152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAINGO LAGUNAK UDAL ZERBITZUA

Deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen mantentze-lanetako ofizialaren hiru lanpostu, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeak 2024ko ekainaren 12an hartutako Erabakia, zeinaren bidez izendatzen baitira lan-kontratudun finko batzuk, ari daitezen mantentze-lanetako ofizialaren lanpostuan, Lagunak Udal Zerbitzuan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Alkatetzak 1355/2022 Ebazpena eman zuen azaroaren 28an. Haren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen mantentze-lanetako ofizialaren hiru lanpostu, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako. Hori dena, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.

Alkatetzaren azaroaren 21eko 1310/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretan izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko azaroaren 21ean.

Alkatetzaren otsailaren 7ko 110/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretan izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko otsailaren 8an.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen. Bertan, adierazi zuen zer izangai sartzen ahal diren deialdiko lanpostuetan, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko apirilaren 29an.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izangaiak izendatzea eta lanpostua adjudikatzea.

Kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat (deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen mantentze-lanetako ofizialaren hiru lanpostu, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako; hori dena, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/221 Legeari –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan–).

Horiek horrela, Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeak,

ERABAKITZEN DU:

Lehendabizikoa.–Lagunak Udal Zerbitzuko lan-kontratudun finko izendatzea honako hauek, deialdiari jarraikiz (deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu batzuk, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako):

IZEN-DEITURAK

PLAZA

LANPOSTUA

DESTINOA

ARAUBIDE JURIDIKOA

Amane Jiménez Liberal

2.2

Mantentze-lanetako ofiziala

Lagunak Udal Zerbitzua

Lan-kontratudun finkoa

Roberto Larranúa Usunariz

2.3

Mantentze-lanetako ofiziala

Lagunak Udal Zerbitzua

Lan-kontratudun finkoa

Juan José Acin Luri

2.4

Mantentze-lanetako ofiziala

Lagunak Udal Zerbitzua

Lan-kontratudun finkoa

Bigarrena.–Amane Jiménez Liberali, Roberto Larranúa Usunarizi eta Juan José Acin Luriri ohartaraztea: izendapen honek lan-kontratudun finko bihurtzen ditu, Lagunak Udal Zerbitzuaren plantillan eta haren nominaren pean. Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko dira, eta hartan alta emanen zaie, haren babespean gelditu daitezen.

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiek 2024ko abuztuaren 5ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek (salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan) eskubide guztiak galduko dituzte lan-kontratudun finkoa izateko, Lagunak Udal Zerbitzuan eta deialdia egin duen erakundean.

Laugarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berak izanen dituela, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), eta igortzea Giza Baliabideen Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2024ko ekainaren 28an.–Lagunak Udal Zerbitzuko lehendakaria, Fátima Sesma Vallés.

Iragarkiaren kodea: L2410462