2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
2. poligonoko 390. herri-lurzatiaren desafektazioa. Jendaurrean jartzea
Agoizko Udalak, 2024ko ekainaren 18ko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, Agoizko 2. poligonoko 390. lurzatiaren desafektazioa hasiera batez onestea, Agoizko Udalaren herri-lurra baitzen, zehazki topografia lanetan adierazitako tartean. Gerardo Egea de Esteban topografiako ingeniari teknikoak egin zuen trazadura-proposamena. Helburua da etorkizunean Agoizko 2. poligonoko 376. lurzatirako sarbidea egitea eta 2. poligonoko 376. lurzatirako bide-zortasuna sortzea eta bide publikora irtetea. Hasierako onespenaren erabaki hori jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan ezarritakoarekin bat (Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Agoitzen, 2024ko ekainaren 26an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.
Iragarkiaren kodea: L2410146