontabilitate nagusiko edo osagarriko dokumentuak, liburuak, fitxategiak, fakturak, frogagiriak eta idazpenak, eta orobat ondasunak, elementuak, ustiapenak eta tributua zehazteko beharrezko diren beste aurrekari guztiak, informazioa ematen badute.
40. artikulua. Subjektu pasiboak beharturik daude kontabilitate liburuak, erregistroak eta kasu bakoitzean eskatzen diren gainerako dokumentuak eraman eta kontserbatzera, bai eta ikuskatze lanetarako laguntza ematera ere, administrazioaren esku jarriz zerga-egitatearekin zerikusia duten datu, txosten eta aurrekariak edo frogagiriak.
41. artikulua. a) Ikuskaritza jarduketak subjektu pasiboendako eragin ekonomikorik baldin badakar, aldez aurreko nahiz behin betiko eginbide, jakinarazpen eta akten bidez dokumentatuko dira. Dokumentu horietan ondoko hauek zehaztuko dira:
–Eginbidea norena den (izen-deiturak) eta bertan zeren kariaz edo ordezkaritzaz agertzen den.
–Zerga-egitatearen funtsezko elementuak eta hura subjektu pasiboari atxikitzekoak.
–Bidezko jotzen diren zerga-egoerak.
–Subjektu pasiboaren adostasuna edo desadostasuna, edo haren ordezkariarena.
b) Subjektu pasiboak akta izenpetu ez, edo izenpetu arren bertan bildutako inguruabarrekiko bere adostasuna adierazten ez badu, bai eta hartarako behar bezala baimendutako pertsonarik izenpetzen ez badu, dagokion espedientea irekiko da izenburutzat aipatu akta izanen duela, eta bertan subjektu pasiboari bere alegazioak aurkez ditzan hamabost eguneko epea emanen zaio.
c) Espedienteari buruzko ebazpena handik ateratzen den likidazioan jakinaraziko da.
Salaketa
42. artikulua. a) Toki entitateen ikerketa lanari salaketa batek ematen ahal dio hasiera. Salaketa paratzeak ez du galarazten Administrazioari laguntza emateko obligazioa, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluan xedatutakoaren arabera.
b) Salatzailea ez da interesduntzat hartuko salaketaren ondorioz hasten den ikerketan, eta salatzailea den aldetik ez du eskubiderik izanen errekurtso edo erreklamaziorik aurkezteko.
c) Nabarmenki funtsik gabeak diren salaketak bestelako izapiderik gabe artxibatzen ahal dira.
Ordainarazpenen likidazioa
43. artikulua. a) Zerga-oinarriak zehaztu ondoan, kudeaketak jarraituko du: likidazioa eginen da, tributu-zorra finkatzeko. Likidazioak behin-behinekoak edo behin betikoak izanen dira.
b) Behin betikotzat hartuko dira:
–Zerga-egitatearen ikerketa administratiboa egin ondoan eta karga-oinarria egiaztatutakoan egindakoak, tartean behin-behineko likidaziorik izan edo ez.
–Preskripzio epearen barrenean egiaztatu ez direnak.
c) Aurreko apartatuan adierazitako kasuetatik at, likidazioak behin-behinekoak izanen dira, kontuaren gainekoak, osagarriak, kauziokoak, partzialak edo osokoak izan.
44. artikulua. a) Likidazioak egiterakoan administrazioak egiaztatuko ditu tributu aitorpenetan adierazitako egintza, elementu eta balorazio guztiak.
b) Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu oinarria handitzen bada, subjektu pasiboari adierazi beharko zaio, handitze hori sorrarazten duten egitateak eta elementu gehigarriak zehatz azalduz, egiten den likidazioarekin batera.
45. artikulua. a) Likidazioak subjektu pasiboei jakinaraziko zaizkie, honako hauek adierazita:
–Haien funtsezko elementuak.
–Erabil daitezkeen inpugnazio bideak, bai eta zer epetan eta zein erakundetan paratu behar diren ere.
–Tributu-zorra ordaindu behar den tokia, epea eta modua.
b) Subjektu pasiboari behar bezala jakinarazitako likidazio orok behartuko du subjektu pasiboa tributu-zorra ordaintzera.
c) Jakinarazpen akastunak eragina izaten hasiko dira subjektu pasiboak jakinarazi zaiola espresuki onartzen duenean, dagokion errekurtsoa aurkezten duenean edo tributu-zorraren ordainketa egiten duenean.
d) Dena den, subjektu pasiboei pertsonalki emandako jakinarazpenek sei hilabeteren buruan izanen dute eragina, baldin eta egintzaren testu osoa izanik, beste edozein baldintza saihestu badute, salbu eta Administrazioak akatsa zuzen dezan eskatuz epe horretan arau bidezko protesta egin bada.
46. artikulua. Subjektu pasibo baten gaineko ordainarazpenen likidazioa eta diru-bilketa egintza bakarrean bateratzen ahal dira, eta kasu horretan ondokoak eskatuko dira:
–Likidazioan jaso beharko dira kontzeptu bakoitzeko oinarriak eta tasak edo kuotak, halako eran non bateratzen diren likidazioak oro zehazturik eta banakaturik geratuko baitira.
–Diru-bilketan bereizirik jaso beharko dira kontzeptu bakoitzari dagozkion zorrak, eta horiek batuz finkatuko da ordainarazi beharreko zor bateratua.
Zergadunen erroldak
47. artikulua. Ordenantza partikularrean berean zehazten diren kasuetan, udal administrazioak, interesdunen aitorpenak ikusirik, ezagutzen dituen datuen arabera eta, orobat, administrazio ikuskapenaren ondoan, dagozkion zergadunen erroldak prestatuko ditu. Zergadunen errolda, behin eratu ondoren, erregistro iraunkor eta publikotzat hartuko da, eta Udalak ezartzen duen edozein prozeduraren bidez eramaten ahalko da, baita prozedura mekanikoaren bidez ere.
48. artikulua. a) Zergadunen errolda eratu ondoan, bertan gertatzen diren alta, baja eta aldaketa guztiak onesteko, egin beharko da erreklama daitekeen administrazio egintza bat, eta aldaketak subjektu pasiboei jakinarazi beharko zaizkie legeak agindu bezala.
b) Erroldan gerora zernahi alta, baja edo aldaketarik sor dezakeen gorabeheraren berri eman beharko dio zergadunak udal administrazioari, hura gertatu eta hogeita hamar egun balioduneko epean.
49. artikulua. Zergadunen erroldek zerga gaietarako agiri balioa izanen dute, haiek erabiliko baitira zerrenda, ordainagiri eta kobrantzako bestelako agirietan, kasuan kasuko ordainarazpena gauzatzeko.
V. KAPITULUA.–DIRU-BILKETA
Printzipio orokorrak
50. artikulua. Diru-bilketaren kudeaketa da udal ogasunaren ondasunak osatzen dituzten kreditu eta eskubideak gauzatzera bideratutako eginkizun administratiboa betetzea.
51. artikulua. a) Diru-bilketa egin daiteke:
–Borondatezko epean.
–Epe exekutiboan.
b) Borondatezko aldian ordaintzera behartuta daudenek horretarako adierazitako epeen barrenean kitatuko dituzte beren zorrak. Epe exekutiboan, indarrean dagoen legeriari atxikiz, zerga ordaindu behar duenak borondatezko aldian bere betebeharra betetzen ez badu, diru-bilketa nahitaez eginen da ondarearen gaineko premiamendu bidez.
52. artikulua. Udalaren baliabideen bilketa eginen da udal diruzaintzaren edo ezartzen diren banketxeen bidez, halako moduan non kontu-hartzaileak zerbitzuen fiskalizazioa betetzen ahalko baitu.
Zorren sailkapena diru-bilketari dagokionez
53. artikulua. a) Udal agintariek eginiko likidazioen ondorioz sortutako tributu-zorrak, diru-bilketari dagokionez, honela sailkatuko dira: jakinarazi beharrekoak, jakinarazpenik gabekoak eta norberak likidatutakoak.
b) Jakinarazi beharrekoetan ezinbestekoa da jakinarazpena igortzea, subjektu pasiboak tributu-zorraren berri izan dezan. Hortaz, legearen araberako jakinarazpenik gabe, zorra ezin izanen da eskatu.
c) Jakinarazpenik gabeko zorrak dira bana-banako jakinarazpenik behar ez dutenak, subjektuek aurretik ezagunak dituzten zergadun erroldetatik datozelako.
Konparaziora, epez epe ordainagiri bidez kobratu beharreko tributuetan, behin zentsu, errolda edo matrikula hartan alta hartu izanaren likidazioa jakinarazi denean, zilegi izanen da hurrengo likidazioak multzoka jakinaraztea, ediktu bidez horren berri emanez, baldin likidazio horiek lehengoen berdin-berdinak badira, edo izan diren aldaketak orokorrak badira.
d) Norberak likidatuak dira subjektu pasiboak, aitorpen-likidazio baten bitartez, tributu-zorra aldi berean ordaintzen duenean.
Ordainketa tokia
54. artikulua. a) Udal administrazioaren aldeko zorren diru-sarrera bertako kutxan eginen da, non eta ordainarazpen bakoitzari dagozkion ordenantza partikularrak espresuki agintzen ez duen diru-sarrera udal zerbitzu ezberdinetan eratutako kutxetan egin daitekeela edo egin behar dela.
b) Era berean, bankuetan nahiz aurrezki kutxetan Udalaren alde irekitako kontuetan ere kitatzen ahal da tributu-zorra, ordaindu behar duenak ordenantza honen 57. artikuluan aipatutako bitartekoren bat erabiliz.
Ordainketa epeak
55. artikulua. Tributu-zorrak honela ordainduko dira:
1. Jakinaraziak, jakinarazi eta hogeita hamar egun balioduneko epean.
2. Epez epe ordainagiri bidez kobratu beharreko tributuen kasuan, bana-banako jakinarazpena beharrezkoa ez dutenetan, aurreko zenbakian adierazitako epean; borondatezko ordainketarako epearen lehenbiziko eta azkeneko egunak zehaztuko dira, tributu horiei dagozkien kuotak onesten dituen ebazpenean.
Kobratzeko epea zein den multzoka komunikatuko da, eta horretarako beharrezko ediktuak argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-taulan.
3. Subjektu pasiboak berak autolikidatutako zorrak, dagozkien aitorpenak aurkezterakoan ordaindu beharko dira, tributu bakoitza arautzen duen ordenantzak seinalatzen dituen egun eta epeetan, eta hori egin ezean, hogeita hamar egun balioduneko epean, zerga-egitatea sortzen den egunetik aurrera.
Interesak eta errekarguak
56. artikulua. 1. Epe exekutiboaren hasierak berandutze-interesak eta epeari dagozkion errekarguak sortuko ditu.
Epe exekutiboko errekarguak hiru motakoak dira: errekargu exekutiboa, premiamendu-errekargu murriztua eta premiamendu-errekargu arrunta.
Errekargu horiek bateraezinak dira beren artean eta borondatezko aldian ordaindu gabeko zorraren gainean kalkulatzen dira.
2. Errekargu exekutiboa %5ekoa izanen da eta probidentzia jakinarazi aurretik epe exekutiboan ordaindutako zorrari aplikatuko zaio.
3. Premiamendu-errekargu murriztua %10ekoa izanen da eta zein zorretarako hasita den premiamendu-prozedura, haiek ordaintzeko ezartzen den erregelamenduzko epea bukatu baino lehen ordaindutako zorrari aplikatuko zaio.
4. Premiamendu-errekargu arrunta %20 izanen da eta artikulu honetako 2. eta 3. apartatuetan adierazitako inguruabarrak gertatzen ez direnean aplikatuko da.
5. Premiamendu-errekargu arrunta bateragarria da berandutze-interesekin. Errekargu exekutiboa edo premiamendu-errekargu murriztua aplikagarri direnean, ez dira epe exekutiboaren hasieratik sortutako berandutze-interesak eskatuko, baldin eta premiamendu-prozedura hasteko oinarri izan diren zorrak ordaintzeko ezarritako erregelamenduzko epea bukatu baino lehen ordaintzen badira.
6. Ordainarazpen aldia behin hasita, Zerga Administrazioak likidatutako edo autolikidatutako zorren diru-bilketa, foru lege honen 116.3 artikuluan aipatzen dena, eginen du, pagatzera behartuta dagoenaren ondarearen gaineko premiamendu-prozedura bidez.
7. Premiamendu-prozedura zordunari jakinarazi beharreko probidentziaren bidez hasiko da, zeinean ordaindu gabe dagoen zorra zenbatekoa den jakinarazi eta ordaintzeko eskatuko baitzaio, epe exekutiboko errekarguekin eta berandutze-interesekin batera.
Zordunak ez badu erregelamenduz ezarritako epean pagatzen, ondasunak bahituko zaizkio, eta horrela ohartaraziko zaio premiamendu-probidentzian.
8. Premiamendu-probidentzia organo eskudunak eginen du eta premiamendu-prozedurari hasiera emateko nahikotzat hartuko da. Ordaintzera behartuta daudenen ondasun eta eskubideen kontra jotzeko, epaitegietako epaiek adina indar izanen du.
9. Zordunak ordaindu beharko ditu premiamendu-prozeduraren kostuak.
Ordaintzeko modua
57. artikulua. Tributu-zorren ordainketa eskudirutan eginen da edo, bestela, efektu tinbratuen bitartez, ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantzan xedatzen den bezala. Berariaz xedatzen ez bada, ordainketa eskudirutan eginen da. 59. artikulua. 1. Zerga-zorrak eskudirutan ordaindu behar dira honako bitarteko hauetako bat erabiliz:
a) Legezko dirua.
b) Posta edo telegrafia bidezko igorpena.
c) Banku txekea.
d) Kreditu eta aurrezki entitateetan toki-erakundeak horretarako irekitako kontuetan, transferentzia edo ordainketa gutunaren bidez.
2. Aurrekoa gorabehera, zilegi da tributu-zorrak kreditu eta aurrezki entitateetan helbideratzea; horrela, azken hauek subjektu pasiboaren administratzaile lana eginen dute, hark baimendutako zorrak ordainduz. Helbideratze horretarako betebehar bakarra da toki-erakundeko diruzaintzari eta aurrekontu eta kreditu entitateari aldez aurretik idatziz jakinaraztea helbideratze hori zein zerga kontzeptutarako den.
Ordainketa geroratzea eta zatikatzea
58. artikulua. Udal aurrekontuak betearazteko oinarrietan jasoko da geroratzea edo zatikatzea eskatzeko zer baldintza behar diren, haiek erdiesteko zer jardunbide segitu behar den, eta zer berme eta bestelako baldintzari iritzi zaien beharrezko.
VI. KAPITULUA.–ERREKURTSOAK
59. artikulua. Ordenantzen behin betiko onespenaren kontra, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean udal ebazpenen aurka egiteko orokorrean ezarri diren errekurtsoak aurkezten ahal dira, ordenantzak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik hasita.
60. artikulua. Aurreko artikuluan ezarritakoagatik ere, indarrean egonen da beti interesdunen eskubidea errekurtsoa aurkezteko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean edo ordenantzetan ezarritakoa hausten duten ordainarazpenen gaineko xedapenak aplikatzen dituzten udal erabakien kontra, Udalaren ebazpenen kontrako errekurtsoak aurkezteko ezarrita dagoen prozedura orokorrari jarraikiz.
61. artikulua. Zergak ordaintzeko obligazioaren edo ordainarazpen bat dela-eta likidatutako kuota baten zenbatekoaren aurka errekurtsoren bat aurkezteko, ez da eskatuko diru kopurua aurretik ordaintzerik, baina erreklamazioak ez du inolaz ere oztopatuko zor hori kobratzeko administrazioak egiten duena, interesdunak ez badu udal diruzaintzan uzten likidazioaren zenbatekoa, gehi %25, sor daitezkeen errekargu, kostu edo gastuak bermatu ahal izateko.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.–Indarrik gabe geratu da Cortesko Udalaren Ordenantza Fiskal Orokorra, 2018ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, martxoaren 2an.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza fiskal hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu behin betiko onetsitakoan (jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozedurari –Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea–) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.
Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki-erakunde honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hirugarrena.–Ordenantza honetan ezartzen ez den orotan aplikagarri izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.
ORDENANTZA, AGIRIAK EGIN ETA IZAPIDETZEKO TASAK EDO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
1. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, hain zuzen ere lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea da agiriak egin edo horien gain ardura duten udal organo eta agintariek egiten duten jarduera administratiboa:
1. Desgaitasun txartelak egitea.
2. Ziurtagiriak eta bolanteak.
3. Konpultsatzeak.
4. Lurzatien gaineko zedulak.
5. Emakida-txandarako herri-lurzatia adjudikatzeko eskaera izapidetzea: herri-lurzati bakoitzeko kuota bat zehazten da.
6. Arma txartelak egitea.
7. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea.
8. Lanpostuak betetzeko deialdiak.
9. Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak, salbu eta egiten badira horiek ematerakoan, aldatzerakoan edo tasapean berraztertzerakoan.
10. Ezkontza zibilak egitea eta espedientea tramitatzea.
11. Fotokopiak.
12. Peñetarako lizentzia izapidetzea.
Sortzapena
3. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak agiria egiteko edo izapidetzeko eskabidea aurkeztean sortuko dira, eta agiri hori ez da emanen, edo bestela ez da izapidetuko, baldin eta lehenago ordaindu ez bada.
Subjektu pasiboak
4. artikulua. Ordaintzeko beharra dute tasa honen xedea diren agiriak egin edo izapidetzeko eskatzen dutenek.
Tarifak
5. artikulua. Ordaindu beharreko tasak ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.
