2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, artxibozainaren lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko (A maila/taldearekin parekatua). Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta azterketa eguna finkatzea
Alkatetzaren abenduaren 29ko 3152/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren honako deialdi hau arautzen duten oinarriak: deialdia, artxibozainaren lanpostu huts bat (A maila/taldearekin parekatua) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdiaren oinarriak argitaratu ziren 2024ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 2an.
Behin-behineko zerrenda Alkatetzaren martxoaren 7ko 986/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2024ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), eta igaro egin da han egon daitezkeen akatsak zuzentzeko epea.
Horiek horrela, ebazten dut:
Lehenbizikoa.–Onestea aipatu deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, deialdiaren IV. oinarriko 4.3 apartatuan ezarritakoarekin bat:
Izangai onartuak:
1 | ARAGÓN MALO, JAIME |
2 | CAMPO BRAVO, GREGORIO |
3 | CARRASCO NAVARRO, CARLOS |
4 | CORRES BOTAYA, MARÍA DEL PILAR |
5 | CUAIRAN MORAS, GORKA |
6 | CUAIRAN MORAS, VERÓNICA |
7 | DE CORTA BLANCO, ESTHER |
8 | GIL VICENTE, SERGIO |
9 | GOÑI EQUISOAIN, GONZALO |
10 | GUINEA ERRASTI, BORJA |
11 | LIZARRAGA PÉREZ DE ZABALZA, SILVIA |
12 | MAICAS BUENO, ALEXANDRA |
13 | MARTÍNEZ GÓMEZ, SOFÍA |
14 | MONGE SETOAIN, AITOR |
15 | MONTAÑÉS VIVES, ARTURO |
16 | PÉREZ OCHOA, IÑIGO RAMÓN |
17 | RODRÍGUEZ IRIARTE, ARANTXA |
18 | TERREN MIRAMÓN, MERCEDES |
19 | TORRALBO GALLEGO, JAVIER |
20 | VAL ARNEDO, DIEGO |
21 | VALLEJO FELIPE, IKER |
22 | WALE SOTO, DEBORAH PAOLA |
Izangai baztertuak: Bat ere ez.
Bigarrena.–Jakinaraztea deialdiko oposizioaldiko 1. ariketa 2024ko irailaren 24an eginen dela, 10:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Tuterako campusaren ikasgelategian (Tarazona etorbidea z.g.).
Dei bakarra eginen da ariketa bakoitzerako. Izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik kanpo geldituko dira bertaratzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.
Hirugarrena.–Jakinaraztea deialdi honetan Beatriz Marcotegui Barber ordezko epaimahaikidea (Iruñeko udal artxibozaina) izanen dela epaimahaikide titularra. Izan ere epaimahaikide titularrak abstentziorako eskaera egin du, eta onartu egin zaio urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikulua betez (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea). Ordezko epaimahaikidea berriz, María Isabel Murillo García Atance (Logroñoko udal artxibozaina) izanen da.
2.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan.
Tuteran, 2024ko uztailaren 9an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2410813