2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdiaren oinarri iraunkorrak. Hasierako onespena
Udalbatzak, 2024ko ekainaren 24an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdiaren oinarri iraunkorrak.
Agintzen da iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta hogeita hamar eguneko jendaurreko epea irekitzea, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Espedientea kontsultatzen ahal da Gizarte Ongizateko eta Dibertsitateari Erantzuteko Administrazio Unitatean.
Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2024ko ekainaren 24an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2410147