153. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Agiriak egin eta izapidetzeko tasak

Caparrosoko Udalak, 2024ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Agiriak egin eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantzan.

Erabaki hori 2024ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20an, eta hogeita hamar eguneko jendaurreko epea iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Beraz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta ordenantzan eginiko aldaketaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz xedatuari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zenbateko horiek eta ordenantzaren aldaketa indarrean jarriko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hots, Udaleko Osoko Bilkurari, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2024ko uztailaren 3an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

ALDAKETA, AGIRIAK EGIN ETA IZAPIDETZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALEAN

5. artikulua. Ordenantza honek honako tarifa hauek izanen ditu:

–DIN A-4 tamainako fotokopia bakoitzeko: 0,25 euro.

–DIN A-3 tamainako fotokopia bakoitzeko: 0,50 euro.

–Agiriak konpultsatzea: 0,50 euro/orria.

–Faxa: 0.50.

–Ziurtagiriak: 1,50 euro.

–Ziurtagiri historikoak: 3 euro.

–Lurzatien gaineko zedulak: 1 euro.

–Katastroko orriak: 1 euro.

Iragarkiaren kodea: L2410597