152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN LAGUNAK UDAL ZERBITZUA

Deialdia, garbitzaileen hiru lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Erabakia, Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeak 2024ko ekainaren 12an hartua, zeinaren bidez lan-kontratudun finkoak izendatzen baitira Lagunak Udal Zerbitzuan aritzeko garbitzaileen lanpostuan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Alkatetzak 1355/2022 Ebazpena eman zuen 2022ko azaroaren 28an. Haren bidez, deialdia onetsi zen Barañaingo Udalaren zerbitzurako garbitzaileen hiru lanpostu, gehienez ere, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Erabaki hori 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.

Alkatetzak 1355/2022 Ebazpena eman zuen 2022ko azaroaren 28an. Haren bidez, deialdia onetsi zen Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako garbitzaileen hiru lanpostu, gehienez ere, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Erabaki hori 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.

Alkatetzaren azaroaren 21eko 1310/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko azaroaren 21ean.

Alkatearen otsailaren 7ko 110/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko otsailaren 8an.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko maiatzaren 17an.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Garbitzaileen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz,

Horiek guztiak horrela, Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeak,

ERABAKITZEN DU:

Lehendabizikoa.–Lagunak Udal Zerbitzuko lan-kontratudun finko izendatzea honako pertsona hau, garbitzaile lanpostuan aritzeko, merezimendu-lehiaketa bidez sarrera prozesuaren deialdiarekin bat:

IZEN-DEITURAK

PLAZA

LANPOSTUA

DESTINOA

ARAUBIDE JURIDIKOA

Luis Benito Ciáurriz Martínez

2.8

Garbitzailea

Lagunak Udal Zerbitzua

Lan-kontratudun finkoa

Bigarrena.–Luis Benito Ciaurriz Martinezi ohartaraztea ezen izendapen honek lan-kontratudun finkoaren izaera aitortzen diola Lagunak Udal Zerbitzuaren plantillan eta haren nominaren pean. Ondorioz, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko da eta hartan emanen zaio alta, haren babespean gera dadin.

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko abuztuaren 5ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostuaz jabetzen ez denak eskubide guztiak galduko ditu lan-kontratudun finkoa izateko Lagunak Udal Zerbitzuan.

Laugarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin bat, eta jakinaraztea Giza Baliabideen Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2024ko ekainaren 28an.–Lagunak Udal Zerbitzuko lehendakaria, Fátima Sesma Vallés.

Iragarkiaren kodea: L2410456