152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, gidariaren bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen-proposamena

Burutzaren 2024ko otsailaren 14ko 2024-0024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdia oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gidariaren bi lanpostu, D mailakoak, lan-kontratudunen araubidean eta aldizkako langile finko gisa, Mairagako Mankomunitateko Hondakinen Atalean jarduteko (2024ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 14koa).

Izangaiak bai oposizioaldian bai lehiaketaldian kalifikatzeko prozedura amaituta, Mairagako Mankomunitateko buruak, 2024ko ekainaren 24ko 2024-0065 Ebazpenaren bidez, puntuaziorik altuena eskuratu duten bi izangaien aldeko izendapen-proposamena egin du; hori guztia, bat etorriz deialdiaren 7.1 oinarrian ezarritakoarekin. Hauek dira proposatutako izangaiak:

DEITURAK ETA IZENA

PUNTUAZIOA

Zuazu Osés Daniel

89,17

Nuin Moreno David

73,17

Hortaz, 7.2 oinarrian ezarritakoarekin bat, proposatutako izangaiek Mairagako Mankomunitatearen erregistro orokorrean aurkeztu beharko dituzte oinarri horretan adierazitako agiriak, haien bidez egiaztatuko baitute deialdiko betekizunak eta baldintzak betetzen dituztela. Agiriok aurkezteko 30 egun naturaleko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Tafallan, 2024ko ekainaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2410097