152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Biolineko irakaslea izendatzea

Musika Eskolako Patronatuak, 2022ko azaroaren 29ko batzarrean hartutako erabakiaren bidez, onetsi zuen deialdi bat, lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (iragarkia 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian argitaratu zen, abenduaren 12an). Bat etorriz deialdi horren kalifikazio epaimahaiak eginiko proposamenarekin, honako erabaki hauek onetsi dira Mankomunitateko buruak 2023ko abenduaren 13an emandako ebazpenen bidez:

–Luis Boris Myszkowski Mora lanaldi partzialeko lan-kontratudun finko gisa kontratatzea, Zangozako Juan Fránces de Iribarren Musika Eskolako Patronatuaren zerbitzura jardun dezan biolineko irakaslearen lanpostuan (plantilla organikoko zenbakia: 10). 2024ko irailaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zangozan, 2024ko ekainaren 21ean.–Musika Eskolako Patronatuko lehendakaria, Marta Tiebas Lacasa.

Iragarkiaren kodea: L2410459