152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Udalak, 2024ko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Deikazteluko udal-mugarteko balorazio txostenaren proposamen berria.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proposamena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.

Deikaztelun, 2024ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Miguel Ángel Remírez Hermoso.

Iragarkiaren kodea: L2410103