152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Etulaingo UE-2 unitatean, 9. poligonoko 19. lurzatia urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Udalbatza honetako alkate udalburuak, 2024ko maiatzaren 13an eman ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Etulaingo UE-2 unitatean, 9. poligonoko 19. lurzatia urbanizatzeko proiektua, Santiago Mariñelarena Ericek sustatua.

Espedientea jendaurrean jarri zen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 72., 74. eta 79. artikuluetan xedatuta dagoenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Alkatetzaren 2024ko uztailaren 1eko ebazpen baten bidez, behin betiko onetsi zen aipatu urbanizazio proiektua.

Anuen, 2024ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2410469