152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 168. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Alkatetzaren ekainaren 21eko 216/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, lerrokadura berriak definitzeko Beriaingo Udal Planeko hiri-lurzoruko CRU unitate finkatuan, 5. poligonoko 168. katastro-lurzatian, Beriaingo Miravalles kaleko 1ko jabekideek sustatua. Helburua da atari horretan igogailua paratzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Beriainen, 2024ko ekainaren 26an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2410129