152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Deialdia, arkitekto teknikoaren lanpostua aldi baterako kontratazioarekin betetzeko izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bidez

Deialdi honen xedea da arkitekto teknikoaren lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat eratzea hautaproben bidez, Lesakako Udalean sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko.

Lanpostuaren lansariak B mailari dagozkionak izanen dira, gehi plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa Udalaren web-orrian kontsultatzen ahal da (https://www.lesaka.eus/noticias/arkitekto-teknikoaren-lanpostua-hautaproben-bidez-eratzeko-deialdia/), bai eta Lesakako Udaleko herritarren arretarako bulegoan ere (Plaza zaharra 1).

Lesakan, 2024ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2410771