Kudeaketa arauak
6. artikulua. Zenbatekoak udal diruzaintzan ordainduko dira, eskaera aurkezten denean.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza fiskal hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betiko onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.
Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki-erakunde honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoarekin.
Hirugarrena.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan honako hauek izanen dira aplikagarri: Ordenantza fiskal orokorra; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.–Minusbaliotasuna dutenendako txartelak ematea.
1. Minusbaliotasuna dutenendako txartelak ematea: 3 euro.
II. epigrafea.–Ziurtagiriak.
1. Ziurtagiriak edo bolanteak ematea: 1,90 euro.
III. epigrafea.–Konpultsak.
1. Konpultsak egitea: 1,90 euro.
IV. epigrafea.–Lurzatien zedulak.
1. Lurzatien zedulak ematea: 2,00 euro.
V. epigrafea.–Kontzesioaldirako herri-lurretako lurzatia eskatzeko izapidetzea:
1. 55 euroko kuota ezarriko da herri-lurzati bakoitzeko.
IV. epigrafea.–Arma txartelak ematea.
1. Arma txartelak ematea: 1,90 euro.
VII. epigrafea.–Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea.
1. Lizentzia bakoitzeko: 25 euro.
VIII. epigrafea.–Lanpostuak betetzeko deialdiak.
1. Inskripzio bakoitzeko: 10 euro.
IX. epigrafea.–Lizentziak eta baimenak ziurtatzeko tituluak, salbu eta egiten badira horiek ematerakoan, aldatzerakoan edo, tasapean berraztertzerakoan.
X. epigrafea.–Ezkontza zibilak egiteko eta ezkondu gabeko bikote egonkorrak osatzeko espedientea tramitatzea.
1. Ezkontza zibil bakoitzeko: 20 euro.
2. Ezkondu gabeko bikote egonkor bakoitzeko: 10 euro.
XI. epigrafea.–Fotokopiak egitea.
1. DIN A4, zuri-beltzean: 0,20 euro folio bakoitzeko.
2. DIN A4, koloretan: euro bat folioko.
3. DIN A3, zuri-beltzean: 0,40 euro folio bakoitzeko.
4. DIN A3, koloretan: 2 euro folio bakoitzeko.
ORDENANTZA, UDALAREN HAUR ESKOLAKO ARRETA ETA LAGUNTZA ZERBITZUAK EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
2. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz 2/1995 Foru Legeari, hain zuzen ere, lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalari (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), eta baliatuz haren 28. artikuluko baimena.
Ordaindu beharra
2. artikulua. Haur Eskolako zerbitzuez baliatzen diren adin txikikoen gurasoak, tutoreak edota legezko ordezkariak daude behartuak prezio publikoa ordaintzera. Bi kuota ez ordaintzeak ekar dezake zerbitzua besterik gabe bertan behera gelditzea.
Kudeaketako eta diru-bilketako arauak
3. artikulua. Hilabete osoetan eta aurretik ordaindu beharko da prezio publikoa, eta Haur Eskolan onartua izateko nahitaezko baldintza izanen da ordainagiria erakustea.
Tarifen aplikazioa
4. artikulua. Kalkulu-oinarriaren zehaztapena: Nafarroako Gobernuak ezarritako irizpideei jarraikiz eginen da.
5. artikulua. Eskolatzeagatik eta jantokiagatik ordaindu beharreko kuotak: Nafarroako Gobernuak ezarritako zenbatekoen arabera, eta orobat aplikatzen ahal diren hobari fiskalak.
41 euroko berme bat ere ordainduko da plaza gordetzeko matrikula egiten den unean.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza fiskal hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu behin betiko onetsitakoan (jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozedurari –Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea–) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.
Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki-erakunde honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoarekin.
Hirugarrena.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan honako hauek izanen dira aplikagarri: Ordenantza fiskal orokorra; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.
ORDENANTZA, UDAL IGERILEKUAK ERABILTZEAGATIKO TASA ARAUTZEN DUENA
3. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz 2/1995 Foru Legeari, hain zuzen ere, lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalari (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), eta baliatuz haren 28. artikuluko baimena.
Ordaindu beharra
2. artikulua. Ordainarazpen hauek ordaintzera beharturik daude igerilekua erabiltzen dutenak.
Ordaindu beharra
3. artikulua. Igerilekuko sarbidea ematen duen sarrera edo udal baimena eskuratzen denean sortzen da ordaindu beharra.
Tarifak
4. artikulua. Aplikatzeko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.
Kudeaketa arauak
5. artikulua. Instalazioetan sartzeko unean emanen dira egun bateko balioa duten txartelak edo sarrerak. Dirua biltzeko arau berezia izanen da prezioa ordaindu beharra instalazioetako diru-bilketa zerbitzuei. Haiek emanen dituzte txartelak, eta ordainketaren frogagiri izanen dira.
6. artikulua. Instalazioak abonuaren bitartez erabili nahi dituztenek Udalak ezartzen duen moduan eta ezartzen dituen baldintzetan eskuratuko dute.
7. artikulua. Urtero Udalak erabakiko du noiz hasi eta noiz bukatuko den igerilekuen denboraldia, baita instalazio bakoitza zer ordutan ireki eta itxi ere.
Erabiltzeko arauak
8. artikulua. Instalazioen barrenean diren bitartean, erabiltzaileek aldean eraman beharko dituzte txartelak eta arduradunei erakutsi eskatutakoan, bestela kanpora bidaliko baitituzte.
9. artikulua. Instalazioetan sartzen diren guztiek men egin beharko diete zentro bakoitzean ikusgai dauden funtzionamendu arauei. Beraz, instalazioen erabiltzaileek une oro bete beharko dituzte portaera arauak eta instalazioa erabiltzekoak, zeinak ikusgai baitaude.
10. artikulua. Instalazioetan sartu ahal izateko, nahitaez eduki beharko dira ordainduta tarifen eranskinean zehazten diren kuotak.
Arau-hausteak eta zehapenak
11. artikulua. Arau-hausteek ekar ditzakete falta arinak, astunak eta oso astunak.
12. artikulua. Arau-hauste arinak.
–Hona hemen arau-hauste arinak:
1.–Esparruko instalazioak behar bezala ez erabiltzea.
2.–Behar bezalako oinetakoak ez erabiltzea bai berdeguneetan, bai igeri-ontzien esparruan.
3.–Jatea edo edatea horretarako eremuetatik kanpora.
4.–Ez erabiltzea paperontziak, hautsontziak eta instalazioa garbi edukitzeko gainerako elementuak.
5.–Esparrura sartzea bizikleta, triziklo, patin eta abarrekin, eta berdegunetara aulkiekin, aulkitxoekin eta haurtxoendako gurditxoekin, baimen espresurik izan ezean.
6.–Zaindu gabe edukitzea 7 urtetik beheitiko haurrak, arrisku egoerei kasurik egin gabe, hala nola ondoan heldurik ez dutela txipli-txaplakoak ez diren igerilekuetan bainatzea.
7.–Igerilekuan dutxatu gabe sartzea.
8.–Helduak txipli-txaplako igerilekuan egotea beharrik gabe.
9.–Txipli-txaplako igerilekuan sartzea bainujantzirik edo pixoihalik gabe.
10.–Txipli-txaplako igerilekuaren barnean jatea edo jatera ematea.
11.–Aldageletan edo igerilekuen esparruan erretzea.
12.–Aulkiak eta mahaiak okupatzea gainean gauzak ezarriz, berehalakoan erabiltzeko asmorik gabe.
13.–Aire zabaleko jantokia zikin uztea, erabili ondoan.
14.–Instalazioko langileek (begiraleek, sorosleek, udal langileek eta oro har mantentze lanetakoek) erabilera dela-eta egiten dituzten oharrei kasurik ez egitea.
15.–Instalazioko edozein arau ez betetzea, arau-hauste astuna edo oso astuna ez denean.
13. artikulua. Arau-hauste astunak.
–Hona hemen arau-hauste astunak:
1.–Bonuaren edo sarreraren titularra ez denak hura erabiltzea, salbu hura galdu edo galtzeagatik salaketa dagoenean. Txartelaren titularra izanen da falta honen erantzulea.
2.–Egun berean 2 falta arin egitea.
3.–Instalazioan animaliak sartzea, itsu-txakurrak izan ezik.
4.–Bainulariei traba egitea.
5.–Bandalismoan aritzea.
6.–Horditurik edo edozein drogaren eraginpean bainatzea.
7.–Beste erabiltzaileen edo arau-hauslearen beraren segurtasunari eragin diezaiokeen beste edozein arau-hauste.
8.–Kalte egitea instalazioko edozein higigarri edo higiezini.
9.–Instalazioaren barnean ordena publikoa asaldatzea dakarren edozer egitea edo ez-egitea.
10.–Langile arduradunak eta instalazioan lan egiten dutenak iraintzea edo mendratzea.
11.–Instalazioetan sartzea hordi itxura nabarmenarekin edo drogen eraginpean.
14. artikulua. Arau-hauste oso astunak.
1.–Falta astunak errepikatzea.
2.–Instalazioaren barnean egiten diren falta astunak, bereziki eragiten dietenak bizikidetzari, ordenari eta segurtasunari.
3.–Bonuak edo sarrerak faltsutzea.
4.–Instalazioko materiala edo besteen ondasunak lapurtzea eta ebastea.
5.–Instalazioaren erabiltzaileei edo bertako langileei erasotzea.
6.–Instalazioaren barnean drogak saldu edo kontsumitzea.
7.–Instalaziora sartzea edozein arma aldean eramanik.
8.–Instalaziora sartzea horretarako ezarritako sarbideak erabili gabe.
Zehapenak
15. artikulua. Arau-hausteak honela zehatuko dira:
a) Arinak:
–Lehen falta arina, idatziz kargu hartzea.
–Bigarren falta arina urte berean, egun baterako kanporatzea.
–Hirugarren falta arina urte berean, aste baterako kanporatzea.
–Laugarren falta arina urte berean falta astuntzat hartuko da.
b) Astunak:
–Lehenengo falta astuna, hamabost egunerako kanporatzea.
–Bigarren falta astuna urte berean, hogeita hamar egunerako kanporatzea.
–Hirugarren falta astuna urte berean falta oso astuntzat hartuko da.
c) Oso astunak:
–Lehenengo falta oso astuna, hiru hilabeterako kanporatzea.
–Bigarren falta oso astuna urte berean, abonatu izaera galtzea.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza fiskal hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu behin betiko onetsitakoan (jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozedurari –Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea–) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.
Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki-erakunde honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoarekin.
Hirugarrena.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan honako hauek izanen dira aplikagarri: Ordenantza fiskal orokorra; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.
TARIFEN ERANSKINA
Urteko bonua:
1.–Kirol zentroa eta igerilekuak: 232,00 euro.
Denboraldiko abonuak:
1.–Bakarrarentzat:
- Helduak: 49,00 euro.
- Haurrak, 6 urtetik 14 urtera bitartekoak: 25 euro.
- 6 urtetik beheiti: salbuetsiak.
Familiakoak (gutxienez 3 kide):
- Helduak: 44,00 euro.
- Haurrak: 23,00 euro.
Hileko abonuak (30 egun naturalekoak, abonamendua luzatzen denetik):
1.–Bakarrarentzat:
- Helduak: 27,00 euro hilean.
- Haurrak, 6 urtetik 14 urtera bitartekoak: 15,00 euro.
- 6 urtetik beheiti: salbuetsiak.
Familiakoak (gutxienez 3 kide):
- Helduak: 23,00 euro.
- Haurrak: 13,00 euro.
15 sarrerako abonua:
- Helduak: 30,00 euro.
- Haurrak, 6 urtetik 14 urtera bitartekoak: 18,00 euro.
Sarrerak:
1.–Lanegunak:
- Helduak: 3 euro eguneko.
- Haurrak, 14 urte bitarte: 2,50 euro eguneko.
- 6 urtetik beheiti: salbuetsiak.
2.–Jaiegunak:
- Helduak: 5,20 euro eguneko.
- Haurrak, 14 urte bitarte: 4,10 euro eguneko.
- 6 urtetik beheiti: salbuetsiak.
Abonuak pertsonalak eta besterenezinak dira. Ondorio hauetarako heldutzat hartuko dira igerilekuen denboraldiaren urtean 15 urte beteko dituztenak. Orobat, igerilekuen denboraldiaren urtean 6 urte beteko dituztenak haurren abonua ordainduko dute.
%50eko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonek 100eko 20ko deskontua izanen dute kiroldegiko eta igerilekuetako urteko bonuan eta igerilekuetako sasoiko eta hileko abonuetan.
Igerilekuetako sasoian 65 urte edo gehiago beteko dituzten pertsonek %15eko deskontua izanen dute udal igerilekuetako sasoiko eta hileko abonuetan.
Hiru seme-alaba adingabe edo gehiago dituzten familiek 100eko 15eko deskontua izanen dute igerilekuetako sasoiko eta hileko abonuetan.
ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA HONAKO HAUETAN SARTZEKO, IZEN-EMATEKO EDO MATRIKULATZEKO: UDALAK HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE ARLOETAN ANTOLATZEN DITUEN IKASTAROAK ETA JARDUERAK
4. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz 2/1995 Foru Legeari, hain zuzen ere, lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalari (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), eta baliatuz haren 28. artikuluko baimena.
Kontzeptua
2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Udalak edo haren erakunde autonomoek hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan urtean zehar antolatzen dituzten ekitaldi, jarduera edo ikastaroetan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo gisako beste edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko beste arauetan sartuta ez daudenean.
Kudeaketako eta diru-bilketako arauak
3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartzean, edo izen ematea edo matrikula egitean.
4. artikulua. Ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.
5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio.
Tarifak
6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza fiskal hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betiko onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.
Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki-erakunde honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoarekin.
Hirugarrena.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan honako hauek izanen dira aplikagarri: Ordenantza fiskal orokorra; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.
TARIFEN ERANSKINA
1. epigrafea.–Kirol ikastaroak:
–Kirol Zentroko urteko bonuarekin, matrikula: 55 euro kirol ikastaro bakoitzeko.
–Astean 2 egun edo gehiagoko ikastaroak: 24 euro/hilabetea eta 55 euro/hiruhilekoa.
–Astean egun bateko ikastaroak: 20 euro/hilabetea eta 48 euro/hiruhilekoa.
–Hirugarren adinekoendako gimnastika: 24 euro/urtea.
–Kiroldegiko 48 orduko txapelketako kuotak, helduendako: 120 euro/taldea.
–Kiroldegiko 48 orduko txapelketako kuotak, haurrendako: 70 euro/taldea.
–Taldeak garraiatzeko kuotak: 60 euro/hiruhilekoa/pertsona.
–Kiroldegia erabiltzeko kuotak: 14 euro orduko.
Klausula:
Monitorearen kostua ezarritako tasa baino handiagoa bada, hori igoko da kostua berdindu arte.
2. epigrafea.–Kulturako eta aisialdiko jarduerak:
–Eskulan ikastaroko kuotak: 24 euro/hilabetea eta 55 euro/hiruhilekoa.
–Ikastaro berrien kuotak: 24 euro/hilabetea eta 55 euro/hiruhilekoa.
–Zezenketa, musika, kultura eta aisialdiko ikuskizunetara joateagatik: 74 euro gehienez, ikuskizunaren edo jardueraren kostuaren arabera.
ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATUEN ETA KALTEGABEKOEN KONTROL LIZENTZIAK ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
5. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, hain zuzen ere lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zerga-egitatea da zerbitzu tekniko eta administratiboak egitea, ingurumena babesteko jarduera sailkatuetan edo jarduera kaltegabeetan aritzeko honako kasu hauetan:
a) Jarduera-lizentzia.
b) Jarduera-lizentziaren berrikuspena.
c) Erantzukizunpeko adierazpena.
d) Erantzukizunpeko adierazpena aldatzea.
e) Instalazioa aldizka irekitzea.
f) Titulartasun aldaketak.
Ordaindu beharra
3. artikulua. Zerga ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko baldin interesdunak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.
Subjektu pasiboa
4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, bai eta, nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berraztertzen bada.
Tarifak
5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean jasotzen dira aplikatuko diren tarifak.
Kudeaketa arauak
6. artikulua. Jarduerarako eta irekitzeko lizentzia erdiesteko interesa dutenek behar den eskabidea aurkeztuko dute Udalan, lokalean egin beharreko jarduera(k) eta haren kokapena zehazten dituztela, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.
7. artikulua. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsita dela, interesdunak zenbatekoa ordaindu beharko du borondatez pagatzeko epean, jakinarazpena jasotzen duenetik hasita; bestela, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.
8. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien araudian ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.
9. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak horren berri eman beharko dio Udalari, eta horretarako behar diren frogagiriak aurkeztuko ditu. Titular berriaren aldeko lizentzia frogatzen duen titulua eskuratze aldera, dagokion tasa kobratuko zaio.
Arau-hausteak
10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, jarraikiko zaio Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza fiskal hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu behin betiko onetsitakoan (jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozedurari –Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea–) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.
Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki-erakunde honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoarekin.
Hirugarrena.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan honako hauek izanen dira aplikagarri: Ordenantza fiskal orokorra; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia eta jarduerarako lizentziaren berrikuspena.
–Emandako lizentzia edo erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko: 200 euro (zenbateko hori handituko da txosten teknikoen kostuaren ondorioz).
II. epigrafea.–Titulartasun aldaketak.
–Eskualdaketa bakoitza, lizentzia edo erantzukizunpeko adierazpena batere aldatu gabe: 100 euro.
ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEKO
6. ORDENANTZA
1. artikulua. Oinarria.
Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.
2. artikulua. Zerga-egitatea.
Zerga-egitatea da hirigintza-jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egokitu daitezen indarrean dauden hirigintza eta eraikuntza arauei.
3. artikulua. Udalaren honako hirigintza-jarduketa hauek daude tasei loturik:
1. Partikularrek aurkeztu antolamendurako plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun-azterketak, aurrerapen azterlanak, antolamendurako planen aurreproiektuak, birzatiketak eta planeamenduko aldaketak izapidetzea.
2. Partikularrek aurkeztutako urbanizazio proiektuak izapidetzea.
3. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan zehaztutakoak.
Aipatze aldera, honako hauek dira:
a) Lurzatiketa egiteko lizentziak.
b) Honako obra hauetarako lizentziak: etxe berriak egitekoak, etxeak zaharberritzekoak, tramitazio laburrekoak, obra txikiak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza txikietakoak.
c) Lehen erabilerako lizentziak.
d) Lizentziak, eraikinak eraisteko, eta bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako.
e) Lurrak mugitu, zelaitu eta lur-erauzteko lizentziak.
f) Emandako lizentzien aldaketak.
g) Behin-behineko lizentziak.
4. Eraikuntzako hondakinak (EEH) biltzeko zerbitzuaren prestazioa.
4. artikulua. Ordaindu beharra.
1. Zerga ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko baldin interesdunak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.
2. Tramitatzen direnean plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun-azterketak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak eta planeamenduko aldaketak, haiek ebatzi edo behin betiko onesten diren unean sortuko da zerga ordaindu beharra.
3. Tramitatzen direnean plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun-azterketak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak eta planeamenduko aldaketak, haien tramitazioa hasierako onespenaren egintzarekin hasi bada eta ez badira ebatzi edo behin betiko onetsi, ordaindu beharra sortuko da, Foru Komunitateko egunkarietako iragarkien gastuei dagokionez, espedientea hasiera batean onesten den unean.
5. artikulua. Subjektu pasiboa.
1. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez baina unitate ekonomiko edo ondare banandua diren entitateak, baldin egindako hirigintza-jarduketengatik edo emandako lizentziengatik eragina edo onura hartzen badute.
2. Eraikitzaileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezkoak izanen dira, lurzoruari eta hiri antolamenduari buruzko arauetan hirigintzako lizentziak emateko ezarri diren tasetan.
6. artikulua. Tarifak eta karga-tasak.
Aplikatu beharreko tarifak, tasak eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean ageri dira.
7. artikulua. Lizentzien tramitazioa eta haien ondorioak.
Hirigintza jarduketari buruzko eskabide oro bete beharko da Hirigintza Prozedurari buruzko Ordenantzan eta aplikagarri diren bestelako arauetan ezarritako moduan.
8. artikulua. Lizentzien iraungipenaren inguruko orotan, hirigintzari buruzko araudian xedatuari jarraituko zaio.
9. artikulua. Lizentziaren titularrek atzera egiten ahalko dute eskatutako obretan, Udalari ukoa idatziz aurkeztuz gero, betiere aipatu lizentzia iraungirik ez badago. Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen egiten bada uko eta obrak hasi gabe badaude, lizentzia emandakoan legokiokeen tasaren %20 ordaindu beharko da. Lizentzia eman eta gero egiten bada uko, tasak %50 baino ez dira gutxituko.
10. artikulua. Kudeaketa arauak.
Planeamendurako espedienteak eta lizentziak izapidetzeko ardura duten bulegoek likidazioa eginen dute, udal teknikariek adostasun txostena eman ondoren. Likidazio horretan zehaztuko dira subjektu pasiboaren izen-deiturak, tasa zer kontzeptutan likidatzen den, tarifa eta zenbatekoa.
11. artikulua. Urbanizazio proiektuak tramitatzeko, proiektua onesterakoan likidatuko dira tasak. Orobat, prentsan argitaratzeko gastuak likidatuko dira, betiere argitaratu ondotik.
12. artikulua. Lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak likidatuko dira behin-behinekoz obraren aurrekontuaren kostuaren arabera, obra gauzatzeko aurrekontuaren arabera, alegia. Hortaz, ez dira horretan sartuko ez gastu orokorrak, ez kontratistaren industria mozkina ezta proiektua prestatzeko eta obra zuzentzeko ordainsari teknikoak ere.
Obra bukatu edo behin-behinekoz hartu eta hurrengo hilabetean, hura eman dela ziurtatzen duen adierazpena aurkeztuko da, eta, horrekin batera, obraren zuzendariak egindako ziurtagiria, behar den elkargo profesionalak ikus-onetsia, bideragarria bada, horren bidez ziurtatzeko obren kostu osoa.
Aipatutako kostua udal teknikariek aztertuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute, egokitu eginen dute. Behin betiko likidazioa eginen da eta onesteko aurkeztuko da.
Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, abisatu gabe.
13. artikulua. Ez dira tasaren zerga-oinarriaren zati izanen beste elementu batzuk, hala nola altzariak eta beste, ezta obra proiektuan funtsezko ez diren beste batzuk ere.
Ordenantza honen eranskinean azaltzen denaz gainera, tasaren ezarpen oinarriaren zatitzat hartuko da barne urbanizazioaren proiektuaren zenbatekoa. Horretarako, interesdunek barne-urbanizaziorako proiektua aurkeztu beharko dute, aurrekontu eguneratuarekin batera.
14. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio tasak erregelamenduzko epean ordaindu beharko dituela.
15. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.
Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, jarraikiko zaio Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari.
16. artikulua. Udalaren lizentziarik gabe obrak egitea zigortu eta zehatuko da indarrean dagoen araudian xedatuari jarraikiz, hirigintzako arau-haustetzat hartzen baita.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza fiskal hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu behin betiko onetsitakoan (jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozedurari –Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea–) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.
Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki-erakunde honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoarekin.
Hirugarrena.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan honako hauek izanen dira aplikagarri: Ordenantza fiskal orokorra; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.–Birpartzelazioak izapidetzea.
I-A) Espediente bakoitza izapidetu eta ebazteko tasak 200 eurokoak dira.
I-B) Birpartzelazioak aldatzeko izapideak: 200 euroko tarifak aplikatuko dira.
II. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak izapidetzea.
Aplikatu beharreko tarifak 200 eurokoak dira.
III. epigrafea.–Hirigintzako lizentziak edo erantzukizunpeko adierazpenak.
III-1) Partzelazio-, taldekatze-, banantze- edo zatitze-lizentziak:
–Lizentzia bakoitza izapidetu eta ebazteagatik honako tasa hau sortuko da: 62 euro.
III-2) Obra-lizentziak edo erantzukizunpeko adierazpenak: eraikuntza, handitzea, eraberritzea, eraistea, lur-mugimenduak, zuhaitzak moztea, kartelak jartzea eta lizentzia behar duten gainerako egintzak, aurreko apartatuetan jaso ez badira:
–Obra gauzatzeko aurrekontua 18.000 euro edo gutiagokoa duen lizentzia edo erantzukizunpeko adierazpen bakoitza izapidetu eta ebazteagatik, 51,15 euroko tasa sortuko da. Salbuetsita daude fatxadak pintatzeko eta desgaitasuna duten pertsonen etxebizitza partikularretan arrapalak eraikitzeko obra lizentziak.
–Obra gauzatzeko aurrekontua 18.000 eurotik goitikoa duen lizentzia edo erantzukizunpeko adierazpen bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, 116,65 euroko tasa sortuko da. Salbuetsita daude fatxadak pintatzeko eta desgaitasuna duten pertsonen etxebizitza partikularretan arrapalak eraikitzeko obra lizentziak edo erantzukizunpeko adierazpenak.
III-3) Eraikinak eta instalazioak lehenbizikoz okupatzeko lizentziak:
–Lizentzia emateko espediente bakoitza izapidetu eta ebazteagatik, honako tasa hau sortuko da: 50 euro.
III-4) Eraikinen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak:
–Lizentzia emateko espediente bakoitza izapidetu eta ebazteagatik, honako tasa hau sortuko da: 50 euro.
IV. epigrafea.–Eraikuntza hondakinen kudeaketa obra txikietarako.
30 kg-ko zaku bakoitzeko, 2 euro.
V. epigrafea.–Arma txartelen izapidetzea.
50 euroko tasa.
ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEAREN ERABILERA PRIBATIBORAKO EDO APROBETXAMENDU BEREZIETARAKO (MERKATU TXIKIA, AZOKAK, OBRAK ETAB.)
7. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, hain zuzen ere lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zerga-egitateak dira tokiko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola honako hauek:
a) Erabilera publikoko lurrak okupatzea honako hauen bidez: salgaiak, eraikuntzako materiala, hondakinak, hesiak, eskorak, euskarriak, aldamioak edo gisako instalazioak.
b) Irabazteko asmoarekin, erabilera publikoko lurrak okupatzea, honako hauek jarriz: mahaiak, aulkiak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bestelako elementuak.
c) Erabilera publikoko lurretan kokatutako merkatu txiki, postu, barraka, saltzeko etxola, ikuskizun eta jolaskizunak paratzea, bai eta kalez kaleko industriak ere.
d) Erabilera publikoko lurretako lurpea okupatzea.
e) Soto edo erdisotoei argia edo aireztapena emateko eta haietara pertsonak edo gauzak sartzeko, bide publikoko zoladura edo espaloietan kokatutako argi-zulo, arnasbide, ate, kargatze-aho edo antzeko elementuak, bai eta argi-sare publikotik egindako harguneak ere.
f) Bide publikoaren gainetik dauden edo fatxada-lerrotik ateratzen diren markesina, eguzki-oihal edo antzeko instalazioak, eraikinaren egiturazko elementu berekiak ez direnean.
g) Eremu publikoaren gainean edo lurgainean kokatuta dauden burdina-barra, aldamio eta gisakoak, zutoinak, kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, baskulak, salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.
h) Eremu publikoko kioskoak, erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak, kalez kaleko industriak jartzea eta zinemako filmaketak egitea.
i) Iragarkiak jartzea, horretarako okupatuz toki-erakundeko jabari publikoko lurrak, edo iragarki horiek ikusgarri direnean herriko errepide edo bide publikoetatik.
j) Ostalaritzako establezimenduen terrazak eremu publikoan.
Ordaindu beharra
3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean, eta aurretik eskatu behar da egoki den baimena. Eremu publikoa ostatuetako barrekin okupatzeko, aldez aurretik tasa ordaindu beharko da eta baimen eskaerarekin batera tasaren ordainagiria aurkeztuko da.
Udalaren nahitaezko lizentzia izan gabe hasten bada erabilera edo aprobetxamendua, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez du izandako erabilera edo aprobetxamendua legeztatuko, eta kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.
Ordenantza honen xede diren erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldizkako sortzapena agintzen duten kasuetan, tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zergaldia urte naturala izango da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko, hiruhileko naturaletan, barne delarik hasiera edo bukaerakoa, zer behar duen.
Ordaintzera behartuak
4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko nahiz juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten erakundeak, baldin eta egiten badute tokiko jabari publikoko lurzoru, lurgain edo lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia, edo hari onura ateratzen badiote.
Bide publikoan paratzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titularrez edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, zaborrontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.
5. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lurzoruan, lurgainean eta lurpean egindako erabileraren edo aprobetxamenduaren tasak loturik egonen dira dagokien ordenantza fiskalari edo aplikagarri diren udal erabakiei.
Oinarriak, tasak eta tarifak
6. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria, gehienetan, zehaztuko da aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren luze-zabalaren arabera.
Tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.
Lizitazio publikoko prozedurak erabiltzen direnean, emakida, baimena edo adjudikazioa zein proposamenentzat egiten den, haren balio ekonomikoaren arabera finkatuko da tasaren zenbatekoa.
Kudeaketa arauak
7. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean herriko jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, tasaren subjektu pasiboa aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.
Gordailu hori finkatuko da ukitu daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera, aurretik udal teknikariak txostena eginda, hura zenbakietara ekartzeko.
Gordailua lotu daiteke indarreko araudia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin. Fidantza berreskuratu ahal izateko, aldeko txostena beharko da, indarreko araudia eta lizentzia lortzeko baldintzak hertsiki bete direla eta zoladura behar bezala konpondu dela egiaztatuko duena.
Erabilera dela-eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak, suntsitutako gauzek zenbat balio duten edo kaltetutakoen balio galera norainokoa den, horrenbeste emanen dio ordainetan Udalari. Bereziki, konponezintzat hartuko dira kalteak baldin interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan egin badira edo 20 urte baino gehiagoko zuhaitzak hondatzen badira.
Lehenik eta behin fidantzek kalte-ordain horiek estaliko dituzte.
8. artikulua. Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badute, aurretik dagokien kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.
9. artikulua. Udalak jabari publikoa okupatzeko baimena bere osotasunean balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa eta abarrik badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala itzultzea beste beharkizunik ez du izanen.
10. artikulua. Asteko merkatu txikiaren funtzionamendua.
Saltoki finkoen esleipena, haien onuradun izan daitezkeenen artean adostasunik ezean, urtero ezarriko da toki entitateko organo eskudunak ezartzen duen irizpideari jarraikiz. Ordaintzen ez bada ordaintzeko epea iraganda, saltoki hori ezin izanen da paratu, dagokion seihilekoa ordaindu arte.
Saltoki finko baten esleipenak emanen dio onuradunari saltokia edo tokia okupatzeko eskubidea merkatu txikia egiten den eguneko 9:00ak arte neguko ordutegian eta 8:00ak arte udako ordutegian; hortik aurrera beste edozein erabiltzailek okupatu ahalko du, behar den tasa aurretik ordainduta, eguneko saltokia balitz bezala.
Cortesko Udalaren zerbitzu osagarrietako langileek finkoak ez diren saltokiak esleituko dituzte merkatu txikiko egunetan, tasa ordaindu ondoan.
Saltoki finko bat urte osorako esleitu ondoan titularrak seihilekoren batean hura erabiltzeari uko egiten badio, saltoki bera okupatzeko lehentasunezko eskubidea galduko du, eta Udalarena izanen da saltoki hori berriz esleitzeko eskubidea, nahi bezalako irizpideari jarraikiz.
11. artikulua. Ostalaritzako establezimenduen terrazak.
Terrazatzat hartzen dira mahaiak, aulkiak, eguzki-babesak, toldoak, loreontziak eta gainerako hiri-altzari eramangarri edo zatikagarriak, bertan egiten diren jarduerak ostalaritzako jarduera nagusi bati lotuak badaude, hala nola ostatu, ostatu-kafetegi, jatetxe edo horrelakoei.
Horrelako okupazioetarako baimena eskatzen ahal dute ostalaritzako establezimenduetako jarduerarako lizentzien eta/edo irekitzeko lizentzien titularrek, baldin eta okupatu nahi den kanpoko eremuarekin mugakide badira, betiere jarduera egiten bada hura arautzen duten hirigintzako arauei eta sektorekoei jarraikiz.
Terraza ezarri baino lehen, nahitaezko baldintza izanen da tasa ordaintzea.
Terrazaren gehieneko zabalera establezimenduarena berarena izanen da, eremu publikoaren gainean proiektatua (zabalera gehiago nahi baldin bada, beharrezkoa izanen da alboetako establezimenduen edo eraikinen eskubideen titularrek baimentzea).
Oinezkoen pasabideak errespetatzen direla begiratuko da, baita ibilgailu publikoen eta larrialdietako ibilgailuen sarbidea ere, eta horrek lehentasuna izanen du beti eremu publikoko beladoreen okupazioaren gainean. Arrazoi horiek kontuan hartuta ere, terraza jartzea ukatu ahalko zaio, ostalaritzako establezimenduaren kokapenaren inguruabarrak ikusita.
Ostalariak mantendu beharko ditu eremua eta altzariak modu egokian, alegia, garbitasuna, segurtasuna eta txukuntasuna begiratuta, eta bera arduratuko da bertan edo inguruan sor daitezkeen hondarrak biltzeaz. Orobat, okupatutako eremuan pasabide irekia izateaz arduratuko da, nahikoa eta egokia oinezkoak pasa daitezen bertatik, espaloitik jaitsi beharrik gabe.
Terrazaren barrenean zernahi ikuskizun egin nahi bada, beharrezkoa izanen da Udalaren baimena.
Baimenaren titularrak behar adina aurreneurri hartuko ditu, hain zuzen ere terrazek ez diezaieten bizilagunei eragozpenik sortu. Horretarako, eta hasiera batean, hura 00:30ean bildu beharko da lanegunetan, eta ordutegi hori luzatuko da 01:30era arte, ostiraletik larunbaterako, larunbatetik iganderako eta jai bezperetako gauetan, salbu eta halako eremu akustikoetan dauden terrazen kasuan, legedia aplikagarrian eremu sentikortzat hartzen diren tokietan, horiek biltzeko ordua aurreratu beharko baitute delako arautegia beteko badute. Terrazaren altzariak biltzeari dagokionez, establezimendua ezarritako orduan baino lehenago itxi behar bada, bere ordutegiari jarraitu beharko dio eta altzariak ere lehenago bilduko dira. Hori guztia, ezertan galarazi gabe ordutegi horiek, inoizka edo modu orokorrean, Udalak aldatzen ahal dituela urtean zehar.
Titularrak edo ordezkariak ez du terraza jarriko eta hura bildu beharko du udal agintariak edo udaltzainek beren eginkizunen barrenean hala agintzen diotenean Udalak antolatutako edo baimendutako edozein ekitaldi izateagatik.
Terraza erabiltzearen ondorioz, hiri altzarietan edo bestelako elementuetan, hala nola, zoladuretan edo berdeguneetan, triskantzak edo kalteak sortzen badira, haren titularra izanen da erantzule.
