152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Deialdia, zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapena

Noain Elortzibarko alkateak, uztailaren 2ko 2024-0874 Ebazpenaren bidez, Rubén Gómez Brito izendatzea erabaki zuen, kalifikazio-epaimahaiak proposatu baitu izangai hori. Hori dena, bat etorriz zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko kalifikazio-epaimahaiaren proposamenarekin (deialdia 2024ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2an).

Deialdiko 8. oinarriarekin bat ("izendapena eta jabetzea hartzea"), izangai izendatuak lanpostuaz jabetu beharko du izendapena jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Noain Elortzibarren, 2024ko uztailaren 3an.–Behin-behineko alkatea, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2410600