152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

L13C merkataritza-lokala saltzea, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian (9. azpieremuko 12. hiri-unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko ekainaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxien bidezko enkante publikoan salgai jartzea L13C lokala, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian (9. azpieremuko 12. hiri-unitatea; 16153 katastroko finka), Irulegiko Gazteluaren plazan.

Hasierako prezioa: 39.542,75 euro.

Proposamenak aurkeztuko dira Arangurengo Udalaren erregistroan (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 20 egun naturalen barnean.

Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa), nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2024ko ekainaren 28an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2410424