152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

Lagatzeko obligazioa eskudirutan emateko hitzarmena, UO-6 unitatean. Behin betiko onespena

Udalak, 2024ko ekainaren 19ko bilkuran, behin betiko onetsi zuen, aho batez, Juana María Arakamari dagokion lagatzeko obligazioa eskudirutan emateko hitzarmena, Urdiaingo UO-6 unitatean egiten ari den promozioa dela eta.

Hitzarmena 2024ko otsailaren 6an onetsi zen hasiera batez, eta 2024ko apirilaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, jendaurrean egon zen, eta ez zen haren aurkako alegaziorik jarri.

Urdiainen, 2024ko ekainaren 26an.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2410855