Terraza jartzeko eskabidea egiten denean, interesdunak Udal Diruzaintzan ordaindu beharko du tasa, zein den okupatu beharreko eremua, harexeri dagokiona.
Ikusirik autodeklarazioa eta horrekin batera eginiko diru-sarrera, Udalak eman edo ukatuko du terraza jartzeko baimena. Baimena ukatuz gero, itzuli eginen da ordaindutako tarifa.
Orobat, interesdunek eginiko autodeklarazioa Udal Zerbitzuek azter dezakete edozein unetan, eta horretarako likidazio osagarria eginen du frogatu ondoren egiazki zenbat mahai ezarri diren, ezertan ukatu gabe behar diren zehapenak aplikatzen ahal dituela, horiek mailakatuak izanen baitira arau-haustearen larritasunaren edo bildu diren inguruabarren arabera, baina isunak ezin izanen dira inolaz ere 300 euro baino txikiagoak izan.
Interesdunak autodeklarazioan adierazi baino mahai gutxiago paratzen baditu terrazan, ez du eskubiderik izanen ordaindutako diruaren itzulketa jasotzeko.
Herrian baldin bada jairik edo gertakizun berezirik bizilagunak oro har ukitzen dituena, Udalak baimena eman dezake halako egun jakin edo denboraldi baterako interesdunak eginiko autodeklarazioan agertzen diren mahai kopurua baino gehiago jartzeko, horregatik ondorioztatu gabe nahitaez tarifa osagarria kobratuko duenik. Mahaiak jartzeak edo horien kopurua handitzeak berekin ekar dezake ibilgailuei bidea ixtea edo murriztea.
Terrazak jartzeko baimenaren eskabidea tramitatu beharko da honako autolikidazio eta diru-sarreretarako orria beteta:
TERRAZA JARTZEKO ESKABIDEA
(Udal ordenantza, jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasa arautzen duena)
Jaun/andrea: .................................................................................................., IFZ/IFK: ......................, helbidea (kalea): ...................................... eta telefonoa: ......................, neure izenean edo honako hau ordezkatuz: ........................................................, IFZ/IFK: ......................, jakinarazpenetarako helbidea ..........................., telefonoa ............................, ostalaritzako establezimenduaren izena: ........................., establezimenduaren titularra: ..............................., establezimenduaren helbidea: ............................ eta titularraren telefonoa: .....................
Zure aitzinean agertzen naiz eta AZALTZEN DUT:
Eremu publikoan ostalaritzako erabileretarako terrazak jartzea arautzen duen udal ordenantzaren 6. artikuluari jarraikiz,
ESKATZEN DUT:
Baimena eman diezadatela jabari publikoko kaleak eta eremuak okupatzeko, baimendutako hainbat elementu jartzeko, ostalaritzako terrazei lotuak, honako taula honi jarraikiz:
HIRUHILEKOA | MAHAI KOPURUA | ORDAINTZEKOA (mahai kopurua × 12 euro bakoitza) |
Urtarrila-otsaila-martxoa | ||
Apirila-maiatza-ekaina | ||
Uztaila-abuztua-iraila | ||
Urria-azaroa-abendua | ||
GUZTIRA |
Ezagutzen dudala eskatutako baimena beste hauen menean dagoela: ordenantzan ezarritako baldintza partikularrak eta herriko araudian zehaztutako gainerako baldintza orokorrak betetzea.
Cortesen, 2024ko ..............................aren ..........(e)(a)n.
Interesduna
Zuk emandako datuak sartuko dira AEPDko fitxategi batean edo gehiagotan, Cortesko Udala horien erantzulea baita. Datuen helburua da agirien erregistroa mantentzea, zure eskabidea kudeatzea eta toki entitatearen beste edozein helburu, zein den eskabidearen arrazoia ikusita. Erabili ahalko dituzu sartzeko, zuzentzeko, kentzeko edo aurka egiteko eskubideak, idazkia igorriz Cortesko Udalari (Duques de Miranda plaza, 4, 31530 Cortes, Nafarroa).
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza fiskal hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu behin betiko onetsitakoan (jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozedurari –Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea–) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.
Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki-erakunde honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoarekin.
Hirugarrena.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan honako hauek izanen dira aplikagarri: Ordenantza fiskal orokorra; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.
I.1. Terrazak: 12 euro mahai bakoitzeko hiruhilekoan.
I.2. Eremu publikoa ostatuetako barrekin okupatzea: 148 euro urtean.
I.3. Eremu publikoa okupatzea ferietako saltoki, obrako material, aldamio, eskulan txiki edo bitxi merkeen postu eta abarrekin: 0,75 euro/m²/egun. Postu bakoitzeko, gutxienez, 6,2 euro, eta eraikuntzako materialekin hileroko okupazioa, 6,2 euro, gutxienez.
I.4. Eremu publikoan publizitate-afixak paratzea: 160 euro bakoitzeko.
I.5. Beste aprobetxamendu batzuk:
a) Obretako etxola eta egun bakoitzeko: 5 euro.
b) Zoru publikoan egindako gainerako aprobetxamenduak, 0,75 euro/m²/eguna.
c) Saltzeko makinak Udalaren eraikin edo lokaletan jartzeagatik: 27 euro makina bakoitzeko.
II. epigrafea.–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak.
–Eremu publikoko lurretan toldoen bidez lurgaina hartzea: 1,10 euro/m²/urtea.
–Ibiltze eta herrestatze tasak, zirkulazioaren gaineko zergatik aparteko ibilgailuentzat:
- Motokultoreak: 7,86 euroko kuota urtean.
- Traktoreak edo ibilgailu bereziak, 15 CV artekoak: 29,86 euroko kuota urtean.
- Traktoreak edo ibilgailu bereziak, 16 eta 24 CV bitartekoak: 44,57 euroko kuota urtean.
- Traktoreak edo ibilgailu bereziak, 24 CV-tik goitik: 60,57 euroko kuota urtean.
Zirkulazioaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen bidez onesten diren tarifen igoeraren ehunekoa aplikatuz eguneratuko da ibilgailuen ibiltze eta herrestatze tasa.
ORDENANTZA FISKALA, ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENTZEKO ZERBITZURAKO
8. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, hain zuzen ere lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zerga-egitatea sortzen da Udalaren zerbitzu eskudunek ibilgailuak eremu publikotik kentzeko nahiz kentzen hasteko edo ibilgetzeko zerbitzua egitean.
3. artikulua. Tasa ordaintzetik salbuetsita daude honako hauek:
1. Ibilgailuak kentzea, behar den baimena duten kabalkada, desfile, segizio, kirol-saio, zezen-ikuskizun edo beste jarduera nabarmenen bat eginen den ibilbidean aparkaturik egoteagatik.
2. Ibilgailuak kentzen direnean, aparkaturik dauden tokian eremu publikoa konpontzea edo garbitzea eragozten dutelako.
3. Jabeei ebatsitako ibilgailuak bide publikotik kentzen direnean. Horretarako, jabeari ibilgailua ebatsi zaiola ulertuko da hark ebasketa-salaketaren kopia aurkezten duenean.
Tasaren sortzapena
4. artikulua.
1. Ibilgailua kentzeko tasa sortuko da zerbitzua hasten den momentuan.
2. Ibilgailua kendu eta 24 ordu iraganik sortuko da ibilgailua gordetzeko tasa.
Subjektu pasiboa
5. artikulua. Kasu bakoitzean ezarri behar diren arauekin bat, honako hauek ordaindu beharko dute tasa: ibilgailuaren gidariak, titularrak, gordailuzainak edo ibilgailuaren erantzuleak.
Karga-oinarria
6. artikulua. Karga-oinarria izanen da kendu, gorde edo ibilgetu den ibilgailu bakoitza.
Salbuespenak
7. artikulua. Soilik onartzen dira lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharreko salbuespenak.
Tarifak
8. artikulua. Ibilgailuak kentzeagatik -hasita nahiz osorik- eta altxatzegatik edo ibilgetzeagatik aplikatu beharreko tarifak ordenantza honetako eranskinean daude ezarrita.
Tributuaren kudeaketa
9. artikulua. Ordainarazpen honen diru-bilketarako arau berezi gisa ezarri da zerbitzu honek sorraraziko dituen tasak Udaleko diru-bilketa zerbitzuetan ordainduko direla. Horiek luzatuko dituzte ordainketa frogatzeko behar diren ordainagiriak edo tributu efektuak.
10. artikulua. Kendutako ibilgailua ez zaio jabeari itzuliko harik eta hura kendu eta zaintzeak sortu dituen eskubideak ordaindu arte.
11. artikulua. Tasa honen likidazioa ordaintzeak ez du kentzen inolaz ere pagatu beharra zirkulazio arauak hausteagatik bestalde izan daitezkeen zehapen edo isunak.
Jabeek eraman gabeko ibilgailuak
12. artikulua. Udalak bere altxatokietan dauzkan ibilgailuak adjudikatuko ditu, edo bestela deseginen, egungo legezko xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza fiskal hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu behin betiko onetsitakoan (jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozedurari –Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea–) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.
Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki-erakunde honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoarekin.
Hirugarrena.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan honako hauek izanen dira aplikagarri: Ordenantza fiskal orokorra; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.
Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren gordetegira eramateko lanak hasi ondotik, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada:
–2.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 43,30 euro.
–Ibilgailuak, 2.500 kilogramo baino astunagoak: 78,40 euro.
II. epigrafea.
Zerbitzua osorik egiten denean, eta ibilgailu arau-hauslea Udalaren gordetegira eramaten denean:
–2.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 86,60 euro.
–Ibilgailuak, 2.500 kilogramo baino astunagoak: 156,70 euro.
III. epigrafea.
Ibilgailua kendu eta gordelekura eramaten denetik 24 ordu iraganda, gordetzeko tarifa hau izanen da egun edo zatiki bakoitzetik:
–2.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 6,50 euro.
–Ibilgailuak, 2.500 kilogramo baino astunagoak: 13,00 euro.
IV. epigrafea.
Ibilgailua bide publikoan ibilgetzeagatik:
–2.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 86,60 euro.
–Ibilgailuak, 2.500 kilogramo baino astunagoak: 156,70 euro.
V. epigrafea.
Ibilgailuen ezaugarriengatik Udalak dituen baliabideekin ezin eraman bada eta zerbitzua egiteko bertze batzuengana jo beharra baldin bada, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %20, administrazio arloko gastu orokorrengatik.
2.500 kilo baino gutxiagoko ibilgailu baten berezko ezaugarriak direla medio, 2.500 kilo baino gehiagokoak kentzeko erabiltzen den garabia erabili behar izanez gero, horietarako ezartzen den tasa kobratuko da.
ORDENANTZA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
9. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz 2/1995 Foru Legeari, hain zuzen ere, lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalari (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), eta baliatuz haren 28. artikuluko baimena.
Ordaindu beharra
2. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra baimendutako erabilera abiatzen denetik sortzen da, aitzinetik haren zenbatekoa ordaintzeko eskatuko bada ere.
3. artikulua. 1. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera. Hona hemen zein diren:
–Elkarte eta gainerako erakundeak, baldin eta ikastaroak, erakusketak eta beste jarduera batzuk irabazteko asmoz antolatzen badituzte, Udalak eta haren erakunde autonomoek sustatu eta antolaturiko programaziotik kanpora.
–Oturuntzak, ospakizunak eta gisakoak.
3. artikulua. 2. Gizarte eta hezkuntza arloko elkarte eta erakundeek ez dute prezio publikoa ordaindu behar, irabazi asmorik ez badute.
Erabilera
4. artikulua. Baimena emanen da Udalbatzak udal lokalen erabilpenerako onetsitako arauen arabera.
Tarifak
5. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, eta balio erantsiaren gaineko zerga barne hartuko dute, hala badagokie.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza fiskal hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu behin betiko onetsitakoan (jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozedurari –Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea–) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.
Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki-erakunde honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoarekin.
Hirugarrena.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan honako hauek izanen dira aplikagarri: Ordenantza fiskal orokorra; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.
I.1. Udalaren "Retegui II" pilotalekuko lokalak ikuskizunetarako edo ekitaldi pribatuetarako erabiltzea:
–Ikuskizun bakoitzeko: 400 euro eguneko.
–Ekitaldi pribatu bakoitzeko: 200 euro eguneko.
–Kantxa erabiltzeagatik: 4 euro orduko.
II. epigrafea.–Udalaren gainerako lokalak erabiltzea:
II.1. 3 ordu edo denbora gutxiagorako lagatzea, egunean: 60,10 euro.
II.2. Espazioa 3 ordutik 6 ordu arte lagatzea, egunean: 108,30 euro.
II.3. 6 ordu baino gehiagorako lagatzea, egunean: 156,50 euro.
III. epigrafea.–Murriztapenak.
III.1. Lokala erabiltzea gutxienez ere 5 egun jarraian: %20.
III.2. Lokala erabiltzea gutxienez ere 7 egun jarraian: %30.
ORDENANTZA, UDAL HILERRIA ERABILTZEKO TASA ARAUTZEN DUENA
10. ORDENANTZA
1. artikulua. Oinarria eta izaera.
Konstituzioaren 133.2 eta 142. artikuluek eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 106. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoarekin bat, udal honek ezarri du udal hilerriko tasa. Hori guztia, ondasun eta zerbitzu publiko hauei aplikatu beharreko araudia ukatu gabe.
2. artikulua. Zerga-egitatea.
Tasaren zerga-egitatea da udal-hilerriko zerbitzuak ematea, hala nola ehorzketetarako espazioak esleitzea, hildakoen atsedenerako espazioak kontserbatzea eta alderdi batek eskatuta baimentzen den beste edozein.
3. artikulua. Subjektu pasiboa.
Zergapeko subjektu pasiboak dira baimena emateko edo zerbitzua egiteko eskatzen dutenak eta, halakorik bada, emandako baimenaren titularrak.
4. artikulua. Salbuespenak.
Salbuetsirik egonen dira honelakoetan egiten diren zerbitzuak:
a) Ongintzatik etortzen diren egoiliarren hobiratzeak, betiere hilotzaren eramatea establezimendu horien kontura egiten bada eta hilen familiak ehorzketako deus ordaintzen ez badute.
b) Pobrezia gorrian daudenen hilotzen hobiratzeak.
5. artikulua. Tasaren zenbatekoa.
Aplikatzeko tasak ordenantza honen tarifen eranskinean agertzen dira.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza fiskal hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu behin betiko onetsitakoan (jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozedurari –Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea–) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.
Bigarrena.–Ordenantza fiskal orokor hau eta toki-erakunde honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoarekin.
Hirugarrena.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan honako hauek izanen dira aplikagarri: Ordenantza fiskal orokorra; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.–Hilerria erabiltzea:
–Nitxoa: 450,00 euro unitate bakoitzeko.
–Hilobi arrunt bakoitzeko: 250,00 euro.
–Hilobi bikoitza: 500 euro.
–Kolunbarioa: 250,00 euro.
ORDENANTZA, CORTESKO GAZTELUAN BISITAK EGITEKO TASA ARAUTZEN DUENA
11. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, arau honetan tasak ezarri dira Cortesko gazteluan bisitak egiteagatik.
Ordaindu beharra noiz sortzen den
2. artikulua. Tasa ordaindu beharra baimendutako erabilera abiatzen denetik sortzen da, aitzinetik haren zenbatekoa ordaintzeko eskatuko bada ere.
Ordaintzera behartuak
3. artikulua. Tasa ordaindu beharko dute Cortesko gaztelura bisita egiten dutenek, betiere kontuan harturik erabiltzeko indarrean dagoen egutegia eta eskuragarritasuna.
Erabilera
4. artikulua. Baimena emanen da Cortesko gaztelua erabiltzeko unean-unean indarrean dauden arauei jarraikiz, horiek baimen bakoitzean agertuko baitira.
Oinarriak, tasak eta tarifak
5. artikulua. Cortesko Gaztelura bisitak egiteko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, dagozkien epigrafeetan.
Arau-hausteak eta zehapenak
6. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen araubideari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritakoari jarraikiko zaio.
7. artikulua. Segurtasun arrazoiak direla-eta, Cortesko gazteluak irudiak grabatzeko sistema dauka.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan honako hauek izanen dira aplikagarri: Ordenantza fiskal orokorra; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.
Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.
TARIFEN ERANSKINA
Bisita gidatuak:
6 urtetik beheitiko haurrak: doan.
Gainerako pertsonak: 3 euro.
13 eta 25 lagun bitarteko taldeak: 30 euro.
Gaueko bisita: 5 euro laguneko.
Argazki-erreportajea: 60 euro.
ORDENANTZA, ALTO DE LA CRUZEKO AZTARNATEGI ARKEOLOGIKOAREN ERAKUSKETA IRAUNKORREAN BISITAK EGITEKO TASA ARAUTZEN DUENA
12. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, ordenantza honetan tasak ezarri dira Cortesko gazteluan kokatutako Alto de la Cruzeko aztarnategi arkeologikoaren erakusketa iraunkorrean bisitak egiteagatik.
Ordaindu beharra noiz sortzen den
2. artikulua. Tasa ordaindu beharra baimendutako erabilera abiatzen denetik sortzen da, aitzinetik haren zenbatekoa ordaintzeko eskatuko bada ere.
Ordaintzera behartuak
3. artikulua. Tasa ordaindu beharko dute erakusketa iraunkorrera bisita egiten dutenek, betiere kontuan harturik erabiltzeko indarrean dagoen egutegia eta eskuragarritasuna.
