2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
2. Industria Sektoreko Plan Partzialaren proiektua 1. poligonoko 361 eta 359 (p) lurzatietan. Hasierako onespena
Obanosko Udalak, aurtengo uztailaren 4an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2. Industria Sektoreko Plan Partzialaren proiektua, 1. poligonoko 361 eta 359 (p) lurzatietan.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Obanosen, 2024ko uztailaren 8an.–Alkate udalburua, Aránzazu Hernández Lacalle.
Iragarkiaren kodea: L2410801