152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Familia-langilearen izendapena

Bat etorriz kalifikazio epaimahaiak honako deialdi honetan egindako proposamenarekin: deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bat etorriz, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoarekin (lege hori Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzkoa da) eta onetsita 2022rako lan eskaintza publikoa (Lehendakaritzaren maiatzaren 3ko 33/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta argitaratu zen 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean); Alkatetzaren 2024ko urriaren 18ko ebazpen baten bidez onesten da Estibaliz Irigoien Irigoen kontratatzea, funtzionario gisa, familia-langilearen 6A lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen zaio, Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Etxarri Aranatzen, 2024ko ekainaren 18an.–Lehendakaria, Silvia Sesma Nazabal.

Iragarkiaren kodea: L2409833