152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA
–IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLAK–

Deialdia, udal haur eskoletako hezitzaileen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Puntuazio handiena dutenen aldeko izendapen osagarria eta kontratazioa

Ikusirik deialdia, helburu duena lanpostu huts batzuk betetzea merezimendu-lehiaketaren bidez, onetsi zena Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakariaren 2022ko azaroaren 30eko ebazpenaren bitartez (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2022ko abenduaren 19an).

Ikusirik izangaiek aurkeztutako agiriak, denak ere espedientean jasoak, eta ikusirik, orobat, Gerentziak emandako txosten teknikoa, eta deialdiaren hamargarren oinarriarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Aurrekoaren izendapen osagarria egitea (2023ko abuztuaren 11koa da, eta 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen), eta, hortaz, honako hauek izendatzea funtzionario eta lan-kontratudun finko, hezitzailearen lanposturako:

LANPOSTUAREN ZENBAKIA

ESKOLA

ARAUBIDEA

E

I

DEITURAK ETA IZENA

203

Zerbitzu zentralak

F

LÓPEZ SERRANO, BEATRIZ

1312

Azpilagaña

LPL

I

INDA GARCÍA, LAURA

Laburdurak:

F = funtzionarioa.

LPL = lanaldi partzialeko lan-kontratuduna.

E = nahitaezkoa euskarako C1 maila.

I = nahitaezkoa ingeleseko B1 maila.

2. Izendatutako edo kontratatutako izangaiek 2024ko abuztuaren 16an jabetu beharko dute lanpostuaz.

3. Izendapen edo, behar denean, kontratazio proposamen hau igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2024ko ekainaren 27an.–Burua, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2410345