2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, Iruñeko udalaren zerbitzura euskara itzultzaile aritzeko hiru (3) lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen osagarria
Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko uztailaren 4an egindako bileran honako erabaki hau hartu zuen:
Behin Iruñeko Udalaren zerbitzura euskara itzultzaile aritzeko hiru (3) lanpostu oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaiturik, bat etorriz hala 2019ko maiatzaren 7ko Erabakiaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi eta 2019ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16koan, argitaratutako deialdiarekin nola hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko maiatzaren 20an, erabakia hartu zuen Sergio San José Cosme jauna, Aitor Blanco Leoz jauna eta Idoia Vaquero Legarra andrea izendatzeko.
Egiteko zeukaten epean, Aitor Blanco Leoz jaunari eta Idoia Vaquero Legarra andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaien plazaren jabetza noiz hartu eta hortik aitzina, lanean ari direlako beste administrazio bateko beste lanpostu batean.
Horrenbestez, deialdiaren 9.3 eta 8.4 oinarriekin bat, 2024ko ekainaren 10ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen izendapen-proposamena osatzea, bertan Ainhoa Hualde Caballero andrea eta Tomás Arzubialde Elicegui jauna sartuta.
Behin eskatutako agiriak aurkeztuta, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat, hau
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, Udaleko euskara itzultzaile aritzeko lanpostuetarako, Ainhoa Hualde Caballero andrea eta Tomás Arzubialde Elicegui jauna.
2. Plaza hutsak esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:
Esleitutako plazak
ABIZENAK ETA IZENA | PLAZA | ALORRA | ATXIKIPEN-EREMUA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
HUALDE CABALLERO, AINHOA | 1-100600-6 | Berdintasuna, Ekintza Komunitarioa, Auzoak, Herritarren Partaidetza eta Euskara | Euskara Zerbitzua | Funtzionariotza |
ARZUBIALDE ELICEGUI, TOMÁS | 1-100600-7 |
3. Izendatutako pertsonek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapenaren jakinarazpena noiz jaso eta hortik aitzina.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Fora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2024ko uztailaren 4an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2410765