Erabilera
4. artikulua. Baimena emanen da erakusketa iraunkorrera sartzeko unean-unean indarrean dauden arauei jarraikiz, horiek baimen bakoitzean agertuko baitira.
Oinarriak, tasak eta tarifak
5. artikulua. Alto de la Cruzeko aztarnategi arkeologikora bisitak egiteko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, dagozkien epigrafeetan.
Arau-hausteak eta zehapenak
6. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen araubideari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritakoari jarraikiko zaio.
7. artikulua. Segurtasun arrazoiak direla-eta, erakusketa iraunkorrak irudiak grabatzeko sistema dauka.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan honako hauek izanen dira aplikagarri: Ordenantza fiskal orokorra; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.
Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da 2024ko urtarrilaren 1ean eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.
TARIFEN ERANSKINA
Bisita gidatuak:
6 urtetik beheitiko haurrak: doan.
Gainerako pertsonak: 3 euro.
13 eta 25 lagun bitarteko taldeak: 30 euro.
ORDENANTZA, CORTESKO GAZTELUAN EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASA ARAUTZEN DUENA
13. ORDENANTZA
Kontzeptua
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, arau honetan tasak ezarri dira Cortesko gazteluan ezkontza zibilak egiteagatik.
Ordaindu beharra noiz sortzen den
2. artikulua. Tasa ordaindu beharra baimendutako erabilera abiatzen denetik sortzen da, aitzinetik haren zenbatekoa ordaintzeko eskatuko bada ere.
Ordaintzera behartuak
3. artikulua. Tasa ordaindu beharko dute Cortesko gazteluan ezkontza zibila egiten dutenek, betiere kontuan harturik erabiltzeko indarra duen egutegia eta eskuragarritasuna.
Cortesko gaztelua erabiltzea han ezkontza zibila egiteko
4. artikulua. Cortesko gazteluan ezkontza zibila egiteko honako baldintza hauek bete beharko dira:
a) Ezkontza zibila Cortesko gazteluko armen patioan eginen da. 20 lagun edo gutxiago badira, ezkontza Cortesko gazteluaren barnealdeko aretoetan egiten ahalko da.
b) Armen patiora sartzen ahalko da gehienez ere baimendutako lagun kopurua (100 lagun).
c) Debekatuta dago Cortesko gazteluan erretzea, baita han edozein motatako altzariak, aparatu elektronikoak, janariak, edariak, arroza, konfetiak eta abar sartzea ere. Edozein motatako altzariak edo aparatu elektronikoak sartu ahal izateko dagokion baimena eskatu beharko zaio Cortesko Udalari.
d) Cortesko gazteluko aretoetan ezin izanen da sartu ezkontza egin bitartean, horiek itxita egonen baitira.
e) Eguraldi txarra egiten badu (euria, haizetea eta abar) ezkontza Udaletxeko osoko bilkura aretoan eginen da.
f) Ezkongaiak Cortesko gazteluan egiten den ezkontzan haiek edo parte-hartzaileek sortutako kalteen erantzule izanen dira.
g) Aldez aurretik ezkongaiek 150 euro ordaindu beharko dituzte, berme gisa, Cortesko gazteluan sortzen ahal diren kalte eta galerak ordaintzeko. Bermea aski ez bada sortutako kalteak ordaintzeko, falta dena eskatuko da. Berme hori itzuliko zaie interesdunei, ezkontza eginda idatziz eskatu ondoren, behin egiaztatuta kalterik ez dela sortu patioan eta hori behar bezain garbi dagoela.
h) Segurtasun arrazoiak direla-eta, Cortesko gazteluak irudiak grabatzeko sistema dauka.
Oinarriak, tasak eta tarifak
5. artikulua. Cortesko Gazteluan ezkontza zibila egiteko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, dagozkien epigrafeetan.
Arau-hausteak eta zehapenak
6. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen araubideari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritakoari jarraikiko zaio.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan honako hauek izanen dira aplikagarri: Ordenantza fiskal orokorra; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.
Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.
TARIFEN ERANSKINA
–Cortesko gazteluan ezkontza zibila egitea: 200 euro.
–Argazki-erreportajea: 60 euro.
–Ezkontza zibilaren espedientearen tramitazioa: 20 euro.
ORDENANTZA FISKALA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
14. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, hain zuzen ere lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zerga-egitatea da ezkontza zibilak egiteko zerbitzu publikoa ematea, abenduaren 23ko 35/1994 Legearen babesean (Kode Zibilaren aldaketari buruzko Legea).
Ordaindu beharra
3. artikulua. Ordaindu beharra sortuko da ezkontza zibila egiten den unean berean. Udal bulegoetan ezkontza zibila egiteko eguna eta ordua zehazten dituen udal agiria, tasa ordaindu ondoren emanen da.
Subjektu pasiboari egotzitako arrazoiengatik ordenantza honetan ezarritako zerbitzu publikoa ematen ez bada, ez da itzuliko ordaindutako dirua.
Ordaintzera behartuak
4. artikulua. Tasa ordaindu behar dute, zergadunak diren aldetik, ordenantza honen xede den zerbitzua eskatzen dutenek edo haren onuradunak direnek.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan honako hauek izanen dira aplikagarri: Ordenantza fiskal orokorra; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.
Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.–Tarifak.
Ezkontza bakoitzeko prezioa: 20 euro.
ORDEZKO BETEARAZPENEN ETA BETEARAZTEKO AGINDUEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
15. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, hain zuzen ere lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.
Zerga-egitatea
2. artikulua. 1. Zerga-egitatea da honako kasu hauetan zerbitzu egitea edo laguntza ematea:
a) Ibilgailuak, zaborrak eta obra-hondakinak kentzea, baldin lur eta lokalen jabeek eta okupatzaileek –edo pilaketaren arduradunek– uko edo aurka egiten badiote kentzeko aginduari.
b) Betearazpen aginduak, eraispenak, konponketak, urbanizazio pribatuen exekuzioak, kolektoreen garbiketa eta, oro har, Udalaren ordenantzak nahiz erabakiak betetzeko ordezko betearazpen eginbideak.
2. Ordainarazpena sortuko dute interesdunek eragindako zerbitzuek (nahiz eta interesdunek ez eskatu), edo bereziki haien mesederako diren horiek, baita ondasunak berreskuratzeko presagatik eman beharrekoak direnek ere, ordena publikoa, segurtasuna, osasungarritasuna edo higienea direla medio.
3. artikulua. Udalak zilegi izanen du, betiere, enpresa pribatu bat kontratatzea ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzuak emateko. Presako kasuetan, eta kontratazio araudian xedaturikoarekin bat, udal zerbitzuek zilegi izanen dute zuzenean kontratatzea enpresen, teknikari fakultatiboen eta beste bitarteko partikular batzuen zerbitzuak. Gero horren berri eman beharko diote Alkatetzari edo, hala badagokio, Udalbatzari.
Tasaren sortzapena
4. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da zerbitzua egiten den momentuan berean, eta zilegi da eskatzea ordaindu daitezela konturako nahiz zatikako likidazioak.
Subjektu pasiboa
5. artikulua. Modu solidarioan ordaintzera behartuta daude legez erantzule diren pertsona natural nahiz juridikoak; hots, honako hauek:
a) Ondasunen jabeak edo zerbitzua eragin duten egitateen erantzuleak, bai eta zerbitzua ematearekin onura partikularrak jasotzen dituzten horiek ere.
b) Halakorik bada, errentariak edo erabiltzaileak, edozein titulu dela bide.
c) Espresuki egindako betearazteko erabaki edo agindu baten ondorioz erantzule direnak.
Zerga-oinarria
6. artikulua. Honako hauek dira ordainarazpen honen zerga-oinarriak:
a) Betearazpen aginduak: eginkizun dagoen obrari edo lanari egin behar zaion baloraziotik heldu dena izanen da.
b) Ordezko betearazpena: egin den betearazpenaren kostu osotik heldu dena.
Kudeaketa arauak
7. artikulua. Obren kasuan, Udalak zilegi izanen du kautelazko likidazioak aldez aurretik egitea, tasen zenbateko zenbatetsien adinakoak. Ordainarazpena eta bilketa ordenantza fiskal orokorrean jasotako moduan eginen dira. Obrak bukatu ondoren, tasak likidatuko dira, eta ondoriozko soberakinak itzuli edo eskatuko dira.
Zilegi izanen da kautelazko likidazio horiek erantzuleen artean zatitu edo banatzea edo, erabiltzaile nahiz errentari gisa, borondatez kostuaren zati proportzional bat beren gain hartu nahi dutenen artean.
Arau-hausteak eta zehapenak
8. artikulua. Tasa honen aplikaziotik ateratzen den likidazioaren zenbatekoa gorabehera, subjektu pasiboak erantzun beharko du irekitzen den zehapen-espedientetik –halakorik irekiz gero– sortzen diren zehapenen aurrean; hori guztia, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeari.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan honako hauek izanen dira aplikagarri: Ordenantza fiskal orokorra; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.
Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.–Betearazpen aginduak.
–Karga-tasa izanen da zerga-oinarriaren %1.
II. epigrafea.–Ordezko betearazpenak.
–Ezarritako tasa %125 da.
ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKITZEKO ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN, ETA EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN
16. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, hain zuzen ere lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zerga-egitatea da zangak, laginketak eta zuloak irekitzea erabilera publikoko tokiko lurretan (barnean direla tokiko errepide, bide eta gainerako eremu publikoak), tutueria, hodiak eta bestelako instalazioak jartzeko eta konpontzeko, bai eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egitea ere.
Ordaindu beharra
3. artikulua. Zergak ordaindu beharra sortzen da toki-erakundearen jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean.
Ordaintzera behartuak
4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko nahiz juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen duten entitateak, baldin eta tokiko jabari publikoa beren onurarako baliatzen, erabiltzen edo aprobetxatzen badute, bat etorriz ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako kasuetako batekin.
Oinarriak, tasak eta tarifak
5. artikulua. Kasuan kasuko aprobetxamendu berezia egiteko ireki, mugiarazi edo altxatu behar den tokiko jabari publikoaren azalerak zehaztuko du tasa zehazteko oinarria.
Ordaindu behar den tasaz gain, ordaintzeko obligazioa dutenek ordaindu beharko dute lanaren ondorioz jabari publikoan eragiten den kalteari dagokion zenbatekoa, tarifen eranskinean ageri denaren arabera.
Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei edo erabilera pribatiboei dagozkien tasak arautuko dira horren gaineko ordenantza fiskalen arabera edo horiek arautzeko udal erabakien arabera.
Ondasunak eta instalazioak berreraiki, berrezarri edo konpontzea
6. artikulua. Ordaintzeko beharturik dagoenak berreraiki, berrezarri eta konpondu beharko ditu aprobetxamendua egin den tokietako ondasun eta instalazioak.
7. artikulua. Konponezinak diren kalteak egiten badira, interesdunak ordaindu beharko ditu. Udal teknikariek zehaztuko dute kalte-ordainaren zenbatekoa, desegindako gaiek balio dutenaren edo kaltetutakoaren balio galeraren arabera, aplikagarria den legediari jarraikiz.
8. artikulua. Aurreko artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, ordaintzera beharturik dagoenak gordailu bat eratu beharko du, lehenik eta behin zanga behar bezala betetzeko erabiliko dena eta, behar izanez gero, zoladura jartzeko, eta pasabideen kasuan, hurrengo batean berreraikitzeko, bai eta konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko ere.
Gordailua lotu daiteke indarreko araudia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin. Fidantza berreskuratu ahal izateko, aldeko txostena beharko da, indarreko araudia eta lizentzia lortzeko baldintzak hertsiki bete direla eta zoladura behar bezala konpondu dela egiaztatuko duena.
9. artikulua. 1. Pasabideak egiterakoan gordailuak eratu, handitu eta itzultzeko gaietan, honako ordenantza honetan xedatutakoari jarraituko zaio: "Eremu publikoetako espaloietan eta erreserbatutako lekuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziei buruzko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala".
2. Ordenantza honen xede diren gainerako aprobetxamenduetan, aipatu gordailu horien zenbatekoak aprobetxamendurako baimendutako azaleraren arabera zehaztuko dira, betiere tarifen eranskinean ageri denari jarraikiz.
Kudeaketa arauak
10. artikulua. Edozein arrazoi dela medio, tokiko erabilera publikoko lurretan, zangak, laginketak edo zuloak ireki edo zoladura edo espaloiak kendu nahi dituen pertsona natural edo juridikoak behar den baimena eskatuko dio Udalari, eta, horretarako, bete beharko ditu "Hirigintzako prozeduraren ordenantzan eta Urbanizazio ordenantzan" eskatutako baldintzak eta, hala behar badu, honako honetan eskatutakoak ere bai: "Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko".
11. artikulua. Lizentziak ematen diren unean ordaindu beharko dira beharrezko tasak. Pasabideak egiten direnean, lizentziaren eraginkortasuna lotuko zaio espaloia zeharkatzeko baimenari.
12. artikulua. Baimenak indarra galduko du hura eman eta sei hilabetetan ez badira obrak hasi edo ez badira bukatu ezarritako epean.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan honako hauek izanen dira aplikagarri: Ordenantza fiskal orokorra; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.
Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.
TARIFEN ERANSKINA
Ordenantza fiskal honetan aplikatuko diren tarifak honako hauek dira:
I. epigrafea.–Zangak irekitzea.
I.1. Zanga, laginketa edo zuloaren metro lineal bakoitzeko: 10 euro.
I.2. Zanga, laginketa edo zulo bat irekitzeko beharrezkoa bada ibilgailuei pasabidea galaraztea, bai osorik bai norabide bat edo bide edo gune zabal samarra itxiz, aurreko epigrafeetako tarifak %20 igoko dira.
II. epigrafea.–Ibilgailuen pasabideak, kargatze-ahoak, aireztapenak, argi-zuloak eta toberak egin edo kentzea, eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea.
Metro lineal bakoitza, alderik handienean: 10 euro.
–Kalte-ordainak, zangak, laginketak edo zuloak irekitzeagatik:
II.1. Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzeran metro bakoitzak honenbertzeko sortzapena izanen du:
II.1.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 49,17 euro.
II.1.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 15 euro.
II.1.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 4,15 euro.
II.2. Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzeran metro bakoitzak honenbertzeko sortzapena izanen du:
II.2.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 73,97 euro.
II.2.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 30 euro.
II.2.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 6,17 euro.
–Zangak, laginketak edo zuloak egiteko fidantzak:
II.3. Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzeran metro bakoitzak honenbesteko sortzapena izanen du:
II.3.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 205,30 euro.
II.3.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 141,09 euro.
II.3.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 80,92 euro.
II.4. Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro karratu bakoitzak honenbesteko sortzapena du:
II.4.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 247,49 euro.
II.4.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 167,80 euro.
II.4.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 94,51 euro.
ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO IBILGAILUA GELDITZEKO, NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO
17. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, hain zuzen ere lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zerga-egitatea da espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta eremu publikoa erreserbatzea, aparkamendu esklusiborako edo ibilgailuak gelditzeko, nahiz edozein motatako salgaien zamalanak egiteko.
Ordaindu beharra
3. artikulua. Tasa urtarrilaren 1ean sortuko da urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.
Erabilera edo aprobetxamendua urte naturala hasi eta gero egiten bada, urtea bukatzeko falta den hiruhileko natural bakoitzeko ordaindu beharko da tasa.
Ordaintzera behartuak
4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko nahiz juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen duten entitateak, baldin eta tokiko jabari publikoa beren onurarako baliatzen, erabiltzen edo aprobetxatzen badute, bat etorriz ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako kasuetako batekin.
Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko aprobetxamendu bereziko kasuetan, zergadunaren ordezko izanen dira ibilgailuentzako sarrera horiek sarbidetzat dituzten finka eta lokalen jabeak. Azken horiek zilegi izanen dute dagokien onuradunei kuotak ordainaraztea.
Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei edo erabilera pribatiboei dagozkien tasak arautuko dira horren gaineko ordenantza fiskalen arabera edo horiek arautzeko udal erabakien arabera.
Oinarriak, tasak eta tarifak
5. artikulua. 1. Espaloietan barnako pasabideko aprobetxamenduaren kasuan, ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da erabilitako pasabidearen zabalera, gutxienez 6 metrokoa izanen dena, plaza kopurua eta karrikaren kategoria fiskala kontuan hartuta, kasuan kasu.
2. Lekua erreserbatzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera eta kalearen kategoria fiskala hartuko dira oinarritzat.
6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza fiskal honen eranskinean ageri dira.
Kudeaketa arauak
7. artikulua. Lizentziak emanen dira haiek emateko onesten den arauari jarraikiz.
8. artikulua. Ibilgailuen pasabidea espaloietan barna erraztu ahal izateko lanak egin behar direnean eta zoladura nola edo hala mugitu, pasabidea egiteko behar den lizentzia eskatu beharko da une berean, eta ordaindu beharko dira honako honetan ezarri prezio publikoak eta fidantzak: "Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena Erabilera erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzea irekitzeko eta eremu publikoan zorua edo espaloiak kentzeko".
Etxebizitzetako edo lurpeko garajeen sarbideen kasuan, administrazio emakidak eta planeamenduan garajeetarako aurreikusitako lurzatiak direnean, ez da beharrezkoa izanen fidantzarik zintarriak birjartzeko, kasu horietan zintarriak apaldua egon behar baitu eraikuntza zutik dagoen bitartean.
Pasabidea egiteko lizentzia eman ahal izateko, eta lizentziak ondorioak eta eraginkortasuna izateko, pasabide horrek baimena izan beharko du eta tasak ordaindu eta gordailua egin beharko dira.
