152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

API-SOI-2 eremuko hirigintza-hitzarmena jendaurrean jartzea

Ablitasko Udalak, 2024ko uztailaren 4an egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea API-SOI-2 eremuan dauden lurrak antolatzeko eta kudeatzeko hirigintza-hitzarmena. Ablitasko Udalak eta Lorenzo Sandúa SLUk sinatu dute.

Alegazioak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposatutako hitzarmena egoitza elektronikoaren iragarki-taulan kontsultatzen ahal da, helbide honetan: https://ablitas.sedelectronica.es/info.1.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ablitasen, 2024ko uztailaren 8an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2410802