2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Hirigintza hitzarmena, 4. poligonoko 33. eta 34. lurzatiak kudeatzeko. Behin betiko onespena
Hasiera batez onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, Miguel Saenz Espelosinek sustatua, helburu duena 4. poligonoko 33. eta 34. lurzatietan eraikigarritasuna handitzeari lotutako lagapen-eginbeharrak ordeztea. Jendaurreko epea iragan zenez inork alegaziorik aurkezte gabe, Irunberriko Udalak, 2024ko ekainaren 27an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Irunberrin, 2024ko ekainaren 28an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L2410450