Gordailua lotu daiteke indarreko araudia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin. Gordailua berreskuratu ahal izateko, behar diren zerbitzu teknikoen txostena beharko da, segurtasun eta trafiko arauak eta lizentzia hartzeko baldintzak zorrotz bete eta zoladura behar bezala moldatu duela egiaztatzen duena.
9. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua erreserbatzeko lizentziak emanik, Aldizkako Zergen Departamentu Kudeatzaileak behar den erroldan sartuko ditu titularrak.
10. artikulua. Seinalatzeko diskoak Udalak emanen ditu III. epigrafean ezarritako tasa ordaindurik, eta lizentziaren titularraren eginkizuna izanen da disko horiek jarri, mantendu, behar izanez gero berriz paratzea, eta erabilera edo aprobetxamendua burutu ondoan kentzea.
11. artikulua. Lizentziaren titularrak erabilera edo aprobetxamendua bukatu eta gero erroldan baja ematera beharturik daude, eta zintarria eta espaloia lehengoratzera. Era berean, seinalatzeko diskoak kendu beharko dituzte. Bestela, aprobetxamenduak jarraitzen duela iritziko zaio, zintarria eta espaloia lehengoratu eta diskoak kendu arte.
12. artikulua. Halako egoitza edo leku batean pasabide lizentziarik gabe aprobetxamendu hori egiten badute, Udalaren Ikuskapen Zerbitzuek horren berri emanen diote betiere Udalari.
13. artikulua. Tasaren zenbatekoa ez da itzuliko pasabidea okupatzen bada festen, merkatuen, ikuskizun publikoen edo Cortesko Udalak antolatzen duen beste edozein jardueraren beharrengatik.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan honako hauek izanen dira aplikagarri: Ordenantza fiskal orokorra; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.
Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea.
I.1. Etxebizitzei lotutako garajeak, 4 metro lineal bitarte, urtean, 46 euro.
–4 metrotik gorako garajeak, urtean 23 euroko gehigarria.
–Etxebizitza bakoitzeko, bat baino gehiago bada, 12 euroko gehigarria.
I.2. Ibilgailuak konpondu, garbitu edo haien olioa aldatzeko lantegiak, edozein modutakoak direla ere, hornitegiak eta erakustokiak, 4 metro lineal bitarte, urtean 46 euro.
–4 metrotik gorako garajeak, urtean 23 euroko gehigarria.
II. epigrafea.–Lekua erreserbatzea.
II.1. 4 metro bitarte, 46 euro urtean. Hortik goitiko metro bakoitzeko, 11 euroko gehigarria urtean.
III. epigrafea.–Seinalatzeko diskoak.
III.1. Pasabideak seinalatzeko diskoak, 30,00 euro.
ORDENANTZA FISKALA, KONTRIBUZIO BEREZIAK ARAUTZEN DITUENA
18. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko IV. kapituluaren 8. atalak xedatutakoaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Kontribuzio berezien zergapeko egintza hau da: subjektu pasiboak onura bat edo bere ondasunen balio gehitze bat erdiestea toki-erakunde honek toki mailako herri lanak egitearen ondorioz edo bere esparruan zerbitzu publikoak ezarri edo handitzearen ondorioz.
3. artikulua. Honako hauek hartuko dira toki mailako herri lan eta zerbitzu publikotzat:
a) Toki-erakunde honek bere eskumenen esparruan esleitu zaizkion eginkizunak betetzeko egiten dituenak, salbu eta bere ondareko ondasunen jabe den aldetik egiten dituenak.
b) Toki-erakundeak beste erakunde publikoren batek esleiturik edo eskuordetuta egiten dituenak eta legeari jarraikiz titulartasuna bere gain hartu dituen zerbitzuak.
c) Toki-erakundeak dirulaguntza emanik beste erakunde publikoren batek edo haien kontzesiodunek egiten dituztenak.
4. artikulua. 1. Aurreko artikuluko a) letran sartutakoek toki mailako lan edo zerbitzu publikoak izaten jarraituko dute egileak erakunde autonomoak edo merkataritzako sozietateak badira, beren kapital sozial guztia toki-erakunde batena dutela. Orobat, toki-erakunde horren ekarpenak jasotzen dituzten kontzesiodunak badira, edo zergadunen elkarteak.
2. Kontribuzio bereziengatik likidatzen diren eskubideak, zer obra edo zerbitzutarako eskatu diren, horien gastuak ordaintzeko baizik ez dira erabiliko.
5. artikulua. 1. Obren kostu osoak jabeen bizkar izan behar duenetan izan ezik, toki-erakunde honek kontribuzio bereziak eskatzen ahal ditu ondoko obra eta zerbitzuengatik, betetzen badira ordenantza honetako 7. artikuluan ezarritako baldintzak:
a) Kale eta plazak irekitzea, lehendik irekitako kale eta plazak zabaldu eta haietan lerrokadura berriak egitea.
b) Hiriko eremu publikoetako galtzada, espaloi, hustubide eta ur harguneak jartzea edo zaharrak aldatzea.
c) Hondakin uren estolderia eta hustubide sareak egin eta berritzea.
d) Argindarra banatzeko sareak paratzea eta argiteria publikoa ezarri, aldatu edo hobetzea.
e) Ur hornidura sareak paratu, aldatu eta hobetzea, eta sektore baten intereserako beharrezko bada, ur biltegiak handiagotzea hornidura hobetzeko.
f) Su itzaltze zerbitzuak ezarri eta hobetzea.
g) Ura hartu, urtegiratu, biltegiratu, bideratu eta arazteko lanak, ur hornidurarako, betiere interes orokorrekoak ez badira.
h) Hondakin uren araztegiak eta kolektore nagusiak, biztanleria guztiarendako ez badira.
i) Kale eta plazetan arbolak aldatzea, parkeak eta lorategiak egin eta hobetzea, halako sektore batendako interesa badute.
j) Lurrerauzketak, betelanak eta eustormak egitea.
k) Lehortze eta saneamendu lanak, lurrak uberroen eta uholdeen kontra babestekoak, baita ur-ibilguak erregulatu eta desbideratzekoak ere.
l) Lurpeko galeriak egitea, ura, gasa, argindarra eta bestelako isurkiak banatzeko sareak eta hodiak jartzeko, eta komunikazio eta informazio zerbitzuetarako.
m) Toki-erakundearen bestelako obra edo zerbitzu publikoak egin, ezarri edo handitzea.
2. Ez da inoiz kontribuzio berezirik galdatzen ahal, toki-erakundearen obra edo zerbitzu publikoak biztanle guztiendako badira.
Salbuespenak
6. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian erabakitakoaren arabera, kontribuzio berezietatik salbu daude mankomunitateak eta batasunak, baita horien xedeak garatzeko sortzen dituzten entitate juridikoak eta administrazio barrutiak ere.
Subjektu pasiboak
7. artikulua. 1. Hauek dira kontribuzio berezien subjektu pasiboak: pertsona fisiko zein juridikoak, baita unitate ekonomiko edo ondare berezia osatzen duten nortasun juridikorik gabeko erakundeak ere, baldin eta ordaindu beharra eragiten duten toki mailako obra edo zerbitzuak egin, ezarri edo zabaltzeagatik onura berezia eskuratzen badute.
2. Onura berezien hartzailetzat jotzen dira:
a) Ondasun higiezinen jabeak, kontribuzio berezia sortzen bada ondasun higiezinak ukitzen dituzten obra edo zerbitzuak egin, ezarri edo handitzeagatik.
b) Kontribuzio berezia delarik enpresa ustiapenen ondorioz obrak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik, haien titular diren pertsona edo erakundeak.
c) Kontribuzio berezia sortzen bada su itzaltze zerbitzua handitzetik edo hobetzetik, ondasun ukituen jabeez gain, arlo hartan lanean aritzen diren aseguru konpainiak, udal-mugartearen barnean.
d) Kontribuzio berezia delarik lurpeko galeriak egiteagatik, haiek erabili behar dituzten hornidura enpresak.
Zerga-oinarria
8. artikulua. 1. Ordainarazpen honen xedeko obrak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik toki-erakundeak jasaten duen kostuaren %90ak, gehienez, osatuko du kontribuzio berezien zerga-oinarria.
2. Kostu hori honako kontzeptu hauek osatuko dute:
a) Peritu lanak egin, proiektuak prestatu eta obra, plan eta programa teknikoen zuzendaritza lanak egiteko kostu benetakoa.
b) Egin beharreko obren edo zerbitzuak ezarri edo handitzeko lanen zenbatekoa.
c) Obra edo zerbitzuek etenik gabe okupatu behar dituzten lurren balioa, non eta erabilera publikoko ondasunak ez diren, edo toki-erakunde honi doan eta nahitaez emandako lurrak edo Estatuak nahiz Nafarroako Foru Komunitateak aipatu toki-erakundeari emandako eraikinak.
d) Eraikinak lurreratu eta laborantzak, obrak edo instalazioak desegiteagatik ordaindu behar diren kalte-ordainak, baita lurreratu edo okupatu beharreko ondasunen errentariei dagozkienak ere.
e) Zerbitzu eta obretan inbertitu den kapitalaren interesa, toki-erakundeak kreditura jo behar duenean kontribuzio bereziek ez dutelako kostu osoa berdintzen edo berdinduta ere kontribuzioak orokorki zatikaturik daudelako.
9. artikulua. Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuak jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izanen da. Benetako kostua handiagoa edo txikiagoa bada, hura hartuko da dagokion kuota kalkulatzeko.
10. artikulua. Obra edo zerbitzua direlarik ordenantza honetako 3.c) artikuluak aipatzen dituenetakoa edo toki-erakundeak dirulaguntza emanda kontzesiodunek egindakoa -ordenantza honetako 4. artikuluko 1 zenbakiak aipatzen duen gisara-, kontribuzio berezien zerga-oinarria finkatzeko, dirulaguntza horien zenbatekoa hartuko da kontuan; horrek ez du ukatzen beste administrazio publikoek obra edo zerbitzu berarentzat beste zerga bat ezartzea. Betiere, ordenantza honen 8. artikuluko 1. zenbakian jasotzen den muga begiratuko da, ehuneko 90 alegia.
11. artikulua. 1. Zerga-oinarria zehazteko, toki-erakundeak jasandako kostutzat hartuko da guztizko kostuari toki-erakunde horrek edozein pertsona edo erakunde publiko edo pribatutatik jasotzen dituen dirulaguntzen edo laguntzen zenbatekoa kentzetik ateratzen den zenbatekoa.
2. Dirulaguntza edo laguntza hori kontribuzio bereziaren subjektu pasibo batek emana bada, haren zenbatekoak pertsona edo erakunde horren kuota konpentsatzea izanen du lehen helburua. Dirulaguntzaren edo laguntzaren balioa kuota hori baino handiagoa bada, soberakinak gainerako subjektu pasiboen kuotak gutxitzeko hainbanatuko ditu.
Kuotak
12. artikulua. Subjektu pasibo bakoitzari, hurrengo artikuluan bildutako banaketa irizpideei jarraikiz, zerga-oinarriaren atal bat egoztearen ondoriozko kopurua da kontribuzio berezien kuota.
13. artikulua. Kontribuzio berezien zerga-oinarria subjektu pasiboen artean banatuko da, obra eta zerbitzuak zer motatakoak eta nolakoak diren kontuan hartuz eta arau hauei jarraikiz:
a) Kasu guztietarako, banaketa modulu gisa aplikatuko dira, batera, higiezinen fatxadako metro linealak eta lurraldearen gaineko kontribuzioari dagokionez katastroan duten balioa. Irizpide horiek balio bera izanen dute tributuaren zenbateko osoa ezartzean.
b) Su itzaltze zerbitzua ezarri edo handitzeko bada eta, jabeekin batean, udalerriko ondasunen arriskua estaltzen duten aseguru entitateak aurkezten badira, denak subjektu pasibo gisa, entitate horiei dagokien kuotaren zatia beraien artean banatzen ahalko da, aurre-aurreko urtean bildutako aseguru-sarien zenbatekoaren proportzioan.
c) Subjektu pasibo bakoitzari eskatzen ahal zaion kuota baldin bada berak bildutako aseguru-sarien %5 baino gehiagokoa, gaindikina hurrengo ekitaldietara pasako da, erabat amortizatu arte.
d) Ordenantza honetako 7. artikuluko 2.d) apartatuan jasotzen diren obren kasuetan, obra hori erabiliko duten konpainia edo enpresen artean banatuko da kontribuzio bereziaren guztirakoa, bakoitzarentzat gordetako tokiaren arabera edo bakoitzak duen atal osoaren arabera, nahiz eta berehalakoan ez erabili.
14. artikulua. Ordaindu beharreko kuota zehaztutakoan, toki-erakundeak, subjektu pasiboak eskaturik, kuota horren ordainketa zatitzea edo atzeratzea onar dezake, gehienez ere bost urtetarako.
Sortzapena
15. artikulua. 1. Obrak gauzatzen diren unean berean edo zerbitzua ematen hasten denean gertatzen da kontribuzio berezien sortzapena.
Lanak zatikagarriak baldin badira, lanaren tarte edo zati bakoitzari dagozkionak bukatu ondoren gertatuko da sortzapena subjektu pasibo bakoitzarentzat.
2. Aurreko zenbakian xedatutakoa ukatu gabe, toki-erakundeak eskatzen ahal du, aldez aurretik eta ezartzeko eta antolatzeko erabaki zehatza onetsitakoan, kontribuzio berezien ordainketa, hurrengo urterako ezarritako kostuaren zenbatekoaren arabera. Aurrerakin horiek premiamendu bidez eska daitezke.
3. Aurrerakina zer obratarako eskatu zen, hura burutu ez bada ez da zilegi izanen beste urte batekoa aurreratzeko eskatzea.
Diru-bilketa
16. artikulua. 1. Ordenantza hau aplikatzearen ondoriozko zerga-zorrak ordaintzeko, aplikatuko da toki-erakunde honen Ordenantza Fiskal Orokorrean epeei, errekarguei eta gainerako alderdiei buruz xedatutakoa. Ordenantza fiskal orokor horretan jasotzen ez den orotan, aplikatuko da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.
2. Kontribuzio bereziengatik likidatzen diren eskubideak, zer obra edo zerbitzutarako eskatu diren, horien gastuak ordaintzeko baizik ez dira erabiliko.
Kudeaketa arauak
17. artikulua. Kontribuzio bereziak ordainarazteko, kasuan kasuko ezarpen erabakia hartu beharko da lehenik.
18. artikulua. Kontribuzio berezien bidez ordaindu beharreko obraren bat egin edo zerbitzuren bat ezarri edo handitzeko erabakia betearazi aurretik, beharrezkoa izanen da kontribuzio horien ordenazio zehatza onestea.
19. artikulua. 1. Obrak osoki nahiz partez bukatutakoan, edo zerbitzu egiten hasitakoan, subjektu pasiboak, oinarria eta bakoitzaren behin betiko kuotak zehaztuko dira. Orduan, bidezko likidazioak igorriko dira eta, ordainketa aurreraturik egin baldin bada, konturako entregatzat hartuz berdinduko dira.
2. Ordainketa aurreratuak ordainarazpenaren sortzapenaren egunean subjektu pasibo ez den jendeak egin baditu, edo bakoitzari dagokion behin betiko kuota baino gehiago badira, toki-erakundeak behar den dirua itzuliko du, ofizioz itzuli ere.
20. artikulua. Behin kontribuzio bereziak antolatzeko erabaki zehatza hartu delarik eta ordaindu beharreko kuotak zehaztu, subjektu pasibo bakoitzari jakinaraziko zaizkio kuota horiek, baldin subjektua edo haren helbidea ezagunak badira; bestela, ediktu bidez.
Interesdunek zilegi izanen dute errekurtsoa aurkeztea uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen bederatzigarren tituluko II. kapituluan ezarritako moduan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
21. artikulua. 1. Toki-erakundeak bere eskumeneko obrak edo zerbitzuak egiteko beste toki-erakunde baten laguntza ekonomikoa erabiltzen badu, ordenantza honetan xedatutakoaren arabera kontribuzio bereziak ezartzen badira, obrak egitea edo zerbitzua ezartzea bere esku hartzen duen erakundea arduratuko da kudeaketaz eta bilketaz, baina, hori hala izanik ere, erakunde bakoitzak bere eskumenari eutsiko dio, ezartzeko eta ordenatzeko erabakiei dagokienez.
2. Erakunde horietako batek ordenatzeko erabaki zehatza onesten ez badu, jarduketa unitatea indarrik gabe geldituko da, eta bakoitzak bere kasa hartuko ditu bidezkoak diren erabakiak.
Herritarren lankidetza
22. artikulua. 1. Obrek ukitutako jabe edo titularrek zergadunen administrazio elkartea eratzen ahal dute eta toki-erakundeak obrak egin edo zerbitzuak ezarri edo handitu ditzan bultzatu, toki-erakundearen finantza egoerak horretarako aukerarik ematen ez badio, horri dagokion partea bere gain hartzeko hitza emanez, obra nahiz zerbitzuaren nolakotasunaren arabera dagokienaz gain.
2. Orobat, toki-erakundeak sustatutako obrak egitean edo zerbitzuak ezartzean edo handitzean, ukituriko jabe edo titularrek zergadunen administrazio elkarteak sortzen ahal dituzte, kontribuzioak antolatzeko erabakia jendaurrean egon bitartean, toki-erakundeak aurretik erabakita eginen den obran edo zerbitzuan parte hartzeko.
23. artikulua. Zergadunen elkarteen jardunbideaz, eskumenez, estatutuen onespenaz eta kontratazioaz den bezainbatean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari eginen zaio men.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta toki-erakunde honek onetsitako Ordenantza fiskal orokorra aplikatuko dira.
