2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
FUNES
Deialdia, D mailako garbitzaileen bi lanpostu huts, lan-kontratu finkoko araubidean, oposizio bidez betetzeko. Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda
Funesko Udaleko alkateak, 2024ko uztailaren 5ean, honako ebazpen hau eman zuen, hitzez hitz:
Ikusirik 2024ko martxoaren 13an alkateak 245/2024 Ebazpena eman zuela; horren bidez deialdi bat eta haren oinarriak onetsi ziren txanda irekiko oposizio bidez betetzeko D mailako garbitzaileen bi lanpostu huts, Funesko Udalaren zerbitzura aritzeko lan-kontratu finkoko araubidean (plantilla organikoan 3-07 eta 3-08 zenbakiak dituzte).
Deialdiaren iragarkia jendaurrean egon zen 2024ko ekainaren 20tik uztailaren 5era arte udalaren iragarki-taulan (euskarri fisikoan eta udalaren web-orrian) eta deialdian jasota zegoen izangaiek zer epe zuten eskabideak aurkezteko.
Izangai baztertuek zuzenketak egiteko epea iraganda, eta aipatutako deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten da, adierazita deialdiko hautaprobak egiteko eguna, ordua eta tokia.
Horregatik guztiagatik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 g) artikuluan ezarritako eskumenaren arabera, eta indarrean dagoen legediak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehendabizikoa.–Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea (deialdia, txanda irekiko oposizio bidez betetzeko D mailako garbitzaileen bi lanpostu huts –plantilla organikoan 3-07 eta 3-08 zenbakiak dituzte–,Funesko Udalaren zerbitzura aritzeko lan-kontratu finkoko araubidean):
–Onartuak:
ALONSO RUBIO, MARÍA PILAR
CERUELO MARÍN, IRIS
CORTES GIL, JOSÉ MANUEL
DE LA CRUZ SANTARROSALÍA, DANIEL
ESPARZA NAVARRO, OLGA
GARCÉS HERRERO, JUAN PABLO
GONZÁLEZ NAVARRO, ENRIQUE
GURIDI AMENÁBAR, MIREN KARMELE
HERNANDEZ SALAS, SILVIA
IRIARTE EULATE, JOSÉ JUAN
LORENTE MEDRANO, MARÍA ELVIRA
MARTÍNEZ AICUA, MARÍA JOSÉ
MARTÍNEZ AICUA, RAQUEL
MERINO GARCÍA, MARÍA VICTORIA
MOYA SANCHO, NEREA
PÉREZ-NIEVAS PÉREZ, LUIS
RIDRUEJO FERNÁNDEZ, JON
RODRÍGUEZ MELLADO, VANESA
SALCEDO MARRODAN, MARÍA DEL CARMEN
SANCHO MARTÍN, ANA ISABEL
SILVESTRE PUENTE, MARÍA VICTORIA
ULLATE MARTÍNEZ, JOSÉ JAVIER
VIDAURRETA DE LA CRUZ, RICARDO
ZAPATER AGUADO, SANTIAGO
LAINEZ GOÑI, JAVIER
RUIZ ZUAZU, MARÍA ARANTZAZU
–Baztertuak:
- Ez baitute aurkeztu deialdiaren 2. oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazioa:
GUIRADO PEÑUELAS, MARÍA
STOICA, SILVIA PETRONELA
Bigarrena.–Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren ediktuen oholean.
Hirugarrena.–Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda Funesko Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzea.
Laugarrena.–Adieraztea azterketa 2024ko abuztuaren 20an (asteartean), izanen dela, 09:00etan, izanen dela, Antonio Moreno kultura etxeko areto nagusian (Plaza de los Auroros, 1).
Azterketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo, epaimahaiaren iritziz, izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira iragarritako data, ordu eta tokietan agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.
Bosgarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Eta hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta egoki diren ondorioetarako. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, honen aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea Udal honetako alkateari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea); zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako toki administrazioa); edo zilegi da, orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).
Funesen, 2024ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Hautazko berraztertzeko errekurtsoa jarriz gero, ezin izanen da jarri administrazioarekiko auzi-errekurtsorik harik eta berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi arte edo isiltasunaren bidezko ezespena gertatu arte.
Iragarkiaren kodea: L2410767