152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 88. lurzatian. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2024ko uztailaren 1ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 4. poligonoko 88. lurzatirako xehetasun-azterketa (Pozarrón kalea 30). Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Allon, 2024ko uztailaren 8an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2410798