Bigarrena.–Ordenantza fiskal hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko, bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.
ORDENANTZA, UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN EZARRITAKO IKUSKAPENETARAKO ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
19. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, hain zuzen ere lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zerga-egitatea dakar Udalak bere langileen bidez egiten duen ikuskapen jarduerak, zeinak egiten baitira frogatzeko zorrotz betetzen direla osasun arloko ordenantzek ezarritako arauak, jarduera sailkatuen gainekoak eta gainerako ordenantzetan eta udal erabakietan agertzen direnak, uste denean haiek urratu direla edo ez direla betetzen.
3. artikulua. Ikuskapenak honako bide hauei jarraikiz egin daitezke:
a) Ofizioz, arauek hala ezartzen dutenean.
b) Alderdi batek hala eskaturik, edo inork egindako salaketen ondorioz.
4. artikulua. Pertsona natural edo juridiko orok Alkatetzaren aurrean salatzen ahalko ditu egindako arau-hausteak, jarduera sailkatuen, osasungintzakoen eta emaniko gainerako arauen arloan, arau horietan ezarritako eginbeharrak beterik.
5. artikulua. Udal administrazioak ikustaldiak noiznahi egiten ahalko ditu, kasuan kasuko arauak betetzen direla egiaztatzeko.
Tasaren sortzapena
6. artikulua. Tasa sortuko da udal langileek ikustaldiak eta egiaztapenak egiten dituztenean, kasuan kasuko espedienteari edo jarduerari dagokionez, eta arau hauek izanen ditu osagarri:
a) Tasa ezartzeko, ikustalditzat joko da ikuskatzaileek egindako joan-etorria, ikuskatu beharreko lekura iristerik ez badute ere.
b) Irekitzeko lizentzia duten jarduerei dagokienez, ez du inolako tasarik sortuko lehenbiziko bisitaldiak, helburua izanik lokalaren neurri zuzentzaileak eta segurtasunekoak betetzen diren egiaztatzea.
Subjektu pasiboak
7. artikulua. Ordaintzera beharturik egonen dira:
a) Ikuskapenaren xede den jardueraren pertsona natural edo juridiko titularrak.
b) Ikuskatzen diren eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta gainerakoen jabeak, arau-haustearekin zerikusia baldin badute.
c) Arau-haustea egiten duten pertsonak.
d) Salaketa egiten bada, uste bada, txosten teknikoaren arabera, ausartegi justifikatu gabea dela edo argi eta garbi funtsik gabekoa dela, salatzailearen gain geldituko dira ikuskapenak sortzen dituen tasak.
e) Halaber, higiezinaren jabeak ordaindu beharko ditu tasak, aurri espedienteen ondorioz egiten diren ikuskapenetan.
Tarifak
8. artikulua. Tarifak, beren karga-oinarriekin batera, ordenantzaren eranskinean agertzen dira.
Tasaren kudeaketa
9. artikulua. Ikuskatzaileek agertaldia egin izanaren berri emanen dio behar den departamentuari, likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuekin eta salaketa, kasuan kasu, ausartegi edo arrazoitu gabetzat hartzen den adieraziz, eta horrek kasuari dagokion likidazioa eginen du, egokitzen denean zigorrarekin gehituz, eta behar den organoari onespena proposatuko dio.
Onetsitakoan, obligaziodunari jakinaraziko zaio, eta kuota jakinarazpenaren ondoko hilabetearen barnean ordaindu beharko da. Ordaintzen ez bada, bestelako oharrik gabe, premiamendu bidez kobratzeari ekinen zaio.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta toki-erakunde honek onetsitako Ordenantza fiskal orokorra aplikatuko dira.
Bigarrena.–Ordenantza fiskal hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko, bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.
TARIFEN ERANSKINA
Ikuskapenek sortzen dituzten tasak honako tarifa honetan ageri dira:
TARIFAK
I. epigrafea.
Ikuskapenerako ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan, hirigintzan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, bai eta udal ondarean sortutako kalteengatik ere, egindakoak:
–Ikustaldi bakoitza: 78,80 euro.
II. epigrafea.
Eraikinen ikuskapena, segurtasun baldintzei eta aurri espedienteen ikuskapenari dagokienez:
–Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana: 78,80 euro.
–Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza: 39,40 euro.
ORDENANTZA, UDALAREN BASKULA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
20. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Honako hauen babesean ezarri da ordenantza hau: martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak aldatu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikulua eta hurrengoak.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Udalaren baskula pisatze kontuetarako erabiltzea da ordenantza honen zerga-egitatea.
Subjektu pasiboak
3. artikulua. Udalaren baskula erabiltzen duten pertsona natural edo juridikoak daude prezio publiko hau ordaintzera behartuak.
Tarifak
4. artikulua. Ordenantza honen xedeko prezio publikoaren zenbatekoa finkatzeko, pisatu beharreko elementuaren pisua hartuko da erreferentzia gisa.
5. artikulua. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honetako eranskinean agertzen dira, eta indarrean izanen dira Udalak osoko bilkuran aldatzen ez dituen bitartean.
Tasaren sortzapena
6. artikulua. Prezio publikoen sortzapena baskula erabiltzen den unean gertatuko da.
7. artikulua. Gainerako arau-hausteetan eta zehapenei dagokienez, ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio, edo, bestela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta bat heldu diren arauetan agindutakoari.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikatuko dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta toki-erakunde honek onetsitako Ordenantza fiskal orokorra.
Bigarrena.–Ordenantza fiskal hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko, bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.
TARIFEN ERANSKINA
5.000 kilo bitarte: 0,50 euro.
5.000 kilotik 10.000 kilo bitarte: 0,60 euro.
10.000 kilotik 15.000 kilo bitarte: 0,90 euro.
15.000 kilotik 20.000 kilo bitarte: 1,20 euro.
20.000 kilotik goiti: 2 euro.
Txartelaren prezioa: 4 euro.
ORDENANTZA FISKALA, KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
21. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordenantza honetako tasa ezarri da martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.5 artikuluari jarraituz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatu baitzuen, tasen eta prezio publikoen gaietan.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Ordenantza honetako zerga-egitatea da Udalaren kirol instalazioak erabiltzea, haien esparrura sartzean hasita.
3. artikulua. 1. Kirola egiteko Udalak dituen eraikin, zelai, esparru eta toki guztiak dira kirol instalazioak.
2. Xede hori duten ondasun higigarriak eta kirol instalazioren bati modu iraunkorrean atxikita daudenak halakotzat hartuko dira.
Subjektu pasiboak
4. artikulua. 1. Pertsona fisikoak, juridikoak edo nortasun juridikorik gabeko subjektuak tasa hauen subjektu pasiboak izanen dira, ordenantza honen 2. artikuluan aipatutako instalazioak erabiltzen badituzte.
2. Ordenantza honi dagokionez, honako hauek dira familia-unitateak:
a) Legez bereizi gabeko senar-emazteek edo ezkondu gabeko bikote egonkorrek osatua, eta adingabeko seme-alabarik izanez gero, haiek ere bai, salbu eta gurasoen baimenarekin aparte bizi direnak.
b) Aitak edo amak eta seme-alabek osatua, aurreko apartatuan zehaztutako baldintzak betetzen badituzte.
3. Ordenantza honi dagokionez, pentsiodunak dira, erretiroaren, ezgaitasunaren edo alarguntasunaren ondorioz eta/edo 65 urte baino gehiago izateagatik, honako hauek frogatzen dituzten lagunak:
a) Gizarte Prestazioen Erregistroan sarturik egotea, erretiroko pentsioaren klasean, edozein motatakoa izanda ere.
b) Erabateko ezintasuna, baliaezintasun handia, iraunkor eta osoa egiaztatzen dutenak. Azken kasu honetan, gainera, langabezian daudela frogatu beharko dute.
c) 65 urteak beterik izatea.
d) Gizarte Prestazioen Erregistroan sarturik egotea, alarguntasun pentsioaren klasean.
Karga-oinarriak
5. artikulua. 1. Karga-oinarriak dira:
Kirol instalazio guztietarako:
a) Banakako abonamenduetan, adina edo erretiroaren edo alarguntasunaren ondoriozko pentsiodun izaera.
b) Urteko gainerako abonamenduetan, abonatzen diren familia-unitateko kideen kopurua.
c) Instalazioetan abonamendurik gabe sartuz gero, erabiltzen den denbora.
Tarifak
6. artikulua. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honetako eranskinean agertzen dira, eta indarrean izanen dira Udalak osoko bilkuran aldatzen ez dituen bitartean.
Zerga-kuota
7. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-tasaren oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.
Tasen sortzapena
8. artikulua. Kirol instalazioak erabiltzeko baimena ematen den unean sortuko dira tasak.
9. artikulua. Ikuskizunak eta gisako jarduerak egiteko, Udalak fidantza bat pausatzea eskatzen ahal du, instalazioetan egiten ahal diren kalteez erantzuteko. Baimena, dena den, nahi bada emanen da. Gainera, beharrezkoa izanen da Alkatetzaren ebazpena, jarduera espresuki baimentzen duena, eta erabilera lagatzeko kontratua sinatzea.
Salbuespenak
10. artikulua. 1. Salbuetsita egonen dira:
a) Ikastetxeak.
b) Cortesko futboleko kirol klubak, klubaren berezko kirol erabilerarako.
c) Irabazi asmorik gabeko herriko elkarte eta alderdi politiko baimenduek, Retegui pilotalekuan jarduerak antolatzen dituztenean.
Kudeaketa arauak
11. artikulua. Kudeaketa arau hauek Udalaren instalazioetan erabilera arautzen dutenez aparte dira.
12. artikulua. Kirol instalazioak erabiltzeko, bazkide edo abonatu karneta eskuratu behar da.
13. artikulua. Urteko abonatua izateko behar da izena ematea egina eta onartua izatea eta Herritar Txartela edo txartel baliokidea edukitzea, abonatua dela egiaztatzen duena, eta unean uneko ordainagiriaren ordainketa eguneratua izatea.
14. artikulua. 1. Abonatuaren txartela edo Herritar Txartela pertsonala eta besterenezina izanen da. Karneta beste inori uzteak Udalaren kirol instalazioetako abonatuaren baja ekarriko du berehalakoan.
2. Galera, ebasketa edo narriadura dela-eta txartel edo Herritar Txartel berria egin behar bada, 3 euro ordaindu beharko dira. Inori txartela edo Herritar Txartela ebatsi edo galduz gero, horren berri eman beharko dio berehala instalazioen arduradunari, jakin dezan, eta Herritar Txartel berria eskatuko du Cortesko Udalaren bulegoetan.
15. artikulua. Abonatuek sarbide librea izanen dute, abonatuaren txartela edo Herritar Txartela erakutsiz gero, SPA eremuan, gimnasioan eta kirol instalazioen kanpoaldeko pistetan, betiere jendearendako irekita dauden egun eta orduetan.
16. artikulua. Cortesko Udalak beretako gordeko du kirol instalazio bakoitzak gehienez ere izan dezakeen abonatu kopurua finkatzeko eskubidea.
17. artikulua. Abonatuek beharkizun hauek izanen dituzte:
a) Instalazioa eta haren zerbitzu guztiak tratu ona emanez eta behar bezala zainduz erabiltzea.
b) Gainerako abonatu edo erabiltzaileen aldera behar den errespetua gordetzea, elkarrekiko harremanetarako behar den jokabidea izanez.
c) Beste abonatuen eskubideak errespetatzea, bereziki aldez aurretik emandako orduen erreserbari dagozkionetan.
d) Cortesko Udalak berez edo instalazioko langileen bitartez ematen dituen arau eta jarraibide guztiei men egitea eta horiek betetzea.
Diru-bilketa
18. artikulua. Abonamendu bidez, kuoten diru-bilketa urtero eginen da, herriko banku entitateen bitartez.
19. artikulua. Abonurik gabe, berriz, kirol instalazioetan sartzeko kuoten diru-bilketa instalazioko langileek eginen dute bertara sartu baino lehen.
Aldian behin, zeregin hori duten langileek kontuak emanen dituzte Udaleko Diruzaintzan adieraziko zaien moduan.
20. artikulua. Ordenantza honetako 9. artikuluak aipatzen duen fidantza eskatu bada, Udaleko Diruzaintzan ordainduko da, jarduera kirol instalazioan egiteko baimena ematen den unean.
Tributuen arloko arau-hausteak
21. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagozkien afera guztietarako, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari eginen zaio men.
22. artikulua. Instalazioen ardura duten langileek sarrera-txartela eskatu eta aurkezteari uko eginez gero, udal kiroldegiaren eremutik kanporatuta zehatu ahalko da.
23. artikulua. Kirol instalazio orotan sarrera-txartelik edo erabiltzeko baimenik gabe sartzea iruzurtzat joko da.
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.–Ordenantza honetan jasota ez dagoen orotan, aplikatuko da Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa.
Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da behar diren izapideak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta aldatu edo indargabetu arte izanen da indarrean.
TARIFEN ERANSKINA
1.–Retegui pilotalekua:
a) Udalaren "Retegui II" pilotalekuko lokalak ikuskizunetarako edo ekitaldi pribatuetarako erabiltzea:
–Pertsona fisiko edo juridiko bakoitza, 400 euro ikuskizun bakoitzeko.
–Pertsona fisiko edo juridiko bakoitza, 200 euro ekitaldi pribatu bakoitzeko.
b) Kantxa erabiltzea: 4 euro orduko.
2.–Udal kiroldegia:
a) Kantxa erabiltzea: 14 euro orduko.
3.–Kirol Zentroa:
Kirol Zentroko eta igerilekuetako urteko bonua (urteko lehen hiruhilekoan emanen da): 232,00 euro.
Familia-unitatea: (gutxienez bi kide) %10 merkeago Kirol Zentroko eta igerilekuetarako urteko bonuan.
a) Gazteak/helduak (16 urtetik gorakoak):
–Urteko bonua, 226 euro (18,76 euro/hilabetea; 0,61 euro/eguna).
–Seihileko bonua, 130 euro.
–Hiruhileko bonua, 68 euro (22,52 euro/hilabetea; 0,75 euro/eguna).
–Hileko bonua, 39 euro (1,29 euro/eguna).
–Hiruhileko bateko 9 saiotarako bonua, 39 euro.
–Eguneko sarrera, 5 euro.
b) 65 urtetik gorako pertsonak:
–Urteko bonua, 167 euro (13,94 euro/hilabetea; 0,46 euro/eguna).
–Seihileko bonua: 90 euro.
–Hiruhileko bonua, 51 euro (17,16 euro/hilabetea; 0,57 euro/eguna).
–Hileko bonua, 27 euro (0,93 euro/eguna).
–Hiruhileko bateko 9 saiotarako bonua, 30 euro.
–Eguneko sarrera, 4 euro.
Urteko bonuak urte naturaleko abenduaren 31ra bitarte izanen ditu ondorioak, eta hiru hilean behin kobratuko da, lau kuotatan, hiruhileko bakoitzeko lehen 10 eguneko tartean.
Urteko bonua lehen hiruhilekoa hasita dagoela hartzen bada, ematen deneko data kontuan hartuko da, lehen hiruhilekoa bukatzeko falta diren egunen arabera hainbanatzeko kuota.
Bonua ematean lanik gabe daudenei %10eko deskontua eginen zaie ezarritako tarifan.
4.–Padel pista (Kirol Zentroaren abonua ez dutenentzako tasa).
• 3 euro pertsonako, aldagelak erabiltzeko eskubidearekin.
• 5 euro pertsonako, Kirol Zentroko sarbidearekin.
ORDENANTZA FISKALA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITIRA TASAK/PREZIO PUBLIKOAK UR HORNIDURARAKO, ESTOLDERIA ETA SANEAMENDURAKO, ARAZKETARAKO ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZU ETA JARDUERETARAKO CORTESKO UDALEAN
22. ORDENANTZA
I. TITULUA.–CORTESKO UDALAREN TASAK/PREZIO PUBLIKOAK, URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTENAK
I. KAPITULUA.–OINARRIAK
1. artikulua. Ordenantza fiskalaren titulu honetako tasak/prezio publikoak ezarri dira bat etorriz Nafarroako toki entitateei aplikatu beharreko araudi fiskalak entitate horiei emandako ahalmenekin, eta haien babesean.
II. KAPITULUA.–ORDAINARAZPENAREN IZAERA
2. artikulua. Titulu honen xedeko tasek/prezio publikoek oinarri dute honako zerbitzu hauek ematea: behe-hornidura eta saneamendua, eta horrekin eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako jarduerak eta zerbitzuak. Beraz, ezartzen diren ordainarazpenak, izaera fiskalaren ikuspegitik, tasak/prezio publikoak dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan aipatzen diren zerbitzuak eta jarduerak eman edo egiteari dagozkionak.
III. KAPITULUA.–APLIKAZIO EREMUA
3. artikulua. Ordenantza hau Cortesko udal-mugarte osoan aplikatuko da.
