152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

Soberako lurzatien deklarazioa. Hasierako onespena

Urdiaingo Udalak, 2024ko ekainaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, eremu publikoko soberako lurzati gisa kalifikatzea honako lursail hauek:

–Urdiaingo 3. poligonoko 314. katastro-lurzatiaren hegoaldean dagoen lur zerrenda, 54,82 m²-ko azalera duena, zeinari 3. poligonoko 337. lurzati zenbakia esleitzen baitzaio.

–3. poligonoko 812. eta 813. katastro-lurzatien hegoaldean dagoen lur-zerrenda, 8,52 m²-ko azalera duena.

Espedienteak jendaurrean egonen dira hilabetez, alegazioak aurkeztu ahal izateko, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 102. eta 103. artikuluetan adierazitakoaren arabera (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea).

Urdiainen, 2024ko ekainaren 26an.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2410856