2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Lokala saltzea, Mutiloako Idoi plazako 4an (1008. lurzatia, 2. poligonoa, 5. azpieremua, 15. hiri unitatea)
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko ekainaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen lokal bat saltzea, enkante publikoan, gutun-azal itxiaren bidez. Lokal hori dago Mutiloako Idoi plazako 4an (1008. lurzatia, 2. poligonoa, 5. azpieremua, 15. hiri unitatea).
Hasierako prezioa: 21.391,50 euro.
Proposamenak aurkeztuko dira Arangurengo Udalaren erregistroan (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 20 egun naturalen barnean.
Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), nahi duenaren eskura.
Mutiloan, 2024ko ekainaren 28an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2410429