IV. KAPITULUA.–ZERGA-EGITATEA
4. artikulua. Zerga-egitatea da ordenantza honek araututako zerbitzuak eskura izatea edo eskuratu ahal izatea, edo jarduerak erabiltzea edo erabili ahal izatea. Horiek behar diren tasak/prezio publikoak sortzen dituzte eta, banan-banan, hauek dira:
a) Edateko urez hornitzeko zerbitzua eskura izatea eta horren mantentze-lanak.
b) Herriko saneamendu eta estolderia sareak eskura izatea eta horien mantentze-lanak.
c) Edateko urez hornitzeko zerbitzua erabiltzea. Tasa aldatzen ahal da uraren erabileraren edo helburuen arabera, eta tarifa konbinatuak ezarriko dira baldin urari erabilera desberdinak ematen bazaizkio eta neurgailua bakarra bada.
d) Saneamendu zerbitzuaren erabilera. Tasa desberdina izaten ahal da, erabileren, xedearen eta mantentze-lanen kostuaren arabera.
e) Edateko uraren hornidura eta/edo hondakin uren hustuketa behin betiko kontratatzeko, beharrezkoak diren jarduketak gauzatzeko zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea (lotune kuota).
f) Edateko uraren banaketa-sareei lotzeko eta/edo hondakin uren hustuketa-sareei lotzeko eskubideak. Hor sartzen da fisikoki eskura izatea hornidura zerbitzua eta/edo saneamendu zerbitzua.
g) Behin-behineko horniduretarako altak.
h) Ikuskapena, Cortesko udal langileek egiten dutena, arauak zehatz-mehatz betetzen diren ala ez egiaztatzeko, ordenantzetan araututakoa hausten den kasuetan.
5. artikulua. Cortesko Udalak behar diren prezioak ezarriko ditu harguneetako lanak finantzatu ahal izateko, bai edateko uraren hornidura sareetakoak, bai hondakin uren hustuketa sareetakoak; orobat kontagailuak prezintatu, egiaztatu, ezarri eta berritzeko, lan horiek Udalak berak egiten dituenean.
V. KAPITULUA.–SUBJEKTU PASIBOAK
6. artikulua. 1. Subjektu pasibotzat hartuko dira, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak ordaintzera behartuak –zergadun diren aldetik–, jasotzen dutenak ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jardueren onura, erreala edo ahalezkoa, edo haien eragina, izan pertsona fisikoak edo juridikoak izan entitateak, baldin nortasun juridikorik izan gabe ere eratzen badute entitate ekonomiko bat edo ondare bereizi bat zeinak zerga jasan dezakeen.
Zehazki, honako hauek dira ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak:
a) Ordenantzen 4. artikuluaren a), b), c), d), e) eta g) apartatuetan ezarritako tasa/prezio publikoetarako, hornidura kontratuaren titularra.
b) 4. artikuluaren f) apartatuan zehaztutako tasarako, subjektu pasiboa izanen da hargunearen eskatzailea.
c) Ordenantzen 4. artikuluaren h) apartatuan zehaztutako tasa/prezio publikoetarako, edateko uraren hornidurarako eta/edo hondakin uren hustuketarako kontratuaren titular diren pertsona natural edo juridikoak, araua hautsi dutenak.
Abonaturik ez dagoenean, subjektu pasiboak izanen dira ikuskatu diren lur, eraikin, establezimendu, zentro, egoitza eta gainerako higiezinen jabeak, baldin zehapena ekarri duen jarduketaren onura jaso badute.
2. Zerbitzua zer finka edo eraikinetan egiten den, haiexen jabeak izanen dira zergadunaren ordezko. Zerbitzuaren onuradunak beste batzuk badira, jabeek haiei jasanarazten ahalko dizkiete kuotak.
3. Pertsona fisikoek edo juridikoek ustiategi bat baldin badute edo jarduera ekonomiko batean ari badira, eta horren ondorioz zorrik badute, zorra eskatzen ahalko zaie titulartasunean edo jardueran ondorengo direnei, edozein kontzepturengatik izanik ere ondorengo.
Ordaintzeko borondatezko epea bukatuta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira. Ustiapen edota ekonomia jardueraren titulartasunaz jabetu nahi duenak, aldez aurretik titular denaren onespena izanik, eskubidea izanen du Udalari kasuan kasuko jarduera edo ustiapenak sorrarazitako tributu-zorren ziurtagiri zehaztua eskatzeko.
VI. KAPITULUA.–ZERGA-OINARRIA
7. artikulua. Aurreko 4. artikuluaren zerrendan aipatutako zerga-egitateetan, hauek dira bakoitzaren karga-oinarriak:
a) Aurreko 4. artikuluaren a) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, kontagailuaren diametroaren arabera. Kuota horri Udalarenak diren kontagailuen alokairu-kostua gehituko zaio, eta aipatu kostua kuotaren zati bereiztezina izanen da.
b) Aurreko 4. artikuluaren b) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, hornidurako kontagailuaren diametroaren eta erabilera motaren araberakoa.
c) Aurreko 4. artikuluaren c) eta d) apartatuetan ezarritako zerga-egitaterako: ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, neurtua kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez.
d) Aurreko 4. artikuluaren e) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren araberakoa, edo ezarrita dagoen kuotaren eta ezarriko den kuotaren arteko aldea, baldin diametroa handitu behar bada, nahita edo teknikoki beharrezkoa delako.
e) Aurreko 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, hornidurako diametroaren arabera, edo diferentzialaren arabera, handitu behar bada. Kuota horri aplikatuko zaizkio koefiziente zuzentzaileak, eranskinean ezarritako erabileren arabera.
f) Aurreko 4. artikuluaren g) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: ur kantitate kontsumitua, metro kubikotan, neurtua kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez.
g) Ordenantzaren 4. artikuluko h) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: egindako ikuskapen kopurua.
VII. KAPITULUA.–TARIFAK
8. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, Cortesko Udaleko Osoko Bilkurak ekitaldi bakoitzean finkatuko du zein tarifa aplikatu tasa/prezio publikoetako zerga-oinarriei.
VIII. KAPITULUA.–TRIBUTU-KUOTAK
9. artikulua. Tasa bakoitzaren tributu-kuota izanen da zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza.
10. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek une bakoitzean ezartzen dituzten zeharkako zergak, lege horiek xedatutako moduan eta baldintzetan.
IX. KAPITULUA.–SALBUESPENAK
11. artikulua. Soilik onartuko dira Nafarroako Parlamentuan onetsitako foru legeetan espresuki jasorik dauden salbuespenak, eta indarrik gabe gelditzen dira Nafarroako Gobernuak edo beste edozein entitate edo erakunde publikok hartutako bestelako erabaki edo egindako jarduketetatik sortzen diren guztiak.
X. KAPITULUA.–SORTZAPENA
12. artikulua. Ordenantza honek finkatzen dituen tasak/prezio publikoak sortuko dira honako arau hauei jarraikiz:
1. Ordenantzaren 4. artikuluko a) eta b) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak lauhileko bakoitzaren lehenbiziko egunean sortuko dira, sarearekin lotura egina duten erabiltzaile guztientzat.
2. Ur kontsumoa egiten den unean sortuko dira 4. artikuluaren c), d) eta g) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak.
3. Ordenantzaren 4. artikuluaren e) apartatuan ezarritako tasak edateko uraren hornidura edo/eta hondakin urak husteko kontratua sinatzen den unean sortuko dira.
4. Edateko uraren hornidura sare orokorrari edo/eta hondakin urak hustekoari lotzeko baimena ematen den unean sortuko dira 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak, bat etorriz Uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzarekin.
5. Ordenantzaren arau-haustea eginez gero, baimendutako langileek ikuskapena edo egiaztapena egiten duten unean sortuko dira 4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak.
XI. KAPITULUA.–ORDAINARAZPENA
13. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak/prezio publikoak arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:
1. Ordenantzaren 4. artikuluko a), b), c) eta d) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak, lau hilabetetik behin.
2. Sortzapenaren unean ordainaraziko dira e), f) eta g) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak.
3. Ordenantzaren h) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionean ordainaraziko dira.
XII. KAPITULUA.–DIRU-BILKETA
14. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 82. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak aplikatzeagatik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira, 4.h) artikuluan ezarritakoa salbu.
Ordenantzaren 4. artikuluaren a), b), c), d) eta f) apartatuetako tasek sortutako tributu-zorrak, behin ordainarazirik daudela, 13. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, modu orokorrean jakinaraziko dira, behar den iragarkia edo ediktua Cortesko Udaleko iragarki-taulan argitaratuz, eta argitalpen horretatik aurrera hogeita hamar egun balioduneko epea ezarri beharko da borondatez ordaintzeko, errekargurik gabe.
Ordenantzaren 4. artikuluko e) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak ordaindu beharko dira sortzen diren unean berean.
Ordenantzaren 4. artikuluko f) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak ordaindu beharko dira hargunerako eskubidea ebatzi ondotik, uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzan ezarri bezala, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, ebazpena eman eta biharamunetik aurrera, eta 12.2 artikuluaren kasuan, hornidura kontratatzen den unean.
Ordenantzaren 4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako tasak ordaindu beharko dira subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionetik hasi eta hogeita hamar egun balioduneko epean.
15. artikulua. Borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera, luzapen aldian ordaintzen ahalko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 90. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, premiamendu-bideari ekinen zaio, Cortesko Udalak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman ez badu.
16. artikulua. Tributu-zorrak honela ordaindu daitezke:
–Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboen kasuan, haiek adierazitako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.
–Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboentzat, horretarako gaitutako banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.
XIII. KAPITULUA.–ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK
17. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean aurreikusitakoaz gain, uraren zerbitzua arautzen duen ordenantzan arau-hausteei eta zehapen araubideari buruz ezarritako xedapenak aplikatuko dira.
II. TITULUA.–ISURTZE-SARIA
18. artikulua. Sari honen zerga-egitatea, zerga-oinarria, subjektu pasiboak eta abar oso-osorik daude araututa Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legean eta hori garatzen duen Erregelamenduan, zeina onetsi baitzen otsailaren 2ko 26/1989 Foru Dekretuaren bidez.
19. artikulua. Tarifen koadroan finkatu da 10/1988 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorraren arabera ezarritako sariaren zenbatekoa.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Ordenantza hau indarrean jartzen denetik indargabetu egiten dira, eta inolako baliorik eta ondoriorik gabe uzten, maila bereko edo apalagoko xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, ordenantzaren aurkakoak badira.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikatuko dira ordenantza fiskal orokorra eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (foru lege horren bidez arautu ziren Nafarroako Toki Ogasunak).
Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
TARIFEN ERANSKINA
TARIFAK, HONAKO ORDENANTZA FISKALARENAK, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITIRA TASAK/PREZIO PUBLIKOAK UR HORNIDURARAKO, ESTOLDERIA ETA SANEAMENDURAKO, ARAZKETARAKO ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZU ETA JARDUERETARAKO (HILABETEKO)
1. Ordenantzaren 4. a) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.
1.1. Kontagailuen alokairuko kuotak.
• 5 euro urtean, 15 mm bitarteko kontagailuengatik.
2. Ordenantzaren 4.b) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.
2.1. Kuota finkoak (saneamendua eta estolderia):
• 0,50 euro/hilabetea.
3. Ordenantzaren 4.c) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.
3.1. Etxeko erabilerak:
–Etxeetan erabiltzeko horniduragatik: hilabetean 10 euroko kuota, kontsumitutako 15m³ bitarte, eta 0,70 euro hortik goitiko metro kubiko bakoitzeko.
3.2. Industriarako eta merkataritzarako erabilera.
–Industrian eta merkataritzan erabiltzeko hornidura: hilabetean 15 euroko kuota, kontsumitutako 15m³ bitarte, eta euro 1 hortik goitiko metro kubiko bakoitzeko.
–Obretan behin-behineko hornidura egiteko: 1 euro/m³.
4. Ordenantzaren 4. f) artikuluan aurreikusitako zerga-egitateak.
4.1. Hargunerako eskubideak hornidura sareetan: tarifa estandarra, hargunearen diametroaren araberakoa.
–15 mm bitarte: 15 euro.
–20 mm bitarte: 20 euro.
–20 mm-tik goiti: 30 euro.
5. Ordenantzaren 4.h) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.
–Egindako ikuskapen bakoitzeko: 20,93 euro.
6. Isurtze-saria.
19/2011 Foru Legea, abenduaren 28koa. Seigarren xedapen gehigarria.
a) Etxeko isuriak: euro/m³.
b.1) Etxekoak ez diren isuriak: euro/m³.
b.2) Etxekoak ez diren isuriak: euro/m³.
ORDENANTZA, LABORATZEKO ETA LARRATZEKO HERRI-LURREN APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUENA
23. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da ondoko hauetan xedatzen denari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea, eta haiek garatzeko erregelamenduzko xedapenak.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Ordenantza honen zerga-egitatea da pertsona batzuek laboratzeko eta larratzeko herri-lurren aprobetxamendua egitea.
Subjektu pasiboak
3. artikulua. Laboratzeko edo larratzeko herri-lurrak nori ematen zaizkien, pertsona fisiko edo juridiko haiexek izanen dira ordenantza honetan arautzen diren eskubide eta kanonen subjektu pasiboak.
Karga-oinarriak
4. artikulua. Adjudikatutako herri-lurren erregu kopurua izanen da karga-oinarria.
Tarifak
5. artikulua. 1. Aplikatu beharreko tarifak eranskinean ageri dira; horiek urtero eguneratuko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 27. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Betiere, kanonak izan beharko du, gutxienez, toki-erakundeak bere gain hartzen dituen kostuak estaltzeko adinakoa.
2. Ureztalurra hobetu eta modernizatzeko inbertsioak eginez gero, 1. puntuko tarifak handitu daitezke Udalak bere gain hartzen dituen gastuen zati proportzionalarekin.
Zerga-kuota
6. artikulua. Kuota zehazteko, karga-oinarriari dagozkion tarifak aplikatuko zaizkio.
Tasen sortzapena
7. artikulua. Ordenantza honen kontzeptuagatik sortzen den zorra jakinarazpen gabekotzat joko da. Udalaren iragarki-taulan paratuko da ediktu bat, ordaintzeko borondatezko aldia iragartzeko, baina horretaz gain, Udalak, hobeki informatzeko, bidal ditzake ordainketa gaztigatzeko orriak ere. Dena dela, horrelako orririk ez jasotzea ez da inorendako zurigarria izanen, argudiatzeko ez duela ordaintzeko aldiaren berri izan.
Arau-hausteak eta zehapenak
8. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak ordenantza fiskal orokorrean daude ezarrita, baita herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituzten ordenantzetan ere.
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.–Ordenantza honetan jasota ez dagoen orotan, Ordenantza fiskal orokorrean, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituzten ordenantzetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.
Bigarrena.–Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
TARIFEN ERANSKINA
1. Laborantzako herri-lurren aprobetxamendua:
Presio bidezko ureztaketako lurzatietan, urtean 42,75 euro ordaindu beharko dira erregu bakoitzeko, gehi uraren gastuak, Ebroko Ur Konfederazioaren kanona, kostu energetikoa eta instalazioen mantentze-lanetakoa.
Aprobetxamenduaren kanona urtero eguneratu ahalko da, erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen igoerarekin bat.
2. Larratzeko herri-lurren aprobetxamendua:
Erregu bakoitzeko kanona: 4,93 euro erreguko.
ORDENANTZA, ADINEKOENDAKO ETA PENTSIODUNENDAKO UDAL JANTOKI ZERBITZUA EMATEKO TASA ARAUTZEN DUENA
24. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Tasa hauek martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.5 artikuluari jarraituz ezarri dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatu baitzuen, tasen eta prezio publikoen gaietan.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zerga-egitatea da jantoki zerbitzua, zehatz-mehatz bazkari zerbitzua ematea eskatzen dutenei, betiere onuradun izateko baldintzak betetzen badituzte, ordenantza honen arabera: "Cortesko adinekoendako eta pentsiodunendako jantoki zerbitzua arautzen duen ordenantza".
Subjektu pasiboak
3. artikulua. Subjektu pasiboak dira zerga-egitate hori osatzen duten zerbitzuak eskatzen dituztenak.
Zerga-kuota
4. artikulua. Tasaren zenbatekoa honako tarifa honetan zehaztutakoa izanen da:
Bazkariaren kostua 4,24 euro izanen da egunean. (Zenbateko hori handitu eginen da janariaren hornidura kontratuaren prezioa handitzen bada, zerbitzuaren kostua estaltzeko).
Salbuespenak, murriztapenak eta hobariak
5. artikulua. Ez da inolako salbuespenik edo hobaririk eginen ordenantza honek arautzen duen tasari dagokionez, salbu eta legean edo maila bereko arauan ezarritakoak badira, edo behar bezala arrazoituriko kasu bereziak direnean, Gizarte Ongizateko Batzordeak larrialdi sozialetako kasutzat hartzen baditu oinarrizko gizarte zerbitzuek aldeko txostena egin ondoan.
Kudeaketa arauak
6. artikulua. Zein den ere arrazoia, zerbitzua hartzen ez bada, ez da itzultzeko eskubiderik izanen, salbu eta aitzinetik gutxienez 24 ordu lehenago horren gaztigua ematen bada.
Zerbitzu hori eteten bada, bai norberaren borondatez bai Udalaren ofizioaren bidez, onuradunei jakinaraziko zaie. Horrela bada, onuradunak ordaindu egin beharko du dagokion zenbatekoa, zerbitzu hori benetan eten arte.
Tasaren sortzapena eta diru-bilketa
7. artikulua. Zerbitzu hau emateko tasa ordaindu beharra sortzen da aipatu zerbitzua eskatzen den unetik beretik.
8. artikulua. Tasa hilero eskatuko da, eta zerbitzua eman ondoko hilabeteko 1aren eta 10aren artean eginen da ordainketa.
Tasaren likidazioa administrazio unitateko langileek eginen dute, alegia, Udalaren bilketaren arduradun direnek.
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.–Ordenantza honetan jasota ez dagoen orotan, aplikatuko dira Cortesko Udalaren adinekoendako eta pentsiodunendako jantoki zerbitzua arautzen duen ordenantza, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorra eta aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak.
Bigarrena.–Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Iragarkiaren kodea: L2409703
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
