2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
Hiri-jarduketako plan berezia 1. poligonoko 17. lurzatian. Hasierako onespena
Etxalarko Udalbatzak, 2024ko uztailaren 4an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Etxalarko 1. poligonoko 17. lurzatian. Eneko Arangoa Sanzberrok eta Lorea Arangoa Sanzberrok sustatu dute plana.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.
Etxalarren, 2024ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.
Iragarkiaren kodea: L2410780