2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MENDABIA
Lan publikoaren eskaintza 2024rako
Mendabiako Udalaren Osoko Bilkurak 2024rako plantilla organikoa onetsia duelarik; kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.g) artikuluak Alkatetzari ematen diola eskumena lan publikoaren eskaintza onesteko, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat; Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Alkatetzak, 2024ko martxoaren 7an emandako ebazpenaren bidez, Mendabiako Udaleko honako lan publikoaren eskaintza hau onetsi zuen:
–Ikastetxe publikoko eskolazain lanpostu bat (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 32.4 artikulua). Maila: D. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: D. Sarbidea: barne-igoera murriztua, oposizio-lehiaketa bidezkoa (251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.1 artikulua). Administrazio-egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: %14. Mailako osagarria: %12. Ez da kontuan hartuko ordezte-tasarako (Estatuko 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.3.4 artikulua).
–Makinen gidariaren lanpostu bat; ordezte-tasakoa, erretiroagatik (bat etorriz Estatuko 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20. artikuluan xedatutakoarekin). Maila: D. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: hutsik, erretiroa dela eta, 2024ko maiatzaren 19tik. Lanpostuko osagarria: %20. Mailako osagarria: %12.
Aipatutako lanpostu horietatik, biak beteko dira urte honetan.
Mendabian, 2024ko uztailaren 9an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2410817