153. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Kalifikazio juridikoa aldatzea Artekale kaleko 14an dagoen etxabeari

Udalak, 2024ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehendabizikoa.–Espediente bat hastea Artekale kaleko 14ko udalaren etxabearen kalifikazio juridikoa aldatzeko, jabari publikoko ondasuna izatetik ondarekoa izatera igaro dadin. Helburua da gero zuzenean 1,5 m² besterentzea Artekale kaleko 14ko komunitateko jabekideei, oztopo arkitektonikoak kendu nahi baitituzte igogailua paratuz.

Lokala katastroko 18. poligonoko 363. lurzatiko 1. azpiareako 11. hiri unitatea da. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatua.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berriozarren, 2024ko uztailaren 2an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2410565